Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Pisua saldu du, baina eraikina zaharberritzeko eman dioten diru laguntzaren zatia itzul diezaioten nahi du

Duela gutxi saldu dut nire pisua. Lehenagotik eraikina berritua genuen, eta diru dezente gastatua ere bai horretan. Lanak egin eta gero, diru laguntza eman ziguten horiei erantzun ahal izateko, eta administratzaileei jakinarazi nien pisua saldu nuela eta eskatu nien itzul ziezadatela diru laguntzatik niri zegokidan zatia, nik ordaindu bainituen eraikina zaharberritzeko lanak, eta ez erosleak. Administratzaileek esan didate, ordea, Etxejabeen Batzarrean onartu dutela diru hori gerorako gordetzea, sor litezkeen beste behar batzuei aurre egiteko. Erreklamazioa egingo banu, lor nezake dirua eskuratzea?

  Legeak etxejabeei ez die aitortzen eskubiderik etxejabe-elkartearen kontuetan ager daitekeen aldeko balantzatik dirua eskuratzeko ez eta haren kontuan sartu duen dirua berriz jasotzeko ere. Horregatik, erreklamazioa eginda ere, ez duzu lortuko dirua itzul diezazuten, etxejabe-elkartea ez baitago horretara behartuta, non eta ez diren berariaz ados jarri diru hori etxejabeen artean banatzeko. Zuk esaten duzunaren arabera, gainera, kontrako erabakia hartu dute, alegia diru hori hortxe uztea gordeta, etor litezkeen beharretarako.

Baina dirua guztien artean banatzea erabaki balute ere, etxejabeek jasoko lukete diru hori, eta etxejabetzat hartzen dira akordioa egin den egunean jabe gisa agertzen diren horiek; ondorioz, erosleak jasoko luke dirua, akordio hori egin izan balitz. Dirua eskuratu ahal izateko, lehenik, Etxejabeen Batzarrak adostua eduki behar luke diru kontuetan aldeko balantza dagoenean itzuli egingo zaiela garaian garaiko etxejabeei, eta, ondotik, erosleari dirua eskatu ahal litzaioke, baldin eta aurrez horri buruzko hitzarmen idatzia egina balute erosleak eta saltzaileak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto