Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hutsegite baten ondorioz, bankuak zordunen zerrenda batean jarri du bezeroa

 Kontu korronte baten jabeari txartel bidez egindako erosketa baten dirua kendu zioten kontutik 2000. urtean, oker kendu ere, kopuru hura eta erosketa hura ez baitzetozen bat berak egindakoekin. Kontsumitzaileen bulegoak erreklamazioa aurkeztu zuen telefonoz eta idatziz, bai Bezeroaren Babeslearen bulegoan eta bai Espainiako Bankuan, eta salaketa ere jarri zuen polizia etxean. 2000. urteko ekainean hasi ziren erreklamazioak egiten, eta 2001. urteko apiril arte luzatu ziren. Tarte horretan, finantza erakundeak behin eta berriz eskatu zion bezeroari ordain zezala diru hori, interesak eta gastuak barne, eta zordunen bi zerrendatan argitaratu zituen haren datu pertsonalak eta zenbat diru zor zuen. Bezeroak salaketa jarri zuen bankuaren aurka, auzitara iritsi ziren eta irabazi egin zuen. Kalte moralak eragiteagatik 1.800 euroko zigorra ordaindu behar izan zuen bankuak. Hauxe dio Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak (2009ko apirilaren 24koa da): pertsona bat zordunen zerrenda okerreko batean jarrita, haren ohore-eskubidea legez kontra urratzen da, eta horrek kalte egiten dio pertsonaren duintasunari eta haren izen onari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du