Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Asteburuko sarrera batek 6,76 euro balio du, batez beste, eta krispeta eta freskagarri errazioa, erdi mailakoa, 6,57 euro kostatzen da
Eztabaidarik ez da falta, hala ere. Horren erakusgarri dira, adibidez, 1991. urtetik hona agertu diren 20 epaiak. Arazoa sortzen da, batik bat, bezeroak onartzeko eskubideari erreparatzen zaionean debekuak jartzeko. Era horretan, izan ere, uler liteke mugatzen ari direla bezeroak duen eskubide bat: krispetak eta edaria berak non erosi nahi dituen libreki erabakitzeko duen eskubide edo gaitasuna, alegia.
Zinemara joan eta krispetak eta freskagarria hartuta aretora sartzeak 13,33 euro balio du guztira
Hori dela eta, autonomia erkidegoak hasiak dira auzi hori arautzeko urratsak egiten. Asturias eta Andaluzia dira, gaur-gaurkoz, guztietan argienak. Asturiasen, ikuskizunei buruzko legeak hauxe esaten du: zinemak onartzen badu areto barruan jateko aukera, kontsumitzaileak erabaki ahal izango du zer erosiko duen eta non. Andaluzian ere bide beretik jo dute, eta han ere, areto barruan jan badaiteke, ezingo diote inori sartzea debekatu janariarekin edo edariarekin datorrelako, erosi duen lekuan erosi duela.
| Hiria | Areto kop. | Asteburuko sarrera, batez beste | Asteguneko sarrera | Ikusleen eguna | Krispetak1 | Edaria2 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | 3 | 6,65 euros | 6,65 euros | 5,35 euros | 3,3 euros | 3,1 euros |
| Bartzelona | 15 | 7,19 euros | 7 euros | 5,47 euros | 3,61 euros | 3,50 euros |
| Bilbo | 6 | 6,71 euros | 6,38 euros | 5,05 euros | 3,50 euros | 3,30 euros |
| Madril | 28 | 7,32 euros | 7 euros | 5,71 euros | 3,76 euros | 3,60 euros |
| Sevilla | 8 | 6 euros | 5,95 euros | 5 euros | 3 euros | 2,90 euros |
| Valentzia | 7 | 6,71 euros | 6,38 euros | 5,40 euros | 3 euros | 2,90 euros |
| En conjunto | 67 | 6,76 euros | 6,75 euros | 5,47 euros | 3,36 euros | 3,21 euros |
1. Errazioak erdi mailakoak dira, baina pisua ez dute bera guztiek: 130 gramokoak izan dira txikienak eta 225 gramokoak handienak.
2. Erdi mailako neurria eduki dute, baina batzuk 50 cl-koak izan dira eta besteak 75 cl-koak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
12 litxarreriak mota aztertu ditugu
Sei erratz-xurgagailu aztertu ditugu
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa