Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gidabaimenik gabe ibiltzeko auto berria erosi eta behin eta berriz matxuratu zaio

 Gidabaimenik gabe ibil daitezkeen auto horietako bat erosi zuen pertsona batek (kuadriziklo esaten zaien horietako), eta matxura asko izan zituen denbora gutxiren buruan. Ibilgailua ezin erabat konpondu, eta salaketa jarri zuen saltzailearen aurka; kontratua eten nahi zuela jakinarazi zion eta ordaindu zuen dirua itzul ziezaiola. Eta irabazi egin zuen epaiketa. Ourenseko Auzitegiak 2009ko martxoaren 5eko epaian esan zuenez, erosleak aurkeztu zituen txostenek -adituek eginak- argi erakusten zuten ekoizpen akatsak zituela autoak eta matxurek gutxitu egiten zutela kuadrizikloaren segurtasuna, eta etengabe konpontzen ibili beharra zegoela. Auzitegiak erabaki zuen ibilgailu hark, ekoizpen akats horiek izanda, ez zeukala eduki behar zukeen kalitatea, eta horrek eskubidea ematen ziola kontsumitzaileari kontratua eten nahi izateko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du