Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Turroiaren kondaira

Denbora bera bezain zaharrak dira zenbait kondaira, eta han urrun geratzen da horien jatorria. Urrun bai historian, baina kultura bihurtu diren unetik, garai guztietakoak direla sumatzen zaie, gaur-gaurkoak ere bai. Agramunt-en, esaterako, Lleidan, gerra napoleonikoek erre zituzten hiribilduko artxibo eta dokumentu idatziak. Halaxe kontatu zioten handik urte batzuetara Serafí Pitarra idazleari. Eskualde hartako neska baten drama idatzi zuen, Dida-rena, zeina turroiegile baizik ezin baitzen izan. Halaxe da agramuntarrentzat: historia eta kultura da euren turroia, eta errezeta, kondaira.

  
Ruben García Blázquez

Laranja lorearen eztia

Eztia eta azukrea nahasten dira ontzi batean, eta Maria bainuan jarri. Bost orduz egosi behar du, bi kiloko presioarekin; lehen 120 minutuak igaro ondoren, arrautza zuringo irabiatua eransten zaio. Prozesu horretan, urre koloreko oreak ez du galtzen laranja lorearen edo erromeroaren lurrinik (bat edo beste edukiko du, eztia zein lorerekin egin den). Hortxe ikusten da turroiegileen esku trebea.

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

Negreta hurrak

Hurrak xigortu egiten dira sutan. Berrogeita bost minutu behar izaten dira Negreta hurrak ongi egin daitezen. Azala gorritu egiten zaie, eta hoztu ahala, zuritu egiten dituzte. Garbi-garbi utzi behar izaten dira gero, beira gainean jarri eta arrastorik ez uzteko bezain garbi.

  
Ruben García Blázquez

Libra bat eta libra bat

Beldurrik gabe botatzen zaizkio hurrak eztiari, batetik eta bestetik berdin eduki dezan; hori da proportzioa. Ez gehiago eta ez gutxiago. Turroia egiteko ore berezi hori irregularra izaten da, koskorduna eta likatsua, eta osagaien kopuruak ongi zainduta soilik lortzen da halakoa izan dadin. Etengabe nahasi beharra dago, mantso-mantso.

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

Neurria bilatu behar

Gainazal batean irin geruza fin bat zabaldu (sekula ez olioa) eta haren gainean jartzen dute ore zati bat. Eskuekin puska bat hartu eta erromatar balantzan pisatuko dute, neurri egokikoa lortu arte. Poliki-poliki prestatzen dute, eta horri esker izaten du hain zapore sendoa. Gainerako oreak, hur, azukre eta zuringo nahasketak, ontzian jarraitzen du, tenperatura egokian, ez dadin kristaldu eta gogortu..

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

Kristalaren gogortasuna

Agramunteko turroiz betetako olata bati kosk egiten zaionean, katalanek aspalditik esaten dutena baieztatuko dugu: trencarà com a vidre. Kristala bezala hausten dela, alegia. Norbaitek pentsa dezake ore likatsua dagoela ezti zapore gozo horren azpian, baina hori lehen zen; hurraren gogortasunak ahoa betetzen du, eta mokadu ñabarduraz betea eskaintzen.

  
Ruben García Blázquez

Eguberriak, Jatorri Izen eta guzti

Turroiak Eguberri zaporea du. Olentzero tripazainak ere maite ditu, berdin Xixonakoak (Alacant) eta berdin Agramuntekoak. Kaloria askoko jakiak dira, neurrian jan beharrekoak, beraz, baina osasunak uzten badigu, merezi du kosk egitea. Azukrez, gantzez eta fosforoz ongi hornituta daude, eta bermea ere gutxik adinakoa dute: lehengai natural-naturalak eta eskuz landutako prozesua, artisauen erara egina. Abendua heltzearekin batera, ohiko zereginak albo batera uzten dituzte Agramunteko familiek aste batzuetarako, eta turroiegile bihurtzen dira, kondairak esaten duen bezala.

  
Ruben García Blázquez

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto