Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Autoeskola bateko saio praktikoak kontratuan ageri den baino motzagoak dira

Autoeskola baten zerbitzuak kontratatu ditut. Gidatzen ikasteko saioetan, zirkuitura joateko behar dugun ordu laurdena kentzen diote 45 minutuko saioari. Gainera, esan zidaten gidatze-saioak ordubetekoak izango zirela, eta kontratuak dio 45 minutukoak izango direla. Eta, horrez gain, ez zidaten esan BEZaren % 16ko tasa gehitu behar zaiola prezioari. Zer egin dezaket?

  Gidari-eskola partikularren inguruko araudiaren arabera, saio praktikoek 45 minutu iraun behar dute, gutxienez, baina zirkuitu itxiko maniobrek ez; horiek 30 minutukoak izan behar dute, gutxienez. Zirkuitu itxiko saioak 30 minutukoak badira, legeak ezartzen duen gutxienekoa betetzen ari da autoeskola, baina kontratua ez, agian. Pertsona kaltetuak egiaztatu dezake ea kontratuak berariaz zehazten duen 45 minututik beherakoak izango direla zirkuitu itxian egingo diren saioak. Hala ez bada, adostutako iraupena eduki behar dutela eska dezake. Horren alde egiten du kontsumitzaileak babesteko araudi nagusiak, zeinak esaten baitu kontsumitzaileak eskubidea duela zerbitzuen gaineko informazio oso eta egiazkoa jasotzeko, eta Kode Zibilak ere bai, non ageri den kontratuek behartu egiten dutela berariaz adostutakoa betetzera, baldin eta bat badator fede onarekin, erabilerarekin eta legearekin. Eska ezazu erreklamazio-orri bat horretarako.

Saioen iraupenean eta BEZa kobratzeko orduan, agian ez dute aski informazio eman kontratua sinatu aurretik. Informazio hori nonbait idatzita ageri bada, iragarkiren batean edo eskuorriren batean, errazago frogatu ahal izaten da autoeskola ez dela ari betetzen kontratua, eta eskatu ere errazago egin litezke hasieran eskainitako baldintzak. Aldiz, informazioa ahoz emana izan bada, zailagoa gertatzen da gauzak frogatzea. Dena den, erreklamazio-orria eska zenezake, eta zure herrialdeko edo udalerriko Kontsumo Zerbitzuetara jo.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du