Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Milaka pertsonak izaten dituzte istripuak etxean Gabonetako apaingarri eta objektuekin, eta gehienetan oso erraza da horiek saihestea
Eguberriak trastelekuan hasten dira. Aurreko urtean kaxatan bilduta sartu genituen bolak, apaingarriak, girlandak, argiak non dauden bilatu beharra dago, jaiotza eta arbola ahaztu gabe, jakina. Itxuraz, arriskugabeak dira horiek guztiak, bana hainbat istripu eragin ditzakete etxean. Hori dela eta, ezusteko txarrak saihesteko, ongi aztertu behar da zein apaingarri jarriko ditugun eta nola egingo dugun hori.
Ingurumenarentzat mesede izateaz gain, arbola artifizialek badute beste dohain bat ere: suaren kontrako materialekin egiten dituzte, eta, beraz, argietan txinparta sortuz gero, ez dute su hartzeko arriskurik. Etiketan begiratu behar da ezaugarri hori ageri den edo ez. Arbola naturala jarriko badugu, komeni da apaingarriak jarri baino lehen urez betetako ontzian edukitzea zenbait egunetan, zailago hartuko du sua horrela
Pirotekniako gaiak erosiz gero, oso kontuan hartu behar da zer arrisku dagoen horiek oker erabiliz gero: toxikazioak sor litezke, eskuak edo betazalak erre, edo begietan zauriak eragin. Kontu handiz ibili behar da. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa