Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urte berrirako asmoak

Urtea hasterako, asmo onez gainezka ibili ohi gara, baina maiz dirua gastatu behar izaten da horiek gauzatzeko, eta aitzakia hori baliatzen du jendeak burua lehengo lepotik eramateko. Dirua ez dadin muga izan, hona alternatiba merkeak

  Abendua eta urtarrila mugarri izaten dira egutegian, eta jende askoren buruan ere bai. Urtea bukatzeko, asmo, nahi eta desira handiak jartzen dizkio nork bere buruari, urte berriak indarra ekarriko duelakoan horiek guztiak bideratu eta betetzeko. Baina urte berrian ere, zaharrak berri! Erresuma Batuko unibertsitate batek, Hertfordshire-koak, ikerketa bat hasi zuen 2007. urteko Eguberrietan, 3.000 pertsonak urteari zer asmorekin ekin zioten jakiteko eta horiek zer neurritan gauzatu zituzten ikusteko. Urtea igarota, % 12k soilik lortu zuten asmoa betetzea. Erraza baita desira adieraztea, erraza eta doakoa. Baina, dirutan zenbat kostatzen da desio dugun hori lortzea? Erretzeari uztea, adibidez, edo argaltzea, ariketa egitea, gidabaimena ateratzea, hizkuntza bat ikastea...?

Erretzeari uztea: osasunarentzat mesede, baita sakelarentzat ere

Erretzeari uzteko saio bat baino gehiago egin izan du jendeak urte berriari ekitearekin bat. Zenbatek esan ote du "hauxe azkena!". Osasunari kalte egiten ari dela jakitun, asmo horixe hartzen du hainbatek, edo bizi-kalitate hobea edukitzeko, edo etxekoek eskatu diotelako... Arrazoi asko daude, egia esan, eta diruarena ere aintzat hartzeko modukoa da, asko aurreztuko bailuke erretzaileak. Europako hainbat herrialderekin alderatuta, Espainian merke dago tabakoa, baina egunean 3 euro balio duen pakete bat erretzen duenak 21 euro aurreztuko lituzke astean erretzeari utzita. Askorik ere ez dela pentsatuko du norbaitek, baina urtean 1.008 euro direla ikusiko balu, besterik irudituko litzaioke, agian. Tabakoa dendetan erosi beharrean makinetan erosiz gero, gehixeago aurreztuko luke gainera, 1058 euro, hain zuzen. Diru horrekin, hipotekaren kuota bat ordain lezake beharbada, edo beste maileguren bati aurre egin.

Egunean paketea erretzen duenak, tabakoari utzita 1.000tik gora euro aurreztuko ditu urtean

Ezin da ahaztu, hala ere, erretzeari uzteko, ahalegin fisikoa eta buru-ahalegina ez ezik, ahalegin ekonomikoa ere egin behar dela. Horrek ere dirua balio duela, alegia, erretzaile izateak baino gutxiago, dena den.

Merkatuan hainbat produktu daude norberak tabakoaren aurka egin beharreko borroka arintzeko. Lagundu egiten dute, baina miraririk ez. Txikleak, partxeak, ahoan erabiltzeko pastillak eta sudur-aerosolek nikotina daukate, eta tabakoaren ordezko gisa funtzionatzen dute. Guztietan merkeena txiklea da (10-20 euro artean dabil zorroa), partxeak datoz gero (50 euro inguru) eta sudur-aerosolak azkenik (60 euro pasatxo).

Saguak kenduko digu tabakoa behatzetatik, doan gainera

  Dirurik gastatu gabe ere utzi ahal zaio erretzeari gaur egun. Internetek hainbat aukera eskaintzen ditu horretarako, etxetik mugitu ere egin gabe. CONSUMER EROSKI bera izan da aitzindarietako bat horretan: Erretzeari uzteko eskola jarri du abian (www.escuelas.consumer.es/web/es/dejardefumar). Laguntza emateko gida bat da, didaktikoa eta elkarreraginezkoa, eta erretzeari nola eta zergatik utzi behar zaion erakusten du. Hainbat motatako erretzaileentzat eskaintzen du informazioa, bakoitzarentzat era batera edo bestera egokitua: utzi nahi ez diotenentzat, utzi ez utzi dabiltzanentzat, uztea erabaki dutenentzat eta saiatu eta berriz hasten direnentzat.

Erretzeari uzteko proposamenik berrienetakoa UNEDek aurkeztu du, Unibertsitate Irekiak, eta teknologia berrien esparrutik etorri da hori ere. Webgune bat jarri du erabiltzaileen eskura, www.apsiol.uned.es/dejardefumar, eta terapia bat eskaintzen die hilabete bakarrean erretzeari uzteko. Programa lau modulutan banatua dago (sms eta e-posta bidezko alerta zerbitzua ere badu), eta horiei jarraitu behar zaie erretzeko ohitura kendu arte; horrez gain, jarraipena egiten du urte eta erdiz, terapiak arrakasta lortu duela bermatzeko. CONSUMER EROSKI-ren eskola bezalaxe, UNEDena ere doakoa da, eta etxetik irten gabe egin liteke ahalegina.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto