Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Sei erratz-xurgagailu aztertu ditugu: Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira, baina ez hain eraginkorrak

Zenbait modelo tolestu egiten dira, eta eskuko xurgagailu moduan erabil daitezke, arinak eta erraz erabiltzekoak dira eta; bateriek, ordea, 24 minutu irauten dute, batez beste, eta xurgatu ere ez dute egiten ohiko gailuen indarrarekin

  Irudika dezagun hautsa kentzen ari garela, gasolinazko motorra duen xurgagailu batekin, zeina zaldien indarrez baliatzen baita. Ez da lan erraza hori irudikatzea, baina halakoxea zen lehen xurgagailua, Puffing Billy izenekoa; makina hark hutsarte bat sortzen zuen barruan, eta hautsa xurgatu eta biltzen zuen han (lehenena izan zen teknika hori erabiltzen). Gaur egun, makina aski txikiak badira, potentzia apalekoak eta elektrizitate gutxi behar izaten dutenak; makina barruko presio atmosferikoa gutxitu, eta hautsa barrurantz eramaten dute, poltsa batera. Guk ezagutu ditugun ohiko xurgagailuak dira horiek (lera-xurgagailuak ere esaten diete), baina berriagoak ere agertu dira merkatuan, erratz itxura dutenak, eskuila birakaria izaten dute muturrean, eta bateriekin ibili ohi dira. Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira, errazago erabiltzekoak, baina dena ote da abantaila?

Galdera horri erantzun nahian, sei erratz-xurgagailu aztertu ditu CONSUMER EROSKI-k, Rowenta, Electrolux, Hoover, Fagor, Solac eta Ufesa etxeetakoak, eta ohiko xurgagailu batekin alderatu ditu. Erratz-xurgagailuek, batez beste, 112 euro balio dute, baina alde handiak aurkitu ditugu etxetik etxera: Ufesa etxekoa 69,90 eurorekin eskura liteke, eta Rowenta etxekoa, berriz, 179 euroan saltzen dute. Ohiko xurgagailuetan ere alde handiak izaten dira prezioan; aldizkari honetako adituek 17 xurgagailu aztertu dituzte, hautsa poltsa batera biltzen dutenetakoak, eta beste 17, biltegia askatzen zaien horietakoak, eta batez beste 120 euro balio dutela ikusi dute. Aldea ez dago, beraz, xurgagailu mota bat izan edo beste bat; modelotik modelora dago alderik handiena.

Zer abantaila dituzte?

Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira. Ohiko xurgagailuek, batez beste, 5 kilo pasatxo izaten dituzte eta erratz txurakoek, berriz, hiru kilo eskas dituzte. Beste abantaila bat heldulekuak edo kirtenak ematen du: aski luzea dute, eta gorputz-jarrera desegokiak saihesteko balio du. Rowenta etxekoak, adibidez, 120 zentimetro neurtzen du, eta laguntza ona da hori hautsa biltzeko orduan, baina gordetzeko, aldiz, traketsa. Eragozpen horri irtenbidea emateko, Ufesa, Hoover eta Fagor etxeko xurgagailuetan, tolestu egiten da heldulekua. Ufesa eta Fagor xurgagailuek, Electrolux etxekoak bezala, badute beste abantaila bat ere: xurgatze-motorra bereizi egin daiteke egitura nagusitik, eta eskuko xurgagailu gisa erabil daitezke.

Erratz-xurgagailuak arinak dira, gehienak ez dira hiru kilora iristen

Era horretan erabiltzeko, dena den, bateriek autonomia dezente eman behar lukete, eta guk aztertu ditugun etxeetakoek 24 minutukoa baino ez daukate, batez beste. Rowenta etxekoa nabarmendu da horretan: 32 minutuko autonomia dauka erabateko potentzia emanda, eta beste 14 minutuz irauten du indar gutxiago jarrita. Elektrizitatea ere besteek baino gehiago behar du Rowenta etxekoak bateria kargatzeko, 7,9 watt (Electrolux etxekoak halako hiru ia) eta lanean ari dela, 104 watt (Ufesa etxekoak 62 watt baino ez). Gehiago kontsumitzeak ez du esan nahi eraginkorragoa dela, baina Rowenta etxekoak, behintzat, besteek baino indar gehiagoz xurgatu du hautsa. Xurgagailuaren ahoan, 15,9 metro iritsi ditu aireak segundoan, Electrolux etxekoak baino zertxobait gehiago (15,5 m/s), eta Ufesak baino askoz gehiago (7,4 m/s). Gainera, triangelu formako burua dauka, pareten eta zoruaren arteko zokoetan hautsa xurgatzeko. Hoover eta Fagor etxekoek, berriz, hodi luzagarriak ekarri dituzte. Rowenta eta Fagor etxekoek beste abantaila bat ere badute: tente geratzen dira xurgatzeko lanak eteten ditugunean, eta ez da ibili behar ezeren kontra bermatzen edo beren euskarri gainean jartzen (parking kokapena daukatela esaten da).

Eta zer eragozpen?

Erratz-xurgagailuak ez zaizkio konektatzen sare elektrikoari, eta, ondorioz, ez dute ohiko xurgagailuen indarrik; dena den, gabezia hori orekatzeko edo, eskuila birakaria ekartzen dute, eta horrek hautsa harrotzen laguntzen dio buruko gailuari. Guk egin dugun probetako batean, ogi birrina jarri dugu bi egur kontratxapaturen arteko erreten batean, eta sei xurgagailuetatik hiruk ez dute bihirik ere bildu (Solac, Hoover eta Fagor). Rowenta izan da onena horretan, baina ogi birrinaren% 18 baino ez du atera; ohiko xurgagailuak, berriz, % 97 bildu du.

Ehunaren gainean egin ditugun probetan, aldiz, txikiagoak izan dira aldeak. Talko hautsak bota ditugu ehunen gainean, 10 gramo, eta ohiko xurgagailuak guztia bildu du. Erratz-xurgagailuen artean, berriz, emaitzarik txarrena lortu duenak ere, Fagor etxekoak, hautsaren % 87 bildu du. Mahai-oihal baten gainean ere bota dugu ogi birrina, eta harea auto baten jarlekuetan, eta emaitzak ez dira askorik aldatu. Ohiko xurgagailuak zikin guztia bildu du, eta erratz itxurakoetan apalen ibili denetakoak, Fagor etxekoak, zikinaren % 90 baino gehiago. Moketa gainean zabaldu ditugun 20 hari zatiak ere ongi bildu ditu ohiko xurgagailuak, eta erratz-xurgagailuetan, berriz, 5 hari utzi ditu bildu gabe emaitza apalena eman duenak, Solac etxekoak. Erratz-xurgagailuen arteko alderik handiena zementu gaineko proban antzeman dugu: Hoover etxekoak ia % 100 xurgatu du eta Fagor etxekoak, berriz, % 29 baino ez.

Guztiek gainditu dituzte segurtasun elektrikoa neurtzeko probak, eta erortzera utzi ditugunean ere (atzerantz eta albo baterantz), ez da arazorik sortu. Bi urteko bermea ematen dute sei xurgagailuek, baina Hoover etxekoak ez du adierazten argibide-eskuliburuan (web orrian baino ez du esaten). Ez Hoover-ek ez Electrolux-ek ez dute jakinarazten argibide-eskuliburuan gailu horiek ezin dituztela erabili gaitasun fisikoak edo bestelakoak urrituta dituztenek, eta egokigailua adierazteko, korronte jarraituaren ikurra erabiltzen dute eta ez korronte aldizkatuaren ikurra.

Kalitate-prezioak

Rowenta eta Electrolux etxeko xurgagailuak gustatu zaiz- kie gehien erabilera proban parte hartu duten sei kon-tsumitzaileei. 7,8 puntu lortu dituzte biek, eta gertu izan dituzte Hoover (7,5) eta Solac (7,3). Apalxeago ibili dira Fagor (6,3) eta Ufesa (6,6). Kalitate-prezioetan, Hoover etxekoa gailendu da. Merkeena, arinena, gainerakoak bezain eraginkorra eta erabiltzaileen gustukoa. Modelo indartsua nahi dutenentzat, berriz, eta gehiago ordaintzeko prest badaude, Rowenta etxekoa ere aukera ona da. Tente geratzen da erabiltzen ez denean, bateriek dezente gehiago irauten dute eta besteek baiEz indar gehiago dauka.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto