Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

67 zinema-areto aztertu ditugu, A Coruñan, Bartzelonan, Bilbon, Madrilen, Sevillan eta Valentzian: Luxua, zinez

Asteburuko sarrera batek 6,76 euro balio du, batez beste, eta krispeta eta freskagarri errazioa, erdi mailakoa, 6,57 euro kostatzen da

  Igande arratsaldeetan zinemara joatea aukera ederra izaten zen oraintsu arte familia, lagun eta bikote askorentzat, baina esan liteke beste garai bateko kontua dela hori. Espainiako Kultura Ministerioak eman dituen azken datuak uste zena baieztatu dute: gero eta jende gutxiago joaten da zinemara. Lau urtean, 2004tik 2008ra, 36 milioi ikus-entzule galdu dituzte Espainiako aretoek. Zenbakiak nabarmen aldatu dira, eta joerak ere bai: zinema-aretoko jarlekuak utzi eta egongelako besaulkian hartu du lekua jendeak. Eta arrazoi bat baino gehiago daude horretarako. Telebistako plataforma digitalek bilakaera handia izan dutelako -kate gehiago dituzte, film gehiago ematen dituzte iragarkirik gabe...-, Internetetik ia zeinahi film jaits litekeelako, film estreinatu berriak oso azkar ateratzen dituztelako DVD formatuan. Beste arrazoirik ere ba ote da tartean? Ikusleek eta kritikariek baietz diote, jendeak beste zerbaitegatik utzi diola zinemara joateari: sarrera garestia delako, alegia. CONSUMER EROSKI-k 67 zinema-aretoren tarifak aztertu ditu A Coruñan, Bartzelonan, Bilbon, Madrilen, Sevillan eta Valentzian, eta hiriburuen mugan dauden zenbait udalerritan ere bai. Azterketa honekin jakin nahi izan dugu ea zinemara joatea hain garestia ote den.

Asteburu edo astegun, ez da alde handirik

Zinemako sarrera batek, batez beste, 6,76 euro balio du asteburuan (1.125 pezeta izango lirateke). Dena den, alde handiak antzeman ditugu aretotik aretora. Zinemarik garestienak 8,10 euro balio izan du (Bartzelonan) eta merkeenak, 4,90 euro (A Coruñan); % 40ko aldea dago batetik bestera.

Jendeak uste du astegunez joatea merkeagoa dela, baina gure azterketak ia ez du alderik sumatu. Batez beste, sarrerak 6,75 euro balio du astez (ostiral, larunbat eta igandeetan baino zentimo bat merkeagoa da, beraz). Garai batean asteburuetan garestiagoa izaten zen zinemara joatea, jende gehien joaten zen egunetan, alegia, baina hori ere aldatzen ari da. Aztertu ditugun 67 aretoetatik, 42k tarifa bera izaten dute asteko egun guztietan, ikuslearen egunean izan ezik, eta 25 aretok soilik bereizten dituzte tarifak egunen arabera.

Hiriz hiri aztertuz gero, Bartzelonan aurkituko dugu aretorik garestiena, baina, batez beste, Madrilen ordaindu behar da gehien zinemara joateko: asteburuetan, 7,32 euro izaten da sarrera, eta astegunetan, 7 euro. Bartzelona dator ondoren (7,19 euro asteburuetan eta 7 euro astegunetan), eta A Coruña gero (6,65 euro jaiegun eta astegunetan). Valentzian eta Bilbon berdin balio du, batez beste, zinemako sarrerak: 6,71 euro asteburuetan eta 6,38 euro astegunetan. Hiririk merkeena Sevilla izan da. Batez beste, 6 euro balio du asteburuko txartelak, eta 5,95 euro astelehenetik ostegunerakoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto