Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hotelak eta kexak: Hotelaren mailak opor hartzen duenean

Mailaz azpiko instalazio eta zerbitzuak eskaintzen dituztenean, edo lapurretak, toxikatzeak eta bestelako ezusteak gertatzen direnean, jakin egin behar da zeini eskatu kontuak eta nola egin erreklamazioa

  "Errepidea bikaina, tokia zoragarria, eta hotela... a zer hotela". Oporretara goazenean, badira hotela baino gauza garrantzitsuagoak, ez da zalantzarik, baina horrek huts egiten badu, oporrak gazi-gozoak gerta daitezke hainbat eta hainbat erabiltzailerentzat. Zerbitzu asko eskaintzen dituzte hotelek (lotarako lekua, otorduak, igerilekua, balioko gauzen gordetegia...), eta aukera ugari izaten dira arazoak sortzeko. Hilabeteetan hainbeste ilusio eta denbora eman ostean familiarentzat ongien egokitzen den hotela aurkitu nahian, gerta daiteke guzti-guztia pikutara joatea iritsi orduko. Luzea da ustekabeen zerrenda: argitalpenetan edo web orrietan ageri den baino gela txikiagoa ematea, hotelak omen duen mailaz behera egotea instalazio eta zerbitzuak, kokapena ez izatea agindu zigutena, zikin dagoelako, hirigunea edo hondartza esan baino askoz urrutiago egotea...

Jendeak, hala ere, hotela nahi izaten du gehienbat oporretarako. Uda honetan, esaterako, Espainiara egindako 33 milioi bidaiatan hartu dute ostatu udatiarrek hoteletan (80.000 hotel daude guztira). Hotelean egonda, denbora gehiago izaten da aisialdirako, ez da zertan ibili otorduak prestatzen, oheak egiten... Oporretarako denbora horrexetarako hartzeko aukera ematen duela, alegia: oporretarako. Egunero ohiko izaten diren buruhausteak kenduagatik, ordea, beste batzuk sortzen dituzte hotelek, eta aireportuetan ekipajearekin izaten diren gorabeherek bezala, hoteletakoek ere kexu asko eta asko eragiten dituzte (Trivago bidaia-atariak egin duen inkesta baten arabera, bi alderdi horiengatik kexatzen dira gehien Europako bidaiariak). Erabiltzaileak beti ez du jakiten nola jokatu gauza pertsonalen bat gelatik desagertzen zaionean edo hoteleko erreserba bertan behera utzi nahi duenean. Gure eskubideak zein diren jakin beharra dago.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du