Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiriak eta gizarte-bazterketa: etxerik eta baliabide ekonomikorik ez dutenei zer bitarteko eskaintzen dizkieten aztertu dugu 18 hiritan: Udalek handitu egin dute gizarte-gastua behartsuenei laguntzeko, baina baliabideak eskas dira orain ere

-Egoitza eta higiene arloko laguntza-zerbitzuak dira nagusi, lan eta osasun arloko gizarte-laguntzen gainetik
-CONSUMER EROSKI-k 18 hiritan egin duen azterketak ezaugarri bat utzi du agerian: udalek gizarte-zerbitzu asko eta askotarikoak eskaintzen dituzte

Udal-aterpetxeak, bestelako egoitzak eta konparatzeko taula

  Udalerri gehienetako aterpetxeak pribatuak dira, baina hitzarmena egina dute udalek eta horiek kudeatzen dituzten erakundeek (erlijio kongregazioak dira gehienak). Eskaria etengabe handitzen ari dela ikusita, egoitzak, pisuak, apartamendu zainduak edo ostatuak egokitu behar izan dituzte udalek baliabiderik eta etxerik ez duten pertsonei lolekua emateko. Madrilek dauka zerbitzu osatuena udal-egoitzatan: zortzi harrera-zentro, zazpi zentro baliabiderik ez duten etorkinentzat eta 30 pisu inguru etxerik eta baliabiderik ez dutenentzat (horrez gain, 50 ohe inguru eskaintzen dituzte Madrilgo ostatuetan, lankidetza-hitzarmenen bidez). Bartzelona dator ondotik (11 udal-egoitza dauzka) eta Bilbo gero (7 gune kudeatzen ditu tokiko administrazioak). Udalek, egoitzak ez ezik, bonoak edo txartelak ere eskaintzen dizkiete baliabiderik ez duten pertsonei, ostatuetan lo egin dezaten (hitzarmenak egiten dituzte horiekin). Laguntza-zerbitzu horiek urteko egun guztietan egon ohi dira zabalik.

Higiene-zerbitzua ere ematen dute udalek. Aterpetxeetan bertan izaten da batzuetan, eta horretarako berariaz prestatuta dauden eraikinetan besteetan. Bartzelonan, Bilbon, Madrilen, Valentzian, Iruñean eta Gasteizen, esaterako, dutxak eta komun publikoak dauzkaten etxeak jartzen dituzte jendearen eskura. Leku guzietan doakoa da zerbitzu hori (Madrilen 0,15 euro eskatzen dizkiote erabiltzaileari, eta esku-zapia eta xaboia eraman ditzala, baina hori ere ez daukanari, ez diote eragozpenik jartzen).

Hilean hiru egun eta astebete artean egin ditzakete erabiltzaileek ostatu hartuta, baina bakoitzaren araberakoa izaten da hori. Ez da gauza bera hirira iritsi berri den norbait izatea, egun batzuen buruan joateko asmotan dena, edo gizarteratzeko edo lan-munduan barneratzeko prozesu bete-betean dagoen norbait izatea, edo osasun arrazoiengatik egonaldia luzatu behar duen norbait izatea. Alacanten, Bilbon, Madrilen, Valentzian eta Gasteizen, Gizarte Zerbitzuetako arduradunek erabakitzen dute zenbateko egonaldia egingo duen bakoitzak. 2008an, Madrilen eskaini zituzten loleku gehien (horrek ez du esan nahi han hartu zituztela pertsona gehien): 300.000 baino gehiago.

Neguko egunik hotzenak iristen direnean, udal ba-tzuek bikoiztu egiten dituzte zentro horietako lekuak (Alacant, Bartzelona, Iruñea edo Valladolid), eta beste batzuek eremu bereziak egokitzen dituzte (hotz garaiko aterpetxeak), etxegabeek kalean lo egin beharrik izan ez dezaten (Bilbo, Bartzelona, Donostia, Madril, Valentzia eta Zaragoza).

  Zenbait aterpetxek baldintza batzuk jartzen dizkiete erabiltzaileei: 18 urte baino gehiago edukitzea (adingabeak gurasoek edo babesle batek lagunduta egon behar dute), nortasun agiriak aldean eramatea, baliabide ekonomikorik ez izatea, bere kabuz moldatzeko gai izatea, gizarteratzeko eta lan-munduan barneratzeko prozesu bat abiatzea, bertako araudia errespetatzea, alkoholik eta drogarik ez hartzea, eta jarrera oldarkorrik ez ager-tzea, ez egoitza horietako arduradun eta langileekin, ez han bizi den beste inorekin.

KONPARAKETAKO TAULA

Gizarte-jantokiak*
Hiria Jantoki kopurua Lekuak Zerbitzuak Prezioa (euro)
A Coruña
  • 1 Udal-jantokia
  • 1 Itundua
66 menu egunero Bazkaria Ez digute esan
Alacant 1 Integrazio-/Harrera-zentroa (2) 90 Gosaria, bazkaria, askaria eta afaria Doakoa
Bartzelona
  • 3 Udal-jantokia es(3)
  • 2 Itundua s
942 Bazkaria eta afaria (bi zentroetako batean soilik) Doakoa
Bilbo 3 646 menu egunero Bazkaria y cena Ez digute esan
Burgos 3 Itundua s Aldatu egiten da Gosaria, bazkaria eta afaria Doakoa
Kordoba Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Granada Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Madril 12 Itundua s Ez digute esan Bazkaria , merienda y cena Doakoa
Malaga Ez digute esan 200 Ez digute esan Ez digute esan
Murtzia 1 Itundua 300 Bazkaria y cena Doakoa
Oviedo 1 Itundua Ez digute esan Bazkaria y cena Doakoa
Iruñea No existe comedor Udal-jantokia (sí lo habrá en el Centro Integral), pero se realizan varias iniciativas: en el albergue Udal-jantokia se ofrece desayuno y cena a los usuarios, y del 1 diciembre al 31 de marzo se reparte la merienda en una iniciativa llamada "café compartido". Además, en casos extremos se reparten vales de Bazkaria
Donostia 1 Centro Udal-jantokia de acogida social Ez digute esan Gosaria, bazkaria eta afaria Ez digute esan
Sevilla Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Valentzia
  • 3 Autonómicos
  • 3 Privados
700 Gosaria, bazkaria eta afaria Doakoa
Valladolid 1 Udal-jantokia 150 Bazkaria y cena Doakoa
Gasteiz 1 Itundua 400 Bazkaria y cena Doakoa
Zaragoza
  • 1 Albergue Udal-jantokia (4)
  • 2 Privados
85-170 (solo en el albergue) Gosaria, bazkaria eta afaria Doakoa
Hiria Número de gosari /meriendas Número de Bazkaria s Número de cenas
A Coruña 0 24.090 0(1)
Alacant 318.280 servicios ofrecidos en total (Gosaria, bazkaria, askaria eta afaria )
Bartzelona 0 339573 en total
Bilbo 0 191.990 43.800
Burgos 12.113 gosari 18.208 18.286
Kordoba Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Granada Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Madrid 830 ogitarteko 1.470 390
Malaga Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Murtzia Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Oviedo 0 74502 guztira
Iruñea Ez dago udal jantokirik (aurki edukiko dute Zentro Integralean), baina badituzte zenbait ekimen: udal aterpetxean gosaria eta afaria eskaintzen diete erabiltzaileei, eta abenduaren 1etik martxoaren 31ra, askariak banatzen dituzte, ?kafea elkarrekin? izeneko ekimenean. Gainera, muturreko egoeretan janari-txartelak banatzen dituzte
Donostia 10084 gosari 9.246 10.876
Sevilla Ez digute esan Ez digute esan Ez digute esan
Valentzia 38325 gosari 184.808 38.325
Valladolid 0 36.519 36.519 afari hotz, eramateko
Gasteiz 0 31.815 31.255
Zaragoza 103.640 zerbitzu eskaini dituzte guztira (gosaria, bazkaria eta afaria, udal aterpetxean) )

*Datu ofizialak. Iturria: udalak.

(1)A Coruñan ez dute ematen afaririk, baina erabiltzaileari aukera ematen diote ontzi bat eraman eta janariz bete dezan gauerako.

(2) Alacanten, laguntza ematen diete hiru erakunderi, gizarte-jantokiei lotuta dagoen lana egiten dutelako.

(3) Bartzelonan, hor ageri diren bost horiez gain, aterpetxeetan eta ostatu hartzeko zentroetan ere badituzte jantokiak.

(4) Udal-aterpetxean, han ostatu hartuta daudenentzat izaten dira bazkariak, baina gosaritan bikoiztu egiten dute txanda.

Gizarte Gaietarako aurrekontua*
Hiria Sailaren izena Aurrekontua 2009 (eurotan) Aurrekontua 2008 (eurotan)
A Coruña Gizarte Zerbitzuetako Alorra 12.115.267(1) 12.373.038
Alacant Gizarte Ekintzako Zinegotzi-Bulegoa 10.753.000(1) 10.523.364(1)
Bartzelona Gizarte Ekintzarako eta Hiritarrentzako Alorra Ez digute esan Ez digute esan
Bilbo Gizarte Ekintzako Alorra 45.060.699 41.629.223
Burgos Gizarte Ekintza, Gazteria eta Berdintasun Bulegoa 24.698.597 22.479.400(2)
Kordoba Gizarte Ongizateko Ordezkaritza 14.839.696 16.084.664
Granada Familia, Gizarte Ongizate eta Aukera Berdintasunerako Zinegotzi-Bulegoa 14.399.607 13.697.482
Madril Familia eta Gizarte Zerbitzuetako Alorra 54.041.415(2) 52.686.669(2)
Malaga Gizarte Ongizateko Alorra 27.645.735 17.023.702
Murtzia Gizarte Zerbitzuetako Alorra Ez digute esan Ez digute esan
Oviedo Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi-Bulegoa 8.200.000 8.300.000
Iruñea Gizarte Ongizateko Alorra 43.000.000 38.605.908
Donostia Gizarte Ongizateko Zuzendaritza 32.228.274 29.667.199
Sevilla Gizarte Ongizateko Alorra 48.641.216 37.387.786
Valentzia Gizarte Ongizateko Alorra e Integración 30.981.634 23.564.985
Valladolid Gizarte Ekintzako Zerbitzua 23.226.528 18.807.302
Gasteiz Gizarte Esku-hartzeko Saila 53.203.975(4) 48.161.315(4)
Zaragoza Gizarte Ekintzako Alorra 48.375.253 32.375.854
Hiria Aurrekontua 2004 (eurotan) Bilakaera 2008-2009 (%) Bilakaera 2004-2009 (%)
A Coruña 9.996.000 -2% 21%
Alacant - 2% -
Bartzelona 21.105.240 Ez digute esan Ez digute esan
Bilbo 29.579.192 8% 52%
Burgos 18.665.683 10% 32%
Kordoba 8.777.355 -8% 69%
Granada 8.043.235 5% 79%
Madrid 24.807.876(2) 3% 118%
Malaga 9.365.364 62% 195%
Murtzia 13.445.346 Ez digute esan Ez digute esan
Oviedo 14.038.298(3) -1% -42%
Iruñea 19 eta 20 milioi artean 11% 115%
Donostia 18.021.116 9% 79%
Sevilla 18.021.116 30% 170%
Valentzia 17.787.850 31% 74%
Valladolid 14.774.100 23% 57%
Gasteiz 34.230.467 10% 55%
Zaragoza 20.835.013 49% 132%

*Datu ofizialak. Iturria: udalak.

(1) Langileen gastuak ez daude hor sartuta.

(2) Madrilen, etxegabeei, gizarte-zerbitzuei, gizarte-larrialdiei eta etorkinei erantzuteko soilik da aurrekontu hori.

(3) Oviedon etorkinentzako arreta-zerbitzua ere atal horren barrenean zegoen 2004ko aurrekontuan, baina geroztik sail berria ireki dute etorkinez arduratzeko, eta 2008ko eta 2009ko aurrekontuetan, beste atal batean ageri da diru hori, horregatik ematen du emaitza hori.

(4) Gasteizen, 2009ko aurrekontua hasierako da, eta 2008koak, berriz, egiaz gastatu dutena biltzen du (aurrekontu gauzatua da).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du