Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hotelak eta kexak: Hotelaren mailak opor hartzen duenean

Mailaz azpiko instalazio eta zerbitzuak eskaintzen dituztenean, edo lapurretak, toxikatzeak eta bestelako ezusteak gertatzen direnean, jakin egin behar da zeini eskatu kontuak eta nola egin erreklamazioa

Lapurreta eta istripuak

Lapurrak, lapurrak!

Legez, maila goreneko hotelek (lau eta bost izarrekoek) kutxa gotorrak eduki behar dituzte gela bakoitzean, eta bidaiariek han gorde ditzakete bai dirua eta bai balioko gauzak (tarifa berezi bat ordaindu behar izaten da horregatik). Baina, hala ere, gerta daiteke norbaitek lapurtzea. Kutxan gorde aurretik, gauza guztien balio-adierazpena egin behar du bezeroak, eta dokumentu horri onespena eman behar diote hotelak eta bezeroak, eta sinatu ere egin behar dute. Halakorik egin ezean, hotelak ez du erantzukizunik hartuko bere gain, ez dirua lapurtu badute, ez bitxiak eraman badituzte eta ez beste ezein gauza falta bada.

Epaia: dokumentu batean zerrendatu behar da zer uzten den kutxa gotorrean

  Bezero batzuek hoteleko kutxa gotor nagusian utzi zituzten beren gauzak, pakete batean sartuta. Kutxa horretan lapurreta egin zuen norbaitek, eta kaltetuek salaketa jarri zuten hotelaren kontra: 22.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuten, haien ustez kopuru horixe egiten baitzuen kendu zietenak (dirua eta beste gauza batzuk omen zituzten). Malagako Probintzia Auzitegiko bosgarren aretoak ez zien arrazoirik eman salatzaileei (2005eko otsailaren 21ekoa da epaia), ezin izan zelako frogatu zer zegoen pakete barruan. Epailearen esanetan, bezeroek aurrez ez zuten aurkeztu zer gordeko zuten kutxa gotorrean (harreragunean utzi behar zuten zerrenda hori), eta beste inolako froga edo ordainagiririk ere ez zeukaten eskura, zer gorde zuten eta zenbat balio zuen frogatzeko; ondorioz, hotelak erantzukizunik ez zeukala erabaki zuen. Dena dela, balio-adierazpen bat sinatu arren, badira salbuespenak ere. Hotelari armekin erasotzen badiote edo lapurreta armatua egiten badute, eta langileak mehatxatzen badituzte, "ezinbesteko kasutzat" jotzen dute, eta orduan ere, hotelak ez du bere gain hartzen lapurtua ordaintzeko erantzukizuna. Eta lapurreta gela barruan gertatzen bada (berdin du kutxa gotorrean gordetako dirua edo bitxiak izan), deus gutxitarako balioko du erreklamazioa egiteak: ia ezinezkoa da frogatzea zer gorde den gelan. Halakoetan, polizia etxean salaketa egitea izaten da onena.

Hoteleko istripuak: noren ardura da?

  Hainbat istripu eta gorabehera gerta daitezke hoteletan: norbait erori egin liteke igerilekuan, zorua egoera txarrean dagoelako, edo kristalezko ate garden bat ongi seinaleztatu ez eta norbaitek kolpea hartu dezake, edo janariarekin toxikatu liteke beste norbait... Halakoak gertatzen direnean, ez da jakiten zeini eskatu behar zaizkion kontuak, bidaia-agentziari edo hotelari. Hotela agentzia bidez hartzen denan, agentziak erantzun behar du edozein gorabeheraren aurrean, eta, aldiz, bezeroak zuzenean hotelarekin harremanetan jarriz egin badu kontratazioa, hotelak erantzun behar die erreklamazioei. Auzia ez da mediku-zerbitzuei buruzkoa soilik, zeren istripua Espainian gertatzen bada edo EBko beste herrialderen batean, bezeroak ziurtatua izango baitu osasun-estaldura. Eta hoteleko egonaldia bidaia konbinatu baten zati bada, bezeroak edukiko du gutxieneko aseguru bat (bidaia konbinatu guztiek eduki ohi dute berez), eta horrek osasun-estaldura emango dio bidaia guztirako, muga eta salbuespen batzuekin, betiere. Hori baino gehiago, istripuak eragin dituen kalte-galeren ordaina erreklama daiteke.

Janari eskasa, garbitasun gutxi, logela-zerbitzu desegokia, gaueko zaratak, usain txarrak, langileen arreta eta interes falta, aisialdi jarduera uste baino kaskarragoak, hondartza edo hirigunea agindu baino urrutiago egotea... bezeroak ezaugarri eta zerbitzu askotan suma ditzake gabeziak, eta arrazoi asko izan litzake gustura ez geratzeko. Kasu bakoitzean, agentziarekin edo hotelarekin hitz egitea komeni da, eta beharrezko balitz, erreklamazioa egin behar da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du