Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Administrazio elektronikoa: 18 udal webgune aztertu ditugu eta paper kontuak bideratzen saiatu gara: Udal Administrazioa Sarean: informazioa lortzeko ondo, beste urratsik egiteko, eskas

· Internet bidez saiatu gara paper kontu desberdinak egiten, hamar guztira eta udalerri bakar batean ere ez dugu lortu hamarrak egiterik
· Madrileko udal webguneak soilik eman die erantzuna guk egindako hamar eskaeretatik bosti
· Udal errolda agiria eskatzea eta gorabeheraren baten berri ematea dira tramiterik ohikoenak

Erabilera proba eta konparatzeko taula

Sarearen aukerak... zulora

Bi dira hiritarrak Administrazio elektronikoa edo e-Administrazio deitu zaionari egiten dizkioten eskaera nagusiak. Batetik, paper kontu deserosoak ilararik egin gabe eta erraz konpontzea. Bestetik, informazioa: udalerriaren mapak nahi dituzte, trafikoaren egoera kontsultatu, aparkalekuak non dauden jakin, kultur jarduerak non eta noiz egiten diren, garraio publikoa non hartu behar duten etabar. Informazio hori osatua, ongi antolatua eta argia den ere jakin nahi izan du CONSUMER EROSKI-k bere azterketa egin duenean. Horregatik, 18 webgune hauek ondo begiratu ditugu eta honako alderdi hauei erreparatu diegu: ikusentzunezko baliabideen erabilera (trafikoa erakusten duten mapak, aparkalekuen informazio eguneratua, autobus, tranbia edo metro loturei buruzkoa), soinean eramaten diren aparailuentzako erraztasunik jarri badute (eskuko telefono edo agenda elektronikoentzat) eta webguneak ematen duen informazioa ondo antolatuta dagoen, irisgarritsunari begiratzen dion eta erabilerraza ote den. Balorazioak egiteko bost galderen erantzunak hartu ditugu kontutan.

  • Eginbeharra bukatu ondoren udal logotipoan sakatuta orrialdearen hasierara itzul gaitezke? Horrek nabigazioa errazten du.
  • Egin nahi ditugun paper kontuak argitzeko estekak erraz aurkitzen dira? Lehen begiradan, alegia, bila ibili beharrean.
  • Interesa duen informazioa argi erakusten zaigu?
  • Asko kostatzen ote da hizkuntzaz aldatzea? Erkidego Autonomoan hizkuntzak bat baino gehiago direnean ezinbestekoa da hori baina baita atzerritar asko dauden lekuetan ere, Balear Uharteetan edo Valentzian, adibidez.
  • Bilatzailea bera aurkitzea asko kostatzen ote da? Logikoena erraz aurkitzea litzateke.

Bost galdera horien erantzunak konparatu eta zera esan daiteke, Bartzelonako webguneak bakarrik aprobetxatzen dituela ongi Internetek ematen dizkion aukerak. Madrilekoa ere ez da txarra baina ikusentzunezko baliabideak ez ditu behar bezain ongi erabiltzen. Beste guztiak, A Coruña ezik, oso atzean geratzen dira. Adibidez, ia gehienetan dago paper konturen bat egiteko aukera baina ez erabiltzaileak arin eta erraz ikusiko duen lekuan. Segurtasunarekin, antzera. Askok ematen dute informazio osatua Datuen Babeserako Legeari buruz baina oso gutxik webgunearen segurtasun mailaren inguruko daturik. Falta ez dena, akaso sobera dagoena informazio instituzionala da, hiritarrarentzat interesik ez duena eta unean-unean udal kontuen ardura duen taldearen irudia sendotzera datorrena. Kasu gehienetan webgunearen erdia horrexek beteten du.

Azkenik, horretarako erabiltzen den sistema automatikoari esker webgune hauen irisgarritasun maila aztertu dugu. Berebiziko garrantzia du irisgarritasunak, herritar guztiek kontsultak egin ahal izango dituztela bermatzen baitu. Tamalez, hutsegiteak aurkitu ditugu, bereziki A Coruña, Granada, Logroño, Oviedo eta Valladolideko webguneetan. Gauzak ongi egiten dituzten orrialdeak ere badaude, ostera. Hortxe, adibidez, Zaragoza, Valentzia, Murtzia, Madril, Donostia, Iruñea, Bilbo eta Alacant, irisgarritasun maila egoki eta are eredugarriarekin ere.

KONPARAKETAKO TAULA

Hiriz-hiri CONSUMER EROSKI-k udal Administrazio Elektronikoaren bidez egin dituen hamar tramiteen emaitzak
Hiria Errolda(1) Kultur jarduera(2) Kirol instalazioen erreserba egitea(3) Garraio publikorako karneta egitea(4) Aldez aurreko zita(5)
A Coruña Oso ona Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Alacant Ona Oso ona Hala-holakoa Hala-holakoa Ezin da egin
Bartzelona Oso ona Txarra Txarra Ona Oso ona
Bilbo Ona Hala-holakoa Ezin da egin* Hala-holakoa Hala-holakoa
Kordoba Ona Ona Ezin da egin Ezin da egin Ezin da egin
Granada Ona Hala-holakoa Ezin da egin* Txarra Ezin da egin
Logroño Ona Ezin da egin Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin
Madril Oso ona Hala-holakoa Oso ona Hala-holakoa Oso ona
Málaga Oso ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ezin da egin
Murtzia Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Oso ona
Oviedo Hala-holakoa Ezin da egin Ona Ezin da egin Ezin da egin
Iruñea Hala-holakoa Oso ona Ezin da egin Hala-holakoa Ezin da egin
Donostia Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin* Hala-holakoa Ezin da egin
Sevilla Ona Ona Ezin da egin Hala-holakoa Ezin da egin
Valentzia Oso ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ezin da egin
Valladolid Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin* Ezin da egin Ezin da egin
Gasteiz Ona Oso ona Oso ona Hala-holakoa Ezin da egin
Zaragoza Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Oso ona
Hiria Trafiko isunak begiratzea(6) Lanak egiteko baimena(7) Ezkontza zibilak(8) AniTxarraia arriskutsuentzako baimena(9) Gora- beherak(10) Gure balorazioa**
A Coruña Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa Oso ona Hala-holakoa
Alacant Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa
Bartzelona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ona Hala-holakoa
Bilbo Ezin da egin Ona Hala-holakoa Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Kordoba Oso ona Ezin da egin Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Granada Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Txarra Hala-holakoa
Logroño Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Madril Oso ona Hala-holakoa Hala-holakoa Oso ona Oso ona Oso ona
Málaga Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ona Ona
Murtzia Ezin da egin Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Oso ona Hala-holakoa
Oviedo Ezin da egin Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Iruñea Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa
Donostia Ezin da egin Hala-holakoa Ona Ezin da egin Hala-holakoa Hala-holakoa
Sevilla Ona Hala-holakoa Ezin da egin Ezin da egin Hala-holakoa Ona
Valentzia Ezin da egin Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Oso ona Hala-holakoa
Valladolid Ezin da egin Hala-holakoa Ezin da egin Hala-holakoa Oso ona Hala-holakoa
Gasteiz Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ona
Zaragoza Ona Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa Ona

1. Errolda: udal-errolda agiria lor daitekeen begiratu dugu.

2. Kultur jarduera: Kultur jardueraren bat edo bestetan izen eman daitekeen.

3. Kirol instalazioen erreserba: norbere erabilerarako ea kirol instalaziorik erreserba litekeen jakin nahi izan dugu.

4. Garraio publikorako karneta egitea: ikasle zein pentsiodunentzat egoten diren karnetak egin litezkeen aztertu dugu.

5. Aldez aurreko zita: paper konturen bat argitzeko zita eska litekeen begiratu dugu.

6. Trafiko isunak begiratzea: webguneak norbere trafiko isunak begiratzeko aukera ematen ote duen.

7. Lanak egiteko baimena: etxean lanak egin nahi dituenak Internet bidez baimean eska ote dezakeen.

8. Ezkontza zibilak: ezkontideek ezkontza zibila egiteko baimena sarean eska dezaketen begiratu dugu.

9. Animali arriskutsuentzako baimena: halako baimenik sarean lor daitekeen begiratu dugu.

10. Gora- beherak: beste era bateko gorabeheren berri eman daitekeen begiratu dugu.

*Ezin da egin: en Bilbo, Granada, Donostia y Valladolid esta gestión puede realizarse a través de otra página web dedicada especialmente a las instalaciones deportivas municipales.

**Gure balorazioa: tramite bakoitza egiterakoan jaso dugun informazioa hartu dugu kontutan (ziurtagiri digitala eskatzen ote zaigun, ze dokumentazio eskatu eta baldintza jartzen diguten, ze epe ematen zaigun, Datuen Babeserako Legearen berri jakinarazten zaigun eta tramite hori egiteko araudiaren berri, Udalaren erantzuna zein izan den etabar). Baina informazioaz gain, baita eraginkortasuna ere (tramitea egitea erraza ote zen, arazo teknikorik sortzen ote zen etabar). Gainera, egin ditugun eskaera guzti hauetatik zenbat ziren ehuneko ehun sarean egiteko modukoak, hori ere kontutan hartu dugu. Baita ere, jakina, zeintzuk ezin ziren egin eta zenbatetan falta zen gutxien-gutxieneko informazioa, besterik ez bada, tramite hori sarean egin ahal izateko baimenak eskatzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du