Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Gidari batek salaketa jarri zuen autoa saldu zion saltegiaren aurka, erosi eta hiru urtera motorraren blokea hondatu zitzaiolako biela bat apurtu ostean. 3.205 euro kosta zitzaion matxura konpontzea. Legezko bermearen epea agortuta zegoen, baina Castelloko Probintzia Auzitegiak erabaki zuenez (2009ko otsailaren 10ekoa da epaia), saltzaileak ez zuen bete kontratua eta matxura ordaintzera behartu zuen. Autoa konpondu zuen enpresako arduradunak eta kontsumo bulegoko adituek adierazi zuten ez dela batere ohikoa biela hondatzea. Arrazoi hori aintzat hartu, eta Castelloko Epaitegiak nabarmendu zuen garrantzi handiko matxura dela motorra hondatzea, eta, beraz, kontratua ez betetzea egotzi zion, nahiz eta saltzaileak argudiatu zuen bezeroak oker edo modu bortxatuan gidatu zuela autoa (ez zuen aurkeztu horren frogarik).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa