Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiriak eta gizarte-bazterketa: etxerik eta baliabide ekonomikorik ez dutenei zer bitarteko eskaintzen dizkieten aztertu dugu 18 hiritan: Udalek handitu egin dute gizarte-gastua behartsuenei laguntzeko, baina baliabideak eskas dira orain ere

-Egoitza eta higiene arloko laguntza-zerbitzuak dira nagusi, lan eta osasun arloko gizarte-laguntzen gainetik
-CONSUMER EROSKI-k 18 hiritan egin duen azterketak ezaugarri bat utzi du agerian: udalek gizarte-zerbitzu asko eta askotarikoak eskaintzen dituzte

  Pobreziak bide egiten jarraitzen du, eta gero eta etxe gehiagotan jotzen du atea. Langabezia gora eta gora ari da, lan-baldintzak txartu eta txartu, eta hipotekek lehengo lekuan jarraitzen dute askorentzat, oso garesti. Caritasek eman dituen datuen arabera, 2008. urteko lehen seihilabetean % 40 handitu ziren laguntza eskaerak. Ekonomiaren loreak hostoak galdu ahala, gizarte-bazterketaren sasiak hartzen ditu bazterrak (Espainian milioi eta erdi lagun bizi dira etxebizitza ere ez diren estalpeetan, eta 30.000 lagunek ez dute etxerik). Administrazio publikoak jabetu dira horretaz, eta baliabideak ugaritzeari ekin diote kalteak nolabait arindu nahian. Udalek, esaterako, nabarmen ugaritu dituzte diru atalak beharrizan gehien dituztenei laguntzeko: Malagan, adibidez, hiru bider halakotu dituzte lagun-tzak bost urtean, eta Iruñean, Madrilen eta Zaragozan, bi bider. Gizarte-babeserako gastua BPGren % 20,9koa da Espainian, Europako batez bestekoa baino sei puntu txikiagoa, nahiz eta behartsu kopurua handiagoa den Espainian (% 20koa), Europan baino (% 16koa). Halaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k 18 hiriburutan egin duen azterketak (gizarte-bazterketaren aurka udalek zer ekimen daukaten ikusi nahi izan dugu). Legeak (7/85 izenekoak) zera dio, 20.000 biztanletik gorako udalerrietan, udalak behartuta daudela gizarte-lagun-tzak ematera.

  Udalek pertsona baztertuei (etxegabeak, behin-behineko egoiliarrak...) zer laguntza eta zerbitzu ematen dieten aztertu du CONSUMER EROSKI-k, 2005. urte amaieran argitaratu zuen txosten batean egin bezala. Honako hiri hauek hartu ditugu kontuan azterketa hau egiteko: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Donostia, Granada, Iruñea, Gasteiz, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Galdetegiak bidali ditugu udaletara, eta udaletako gizarte sailen memorietan ageri diren datuak erabili ditugu. Udal gehienek erantzun diote gure eskariari, hiruk izan ezik (behin eta berriz eskatu arren): Granada, Sevilla eta Kordoba. Granadak udal-aurrekontuen datuak baino ez dizkigu eman.

Udalen gizarte-zerbitzuak era askotakoak dira, eta zaila gertatu zaigu elkarrekin alderatzea. Zailtasuna zailtasun, Gizarte Gaietarako aurrekontuei erreparatuta, alde handiak antzeman ditugu hiritik hirira (ez da ahaztu behar etxegabeentzat ematen den laguntza esparru zabalagoko aurrekontu baten zati txiki bat baino ez dela, eta hor sartzen direla, beste hainbat gairi bideratzen dizkietenak ere: adinekoei, haurrei eta gazteei, familiei, emakumeei, gizarte-heziketari, garapen-laguntzari...). Bilbon eta Iruñean, Gizarte Ekintzako Alorrak eta Gizarte Ongizateko Alorrak 40 milioi euro baino gehiago kudeatu dituzte (45 milioi Bilbokoak eta 43 Iruñekoak), eta Valentziako Udalak, berriz, 31 milioi bideratu diru arlo horretara, nahiz eta Bilbok halako bi eduki biztanleak eta Iruñeak halako lau. Deigarria da, halaber, Malagako eta Donostiako datuak aldera-tzea: Donostian halako hiru diru biztanleak Malagan, eta 27,6 milioi euro izan ditu 2009an Gizarte Ongizateko Alorrak, Donostiakoak baino ia bost milioi euro gutxiago. Madrilek eduki du aurrekonturik handiena: 54 milioi eurokoa izan da diru atala (etxegabeei, gizarte-zerbitzuei, gizarte-larrialdiei eta etorkinei erantzuteko izaten da). Gasteiz dator ondoren, 53,2 milioiko aurrekontuarekin. Diru gutxien, berriz, honako udal hauek jarri dute: Oviedokoak (8,2 milioi euro, 2005an baino nabarmen gutxiago, departamenduan egon diren aldaketen eraginez), Alacantekoak (ia 11 milioi euro, langileen gastuak sartu gabe), A Coruñakoak (12 milioi euro baino gehiago, langileen gastuak kenduta), Granadakoak eta Kordobakoak (14 milioi euro baino gehiago biek).

2004ko aurrekontuarekin alderatzen badugu 2009koa, argi ikusten da gizarte laguntzen diru atalak nabarmen handitu direla. Igoerarik handiena Malagakoa izan da (hiru bider halakotu dute 2004ko aurrekontua gizarte-laguntzarako), eta Zaragozan, Madrilen eta Iruñean bikoiztu baino gehiago egin dute. Gainerako hirietan, % 21 eta 79 artean igo dira aurrekontuak, KPI baino askoz gehiago (% 9,4 igo da).

Etxegabeentzat zenbat ohe dituzten jakitea ere adierazgarria izaten da udal-laguntzei buruzko datuak uler-tzeko. Oro har, hiria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ohe gehiago izaten ditu. Madrilen, esaterako, 1.246 ohe dituzte, Bartzelonan 948, eta Valentzian eta Murtzian, 500 inguru. Beste muturrean daude Donostia (40 leku ditu udal-egoitzak), Iruñea (54 leku edukiko ditu aurten jarriko duten egoitzak, etxegabeei laguntzeko zentro integralak) edo Valladolid (58 ohe). Gainerako hiriak 100 eta 200 oheren artean dabiltza.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto