Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxejabe batek salgai jarri zuen pisua hainbat higiezinetan; horietako baten bitartez saldu zuen, eta zegokion dirua ordaindu zion. Baina beste higiezin batek jakinarazi zuen berak eman ziola informazioa erosleari, eta bezeroak kontratu bidez onartu zuela higiezin horren bitartez soilik salduko zuela etxea. Epaiketan, bezeroak argudiatu zuen gehiegizkoa zela mandatu-kontratua, eta ez zegoela batere argi higiezin bakar horri aitortu ziola salmenta egiteko eskubidea. Bartzelonako Auzitegiak 2009ko otsailaren 3an argitaratu zuen epaia: etxejabearekin bat egin zuen, eta higiezinak eskatzen zuena bete beharrik ez zeukala jakinarazi zuen. Klausula nahasgarria zela adierazi zuen, ez zuela berariaz esaten bi aldeen artean hitzartua geratu zela salmenta higiezin hark soilik egin zezala, eta, gainera, desoreka bat sortzen zuela bi aldeen artean, bezeroari ordaintzeko beharra ezartzen baitzion etxea saltzen ez bazen ere. Kode Zibilaren arabera, komisioa jasotzeko eskubidea ez da hasten, harik eta mandatariak bukatzen ez dituen arte kontratuan hitzartu dituzten zeregin guztiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa