Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Oinezkoentzako eremuak: zirkulaziorik gabeko 100 kale aztertu ditugu 18 hiriburutan: Hiri altzarietan eta garbitasunean gabeziak, bost kaletik batean

Azterketa gainditu ez zutenak % 54 izan ziren 2004an, eta % 19 izan dira 2009an, baina batez besteko emaitza aski apala izan da oraingoan ere, 'onargarria' baino ez

  Hirigunearen bihotzak izaten dira oinezkoentzako kaleak. Leku biziak dira, gizarte-harremanez eta merkataritza-jardueraz beteak, baina haietatik barrena pasatzen denarentzat beti ez daude baldintzarik onenetan. Zorua egoera txarrean, zikinkeria eta zakarrontzi gutxi, jarlekuak eskas (edo bat ere ez) atseden hartu nahi duenarentzat, ibilgailuak hara eta hona debekuak debeku... Gabezia horiek ez ditugu aipatzen besterik gabe, geure begiz ikusiak dira. Ikerketa egin du CONSUMER EROSKI-k Espainiako 18 hiriburutan, eta oinezkoentzako 100 kale aztertu ditu. Emaitza orokorra 'onargarria' baino ez da izan, eta bost kaletatik batek ez du gainditu azterketa (2004ko azterketan, erdiak geratu ziren gainditu gabe, eta, beraz, zerbait hobetu dute). Hobekuntza hori gorabehera, oraindik ere badute zertan aurreratu, bereziki, ibilgailuei jarritako debekuak errespetarazteko orduan.

Hiri hauetan ibili gara oinezkoentzako eremuak azter-tzen: A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Eremu horiek hiri altzariz nola hornituta dauden aztertu dugu, nola garbituta eta zainduta dauden, seinaleak badituzten edo ez, segurtasunaren gaia nola dagoen eta zer-nolako irispideak dituzten. Proba praktiko bat ere egin dugu, ikusteko ea nola errespeta-tzen dituzten zirkulazio-debekuak zamalanak egiteko ordutegitik kanpo. Gure ikerketa osatzeko, informazioa eskatu diegu udal guztiei.

Garbitasun falta kaleen % 20tan antzeman dugu, eta % 35ek, berriz, zoru hondatuak eduki dituzte. Lautik hirutan zakarrontzi gutxi egon dira, eta 100 kaleetatik 60tan ez dugu jarlekurik ikusi eseri eta atseden hartzeko. Beste gabezia batzuk ere aurkitu ditugu: hamarretatik bitan, oinezkoentzat arriskutsu izan daitezkeen egoerak suertatu zaizkie gure teknikariei (konponketa lanak ongi babestu gabe egon dira, hiri altzariak egoera txarrean, zorua labainkor...), eta kaleen erdiek ez dute seinale berezirik eduki hura oinezkoentzako kalea dela berariaz adierazteko. Ibilgailuak, aldiz, ikusi dituzte aparkatuta edo ibilian, zamalanetarako ordutegitik kanpo.

Hiriz hiriko emaitzak hartuta, honako hauek gainditu dute CONSUMER EROSKI-k egin duen azterketa (emaitza 'ona' lortu dute oinezkoentzako kaleek hiri horietan): Kordoba, Madril, Oviedo, Valladolid eta Zaragoza. Maila 'onargarrian' geratu dira A Coruña, Alacant, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Murtzia, Sevilla eta Valentzia. Eta azterketa gainditu gabe geratu dira Almeria, Bartzelona, Iruñea eta Malaga ('hala holako' emaitza atera dute).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du