Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Sakelakoa erosi du ohi baino merkeago, baina operadoreak baldintzak aldatu eta gehiago ordainarazi dio

Kontratua sinatu nuen sakelako telefonoen operadore batekin. 18 hilabetez haiekin jarraitzeko konpromisoa hartu nuen, eta hilean 9 euroko gastua egingo nuela, gutxienez. Baldintza horietan erosi nuen sakelako berria, ohi baino merkeago. Hilabete batzuen buruan, enpresak jakinarazi zidan aldatu egin zirela kontratuan ageri ziren baldintzak eta 9 euroko gastua kalkulatzeko orduan, zenbait dei kanpo gelditzen zirela; jakinarazi zidaten, halaber, ez zidatela zigorrik jarriko kontratua eten nahi izango banu. Hurrengo ordainagirian, ordea, eta 9 euro baino gehiago gastatu nituen arren, ia 3 euro gehiago kobratu zidaten. Bezeroari arreta emateko zerbitzura deitu dut, kontratua eten nahi dudala esateko, baina adierazi didate, ordainetan, erosi nuen telefonoari dagokion aldea ordaindu behar dudala. Eska diezadakete hori?

  899/2009 Errege Dekretuak, maiatzaren 22koak, Telekomunikazio Zerbitzuen Erabiltzaileen Eskubide Agiria onartzen du, eta zera esaten: telekomunikazio zerbitzuei buruzko kontratuak aldatu ahal izango dira aurreko kontratuan ageri diren aldaketa-arrazoiengatik soilik. Eta esaten du, halaber, arrazoi horiek gertatzen direnean, erabiltzaileak eskubidea izango duela kontratua eteteko, inolako zigorrik ordaindu gabe. Beraz, ezin dute zigor-ordainik eskatu, kontratua eteteko arrazoia edo operadorea aldatzeko arrazoia baldi bada konpainiak berak kontratua bete ez duela eta/edo kontratua aldatu nahi duela. Hori dela eta, aurrera jarraitzea komeni da erreklamazioarekin. Hori egiteko, hurbilen dauden kontsumo zerbitzuetara jo dezakezu eta bitartekari lana egin dezatela eskatu. Beste aukera bat da Kontsumo Ebazpeneko Batzordeetara jotzea (inguruko kontsumo zerbitzuetan eska litezke inprimakiak erakunde horretara iristeko); hala egitea erabakiz gero, eskura dugun dokumentazio guztia aurkeztu behar da (kontratuak, publizitatea, ordainagiriak...), eta bezeroari arreta emateko zerbitzura egindako deia zein zenbakirekin erregistratu duten ere adieraziko diegu eta zer erantzun diguten ere bai.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du