Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hilurreneko gaixotasuna dauka, eta familia beldur da Estatuak jasoko ote duen haren ondarea, ez baitu egin testamenturik

Gure senitarteko batek gaixotasun degeneratiboa du, oso aurreratua; ez du testamenturik egin, baina notario-ahalorde bat sinatu dio beste senitarteko bati. Egoera honetan, uste dugu Estatua egingo dela haren ondarearen jabe hura hiltzen denean. Ahalordea duen senitarteko horrek egin ote dezake testamentua hilurren denaren izenean? Zer egin dezakegu?

  Pertsona batek testamentua egin ez badu ere, Estatuak ez du zertan egin haren ondasunen jabe. Gaixoak ez duenez esan zein diren haren oinordekoak, legeak egingo du hori, ahaidetasun-harremanaren arabera, betiere. Guztiak lurralde berean bizi zaretenez, Kode Zibilaren arauek ezarriko dute ondorengotasun-hurrenkera hori. Arau horrek dio testamentua egitea ekintza pertsonala dela oso, eta, ondorioz, pertsona horrek egin behar duela testamentua hala nahi badu eta gai bada, hori ezin dela utzi hirugarren baten esku utzi edo ezi dela egin mandatudun baten bidez. Hori dela eta, notario-ahalorde horrek ez dio gaitasunik ematen senitarteko horri testamentua egin dezan.

Pertsona hori testamentua egin gabe hilko balitz, haren senitartekoek jasoko lukete ondarea, honako hurrenkeran: lehenik seme-alabek, guztiek kopuru bera. Ezkonduta bazegoen, ondarearen herena hartzea dagokio ezkonlagunari. Seme-alabarik ez balu, bilobek hartuko lukete. Halakorik ez balu, gurasoek jasoko lukete edo aurreko ahaideek, eta alargunari ondarearen erdia legokioke. Gurasorik ez balu eta aurreko ahaiderik ere ez, alargunarentzat geratuko litzateke guztia. Eta gurasoak eta ezkonlaguna hilak egongo balira, haren anai-arrebak eta ilobak bihurtuko lirateke ondarearen jabe, eta halakorik ez balu, osaba-izebak, eta horiek hilda badaude, lehengusu-lehengusina propioak. Beraz, pertsona hori testamentua egin gabe hilda ere, laugarren maila bitarteko alboko ahaideren bat bizi badu, Estatuak ez du deus jasoko.

Inork ezin du testamenturik egin senitarteko baten izenean, baina berak egin lezake, baldin eta horretarako gai bada. Eta notario aurrean izan behar du. Testamenturik egin gabe hilko balitz, urrats batzuk egitea komeni litzateke hutsune hori betetzeko. Oinordekoak ondorengo ahaideak badira, aurreko ahaideak edo ezkonlaguna, oinordeko-adierazpena sinatu behar da notario aurrean; oinordekoak anai-arrebak, anai-arreben seme-alabak edo maila txikiagoko ahaideak badira, epaile aurrera joan beharko dute oinordeko-adierazpena egitera. Dena dela, komeni izaten da xehetasun guztiak abokatu batekin aztertzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du