Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Pertsonak zer-nolako ezintasuna duen ikusi eta horren arabera egin behar dira etxea moldatzeko lanak
Irispideen arazoa ez da soilik kaleko kontua ezintasunen bat dutenentzat. 2008. urteko inkesta batek erakusten duenez (Ezintasun, Autonomia Pertsonal eta Mendekotasun-Egoeren Inkesta da, EDAD), Espainian 3,9 milioi pertsonak daukate ezintasunen bat, motrizitate arlokoa, ikusmenekoa edo entzumenekoa; hau da, herritarren % 8,5ek. Bost etxebizitzatatik batean, ezintasunen bat duen norbait bizi da, eta milioi erdi etxebizitzatan baino gehiagotan, bi pertsona ezindu edo gehiago bizi dira. Beste hainbatetan (etxebizitzen % 5etan baino gehiagotan), eurak bakarrik bizi dira ezinduak. Etxebizitza horiek guztiak behar bezala egokituz gero, ezinduak erosoago eta seguruago biziko lirateke, independenteagoak izango lirateke, eta bizi-kalitate hobea edukiko lukete.
Etxebizitza barneko ateek edo irekiguneek 0,80 metro eduki behar dute, gutxienez, bestela ezin baita pasatu gurpil aulkia. Pasillo edo korridoreak 1,10 metro eduki behar ditu zabal.
Bainugelan izaten da arrisku gehien istripuren bat edukitzeko. Hori dela eta, merkatuan hainbat produktu daude ezintasunen bat duten pertsonei gauzak errazteko. Hor daude, esaterako, bainuontziak hartzen duen lekuan jartzen diren dutxak, inolako lanik egin gabe jarri ere, edo altzari egokituak, eta gorago edo beherago jar daitezkeen komunak ere bai. Bost etxetik baten ezintasunen bat daukan norbait bizi da
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa