Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Ordenagailuan bildutako musika etxe guztian entzuteko: Wifi bidezko musika

Musika digitalaren bilakaera geldiezina da, eta orain, ordenagailuko musika edozein lekutan entzuteko modua aurkitu dute, tresnak lekuz aldatu gabe eta ingurua kablez josi gabe

  Apalategiek arindu ederra hartu dute bilakaera digitalari esker. Garai batean, binilozko diskoz gainezka egoten ziren; gero, disko konpaktuek handitik txikirako jauzia egin zuten, eta, egun, hutsik ez edukitzeagatik edo, gehienez ere, ordenagailurako osagarri batzuk gordeko ditu, entzungailu batzuk, kanpo-diskoren bat... Ordenagailuaren disko gogorra da apalategi gaur egun, eta hantxe gordetzen dugu musika (milaka abesti). Saretik zuzenean ekartzen dira kantuak, ordenagailuko albumetan gordetzen dira, eta erabiltzaileak nahi duenean entzungo ditu. Dena asmatua dagoela dirudi, baina ez. Erronka berriak ere sortu dira.

  Nola lor liteke ordenagailuan gorde dugun musika egongelako bozgorailuetatik entzutea, etxea kableztatu gabe? Hau da, nola atera musika ordenagailutik? Horra erronka handi bat. Bada besterik ere, ordea. Nola egin egongelako bozgorailuetan entzuten denak kalitate ona eduki dezan? (Disko konpaktuak ematen duen bestekoa). Bai erronka bati eta bai besteari erantzuteko, gune digitaletik HI-FI kateetara iristeko bidea aurkitu behar da, eta horretan ari dira.

Wifi konexioa edukitzea, ia ezinbestekoa

Kableen menpe ibili nahi ez duenak eta musika kalitate gutxieneko batez entzun nahi duenak irtenbide bakarra dauka: hariak moztea (sistema harigabeak erabiltzea, alegia). Sistema horietan, hala ere, aukera bat baino gehiago daude, batzuk besteak baino hobeak.

Sail batean, etxeko wifi sareak erabiltzen dituzten sistemak daude. Sare horiek bi abantaila, behintzat, badituzte: batetik, banda zabalera ona dute, eta musika uhinen bidez transmititzeko gai dira, soinu-fluxurik galdu gabe; bestetik, fluxu hori ongi babesten dute beste etxetresna batzuen interferentzietatik (mikrouhin labeek eta telefono harigabeek, esaterako, antzeko frekuentziarekin igortzen dituzte uhinak). Sistema horiek erabili ahal izateko, ADSL konexio eduki beharra dago, wifi antenaduna; horrela soilik lortuko dugu etxeko txoko guztiak harrapatuko dituen sare bat sortzea, edo, behintzat, uhinak guk nahi dugun lekuraino iristea. Sare indartsu bat edukiz gero, bada modua ordenagailuko musika nonahi entzuteko, baina sakela ere indartsu eduki behar da, irtenbideak ez dira-eta merkeak. Hala ere, merkatuan badira zenbait sistema modu on samarrean eskura litezkeenak; Apple etxearen AirPort Express delakoa, esaterako.

Tresna hori korronte elektrikoari lotzen zaio batetik, eta bozgorailuei bestetik, audio kable baten bidez ('minijack' bat izan daiteke edo kable optiko bat). AirPort Express delakoak wifi seinalea harrapatzen du, eta seinale horren bidez, erabiltzaileak ordenagailuan iTunes programarekin abiarazi dituen abestiak iristen zaizkio. Behin iritsita, bozgorailuetara pasatzen ditu. 89 euro balio du tresna horrek.

Sistema harigabeetan, bada beste aukera bat ere: wifi bozgorailuak. Etxeko Internek konexioaz baliatzen dira ordenagailuko soinua jasotzeko. Antena bat erabiltzen dute seinalea kontzentratu eta interferentziak saihesteko, eta eraginkorrak dira, baina garestiak ere bai. Beharrezko tresna guztiek (antena, bozgorailuak eta baxu-kaxa) 2.000 euro baino gehiago balio lezakete.

Tresna eramangarrien aukerak

MP3 entzungailu bat edukiz gero, iPod Touch motakoa, adibidez, edo iPhone telefono bat, modua izango dugu wifi sarera konektatzeko, eta ordenagailuko musika entzun ahal izango dugu, kableak erabili beharrik gabe. Simplify Media programak egiten du zubi lana Internet bidez entzungailu eramangarriaren eta disko gogorraren artean, eta horri esker, ordenagailuko musika guztia entzun daiteke iPod-ean streaming bidez (datu fluxua).

Tresnen artean konexio hori egin ondoren, aski da iPod-aren audio irteera musika kateari konektatzea; ordenagailuko musika entzungo dugu bozgorailuetatik. Sistema honek badu desabantaila bat, ordea: iPod-etik soilik abiarazi daitezke abestiak eta ez ordenagailutik; ondorioz, abesti zerrenda edo diskoa aldatu nahi bada, altxatu egin behar da aldiro.

Internet konexiorik ez duten etxeetan, beste sistema batzuk erabil daitezke musika haririk gabe transmititzeko. Irrati frekuentzia da horietako bat. Ordenagailuaren audio irteerari konektatzen zaizkio, eta irrati uhinen bidez bidaltzen dute soinua; kate estereofonikoari lotzen zaion hargailu batek hartzen ditu uhin horiek, eta musika entzuten da. Hargailu hori kanal laguntzailetik pasatzen da edo aurrez finkatuta dauden irrati kanaletatik bestela. Kateak diala edukitzea da baldintza bakarra.

Eragozpen bat ere badu sistema horrek. Interferentzia asko izaten ditu, bai etxetresna elektrikoek eraginak bai irrati komertzialek sortuak, eta beti ezin izaten da ongi entzun. Interferentzia horiek saihesteko, hala ere, soinua Bluetooth protokoloaren bidez transmititzen duten bozgorailuak erabil litezke. Merkatuan aurki litezkeen tresnek, ordea, ez dute ongi erantzuten bi metrotik gorako tarteetan.

Kablea da onena

Egun erabil litezkeen sistema harigabeek ez dute lortuko kable bidezko soinu transmisioa hobetzerik. Beraz, gela guztietara kableak eramatea da irtenbiderik onena, bozgorailu bidez guztietan entzun dadin ordenagailuan abiarazi dena edo musika entzungailu nagusian jarria dagoena. Hori egiteko, ordea, denbora eta diru asko behar da. Etxean berrikuntza lanak egin eta kable elektrikoak ere berritu nahi dituenak aukera ona izan lezake audio sare berria jartzeko. Aukera hori ere ez da merkea, jakina (% 20 handitu lezake aurrekontu guztia).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto