Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguberrietako 16 argi-girlanda aztertu ditugu: Seguruak dira eta elektrizitate gutxi kontsumitzen dute baina ez dute informazio nahiko ematen

Batez beste, 0,30 euro kostatzen da eguberrietan girlandak piztuta izatea. edozein elektrotresnak 'stand by' egoeran gastatzen duena baino gutxiago

  oloretsuak dira eta jai giroan murgiltzen gaituzte baina elkarte ekologistek aspaldi esan dute hiriak girlandekin argiztatzea gehiegizko elektrizitate gastua dela eta ingurumenari kalte egiten diona, gainera. Kalean ezezik askok etxean ere nahi dituzte, ostera, eta komeni da zenbat gastatzen duten begiratzea eta seguruak diren jakitea. Izan ere, aurten Espainiako Kontsumo Institutu Nazionalaren alerta sareak 30 girlanda baino gehiago erretiratu ditu merkatutik, seguruak ez zirelako. Segurtasuna, beraz, eta elektrizitate gastua, izan ditu kontuan CONSUMER EROSKI-k hainbat Kallt, Mundo, Galvas, Reila Lights, Noël Art, Näve eta Diana etxetako 16 girlandak aztertzerakoan.

Hamaseitik zortzi etxe barruan erabiltzekoak ziren eta beste zortzirak barruan zein kanpoan erabil daitezkeenak. Hamabi ziren girlandak (kable elektrikoarekin batuta errenkadan doazen bonbilak), beste hiru argi-errezelak (kable elektrikotitik zintzilik dauden girlandak) eta azkena bonbilladun hodia (plastikozko da eta barruan bonbilak dituena). Bederatzi girlandak zuten argi intermenteteak eta batek ezik denak ematen zuten aukera itzali eta piztu arteko denbora tartea aukeratzeko. Galvas etxeko girlandak eta Kalit etxekoak hamar bonbila zitzuten eta 216, berriz, Mundo Flex etxekoak. Lau girlandak bakarrik erabiltzen zituzten LED izeneko lanparak (64 bonbilla dituen Kalit girlandak, 10 bonbila dituen etxe berekoak, 50 bonbila dituen Nöel Art etxekoak eta 60 bonbila dituen Reila Lights etxekoak). LED lanparak ez dira besteak bezain kutsakorrak, gehiago irauten dute eta ohiko bonbilak baino gutxiago gastatzen dute.

Eguberrietako girlandak seguruak direla esan genezake azterketa egin ondoren eta gutxi gastatzen dutela, nahiz eta denek hobetu beharko luketen informazio alorrean. Preziorik ezin dugu eman, Eguberrietan baino saltzen ez direnez 2008an erosi genituelako eta orduko prezioetatik oraingoetara alde nabarmenak egon daitezke. Ezin, beraz, kalitate-prezio harremanean zein gailentzen den esan.

Aztertu ditugun 16 girlanda hauetako batek ere ez du etiketa ondo emana. Bi arau hausten dituzte denek ere, segurtasun elektrikoari dagokiona (UNE-EN 60598-1) eta argia ematen duten girlanden araua (UNE-EN 60598-2-20). Esaterako, hamaika girlanden etiketatan ikusi dugu letra 2 milimetro baino txikiagoa dela. Näve etxeko girlandak, bestalde, alemanez ematen zuen informazioa baina ez gaztelaniaz (behartuta daude horretara Espainian salduko badira). Diana etxeko girlandak kablean egon behar den informazioa falta zuen eta bere paketean ez zetorren arauak agintzen dituen informazio osoa. Disney etxeko printzesen irudiak erakusten dituen Galvas girlandari segurtasun arloko zenbait aipamen falta zitzaizkion. Beste hiru produktutan transformadoreak ez zuen potentzia aipatzen (Kalt errezelak, 40 bonbiladun Kalt girlandak eta Näve girlandak). Azkenik Reila Lights argi-errezelaren kasua aipatu behar. Berez, produktu hau etxe barruan bakarrik erabil liteke. Baina kutxan bost argazki datoz eta bost argazki horietan agertzen dira girlandak etxetik kanpo, teilatu, leiho edo kaleak apaintzen. Argazkiek kontsumitzaileari okerreko irudia ematen diote eta horrek segurtasun arazoak eragin ditzake, ezin baita inolaz ere kanpoan erabili etxe barrurako eginda dagoen girlanda.

Arrisku gabeko apaingarriak

Produktu hauek seguruak zirela bermatzeko era guztietako probak egin genituen. Alde batetik, isolamendu elektrikoa probatzeko tensio elektrikoa eman genion lokia eta erabiltzeak heltzen duen kable zatiari, lokia eta transformadorea batzen dituenari (girlanden erdiak zeukaten) eta, azkenik, lokia eta kablearen arteko zatiari. Bestetik, kanpoko eragileen aurrean babestuta dauden frogatu genuen eta arazoren bat egonaz gero, arauak esaten duen gehiegizko tenperatura ez zutela gainditzen. Kasu guztietan 16 girlandek emaitza egokiak eman zituzten.

Energia gastuari dagokionez, alde handiak atzeman genituen (1,7 watt gastatzen ditu Kalit girlandak, bola zuriak dituenak eta 97,7 watt Mundo etxeko argi-hodiak), baina beti ere alde logikoak ziren, bonbila kopuruaren araberakoak. Bonbila bakoitzak zenbat gastatzen duen begiratu dugunean, aldea ez da hain nabarmena izan, egon badago ere. Adibidez, 0,56 watt gastatzen ditu Reila bonbilla bakoitzak eta 0,1 watt Kalit etxeko girlandaren bola bakoitzak. Gutxien kontsumtizen duten bost girlandetatik lauk LED erako lanparak erabiltzen dituzte.

Hala ere eta edozein kasutan, girlanda hauek oso kontsumo bajua dute. Batez beste, 25 watt dute eta Eguberrietan soilik erabiltzen dira. Eman dezagun, urtean 17 egunetan pizten direla eta egunean 6 orduz. 0,30 zentimo kostatuko lirateke eta atmosferara isuriko luketen Co2 edo anhidrido karbonikoa 0,593 kilo izango lirateke. TDT dekodifikatzaileen analisia egin genuenean, 2008ko urrian, zera kalkulatu genuen, halako elektrotresna batek urtean 5,48 euro gastatzen dituela, Eguberrietako girlandek baino 20 aldiz gehiago. Hala ere, jakina, ingurumenari erreparatuta hobe da girlanda hauek ez erabiltzea edo erabiliko badira LED lanparak dituztenak aukeratzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto