Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxejabe elkarte batean igogailuak berritu nahi dituzte, baina bizilagun batzuk aurka daude

Gu bizi garen eraikinean lau igogailu daude, bi eskailera bakoitzean, baina horietako bi erabiltzeari utzi genion orain dela bost urte, gastu handia zen-eta guretzat. Orain berriz erabiltzen hasi nahi dugu, eta berritu egin nahi ditugu. Etxejabe elkartea 40 bizilagunek osatzen dugu, eta horietako bi aurka daude. Igogailu zaharrak konponduko bagenitu, haiek ere ordaindu behar lukete?

  Igogailu zerbitzuak abian jartzeko edo kendu ahal izateko, bost etxejabetatik hiruk egon behar dute ados, eta, aldi berean, parte-hartze kuotak ordaintzen dituztenen artean ere portzentaje bera osatu behar dute, bostetik hirukoa. Jabego Horizontalaren Legearen arabera, zerbait adosten denean, bizilagun guztiek ordaindu behar dute, nahiz eta kontrako botoa eman. Bere garaian igogailu zerbitzua kendu bazenuten eta orain berriz abian jarri nahi baduzue, bost bizilagunetatik hiruk egon behar dute ados.

Zerbitzu hori berriz abian jartzeko orduan, izan dadin igogailu zaharrak konponduta edo izan dadin berriak jarrita, enpresak ematen dituen irizpide teknikoak eta aholkuak aintzat hartzea komeni da eta norbere erkidegoko Industria Sailak edo Espainiako Industria Ministerioak esaten dutena ere bai. Zaharra berritzea esaten denean, ez du esan nahi akatsak zuzendu edo konponduko direnik soilik; horrez gain, esan nahi du zerbitzuak funtziona dezan eta egoera onean jarrai dezan beharrezko diren moldaketa eta ordezkapen teknikoak ere egingo zaizkiola, eta dagokion Industria erakundeak ezartzen dituenak ere bai, haren ardura baita erabiltzaileen segurtasuna bermatzea. Beraz, igogailu matxuratuak konpontzea erabakitzen baduzue, etxejabe guztiek ordaindu beharko dute, eta zaharren lekuan berriak jartzea erabakitzen baduzue ere bai (gerta daiteke ikuspuntu teknikotik aztertuta, ez izatea beharrezkoa berriak jartzea, eta zaharrek ere aski berme ematea ongi irauteko eta funtzionatzeko).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du