Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

12 litxarreriak mota aztertu ditugu: Litxarreriak: ez daukate elikadura-baliorik

Azukre ugari dute eta sarri janez gero, txantxarra, gizentasuna eta elikadura-ohitura txarrak ekarri ohi dituzte. Noizean behin jatekoak dira, eta kopuru txikietan

  Litxarrerien artean, segur aski, litxarreriak nabarmenduko dira beste guztian gainetik. Nagusiki azukrez egindako orea izaten dute dute, lurrindua eta gehigarri ugariz koloreztatua. Era askotako formak eta neurriak eduki ohi dituzte, eta merkaturatu ere, era askotako ontzietan egiten dituzte. litxarreriak ez dira maiz jateko, ez baitaukate ia elikadura-baliorik, eta horixe dute ezaugarri nagusia, hain zuzen. Karbohidratoz eginak dira nagusiki (produktu osoaren % 82 karbohidratoak izan dira guk aztertu ditugunetan), eta horien barrenean, azukre sinpleak dira gehienak (sakarosa, fruktosa, glukosa, maltosa), elikadura-baliorik gutxien daukatenak, alegia; gainerako karbohidratoek gelifikatzaile funtzioa betetzen dute (pektinak, gelatinak, almidoiak eta goma arabigoa). Gainerako elikagaiak (gantzak eta proteinak) oso-oso gutxi izaten dituzte, eta mikroelikagairik ere ez dute izaten ia (bitaminak eta mineralak).

Batez beste produktuaren % 54 izan da azukrea baina % 70etik gora eduki duenik ere bada

litxarreriak egiteko prozesua oso sinplea izaten da, ez batere landua. Azukre kopuru handiak nahasten dituzte (azukrea bera, glukosa ziropa, glukosa, dextrosa, karamelu ziropa eta beste); gominolen pisuaren % 50 hartzen dute, hain justu, azukreek. Horiei gehigarriak erantsi (lurrinak, azidotzaileak, gelifikatzaileak eta koloratzaileak), eta kito. "Hodei" erako gominolek esne-proteinak ere izaten dituzte, eta horrexegatik izaten dira harroxeagoak. Batzuk azukrez estalita egoten dira, eta beste batzuek gainazal distiratsua izaten dute, erregalizek edo marrubiek, adibidez (olioak eta ezkoak erabiliz ematen diete distira hori). Ore hori guztia uretan disolbatzen da, eta horrek ematen dio behar duen dentsitatea. Lurrinek usaina eta zaporea ematen dute, azidotzaileek bizitu egiten dute zaporea eta kontserbagarri moduan jarduten dute, gelifikatzaileei esker askotariko formak ematen dizkiete gominolei, koloratzaileek kolorea ematen diete, eta gelatinek, olioek eta ezkoek, trinkotasuna emateaz gain, erakargarriago bihurtzen dituzte. Nahastura guztia moldeetan sartu, eta hantxe uzten dute gelatina hoztu eta nahi duten emaitza lortu arte: produktu gozoa, forma jakinekoa, goma testura duena eta likatsua.

Ez dira kaltegabeak

Elikadura-baliorik ez dutela esan arren, ez du esanahi kaltegabeak direla. Litxarreriak maiz janda, txantxarra eta gizentasuna ager daitezke, eta elikadura-ohitura desegokiak sortu. Azukre asko izaten dituztelako, batetik (batez beste, produktuaren % 54 izan da azukrea guk aztertu ditugunetan, baina % 70etik gora eduki duenik ere bada), eta kaloria asko ematen dituztelako, bestetik: ehun gramo bakoitzeko, 335 eta 380 kaloria artean ibili dira. Gehigarriak ere ezin konta ahala eduki ohi dituzte (lurrinak, koloratzaileak, azidotzaileak, gelifikatzaileak, hezetzaileak, konserbagarriak...), gehienak artifizialak, eta koloratzaileak, gainera, azoikoak izaten dira maizenik, haurrentzat komeni ez diren horietakoak (haien jarduerari eta arretari eragin diezaiokete). Hori guztia ikusita, ondorioa garbi dago: gominolek ez dakarte ezer onik gure dietarentzat, eta ez dira maiz jan behar.

CONSUMER EROSKI-k 12 litxarreriak mota aztertu ditu, forma eta neurri ugarikoak. Honako hauek, besteak beste: gomazko gelak (hartzatxoak, masustak, litxarreriak barne-beteak, kolazko botilak, malkoak, mugurdiak, gomazko gozokiak), erregalizak (goxominak, erregaliz diskoak eta apar gozoak; azken horiei "hodeiak" edo "urdaiazpikoak" esaten diete). Ekoizleak ere bat baino gehiago izan dira: Damel, Mauri, Haribo, Miguelañez, Vidal, Dulciora, Virginias eta Natursoy. Bederatzi litxarreriak plastikozko zorroetan etorri dira (75 eta 175 gramo artekoak izan dira), eta beste hirurak, plastikozko ontzitxoetan (horietako bi 200 gramokoak izan dira eta bestea 700 gramokoa; Miguelañez etxeko kolazko botilak, hain zuzen). Jendeak pentsa dezake litxarreriak merkeak direla, baina ez da hala: kiloa 7 eta 11 euroren artean ibili da, eta beste bat, berriz (ekologikoak direla esaten du), ia 29 euroraino iritsi da. Barazki eta fruta gehienak, eta arrain eta haragi mota asko ere, litxarreriarik merkeena baino modu hobean daude merkatuan. Sei hilabete barru, koloratzaile azoikoen inguruko araudi berria sartuko da indarrean, eta ordutik aurrera, bi aukera izango dituzte ekoizleek: horiek erabiltzeari utzi edo etiketan jakinarazi zer arrisku ekar ditzaketen haurren-tzat (kalte egin diezaiokete haurren jarduerari eta arretari). Gure aztertu ditugun 12 gominoletatik, 10ek erabili dituzte koloratzaile mota horiek, eta bakar batek ere ez du arrisku-oharrik egin etiketan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto