Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaia bertan behera utzi dute arrisku terrorista dagoelako eta bidaia-agentzia salatu du bezeroak

 Bezero batek salaketa jarri zuen bidaia-agentzia baten eta bidaia antolatu zuen handizkako enpresaren aurka, bertan behera utzi baitzuten bidaia, Heathrow-ko aireportua itxi egin zutelako atentatu terrorista bat gertatzeko mehatxua jaso ondoren. 2.203 euroko kalte-ordaina eskatu zuen, ordurako ordaindu zuen diruaren zati bat alegia. Auzia epaitegira iritsi zen, eta hantxe erabaki. Valladolideko Probintzia Auzitegiak arrazoi eman zion bezeroari (2002ko otsailaren 12koa da epaia). Bidaia konbinatua antolatzaileak ezeztatzen badu irteera eguna baino lehen, eta kontsumitzaileari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik egiten badu, kontsumitzaileak eskubidea izango du jarri duen diru guztia eskuratzeko. Agentziak argudiatu zuen bera bitartekaria zela, baina epaileak ez zuen onartu argudio hori, bezeroak eskubidea baitu hark ordaindu duen dirutik etekina ateratzen duten pertsona guztiek erantzun dezaten, bai mandatua jasotzen duen txikizkako enpresak, bai programa eskaintzen duenak ere, handizkakoak alegia. Hori dela eta, bietako edozeini edo biei eskatzen ahal zaizkio erantzukizunak, kasu honetan gertatu den bezala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto