Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

4 tanpoi eta 4 konpresa aztertu ditugu: Konpresak edo tanpoiak: biak dira eraginkorrak, bakoitzarena erabakia

Kotoi hutsez eginda dauden konpresak ez dira hain eraginkorrak baina horiek kenduta, konpresa zein tanpoiak, biak dira eraginkorrak. Tanpoien artean erabiltzaileek nahiago dituzte txikiak eta plastikozko aplikagailua dutenak

  Lau konpresa aztertu ditugu (Evax fina y segura, Evax, Ausonia eta Silvercare) eta beste lau tanpoi (Tampax Compak, Tampax, O.B. eta Silvercare), jario "normala", neurrikoa edo "moderatua" eta "ohikoa" xurgatzeko saltzen direnak. Konpresen artean Evax fina y segura izenekoa baino ez zetorren hegalik gabe eta Silvercare zen 10 konpresekin zetorren bakarra, beste guztiek 16 baitzituzten. Tanpoien artean formatuak nahiko desberdinak dira (16 tanpoidun kutxak daude baina baita 40 dituzten handiagoak ere) eta prezioari begiratuta ere bada alderik. 12,3 zentimo kostatzen da Tampax etxeko bakoitza eta 19,8 zentimo, ostera, etxe bereko Tampax Compak. Silvercare produktuak dira denen artean osagaiei begiratuta desberdinenak, kotoi hutsez eginda daudelako. Beste tanpoi guztiak biskosazkoak dira edo biskosa eta kotoia nahasita egiten direnak eta konpresak, berriz, zelulosa eta SAP izeneko polimero ultra-xurgatzailearekin eginda daude. Zein osagai erabili, emaitza ere halakoa: Silvercare etxea izan da azterketan kaskarrena. Eta garestiena ere bai, 29,5 zentimo kostatzen da etxe horretako konpresa bakoitza eta 15 zentimo inguru Evax eta Ausonia. Merkeena, Evax fina y segura, 12,2 zentimo kostatzen baita. Tanpoiak edo konpresak, ezin esan bata bestea baino merkeago denik, ezta eraginkorrago ere. Gure azterketak zerbait erakusten badu, horixe erakutsi du eta beraz, emakume bakoitzaren aukera gustuaren araberakoa izango da, ezin beste irizpiderik erabili.

Guk aztertu ditugun zortzi produktuak ongi eginda daude, etiketa ondo emana dute, seguruak dira eta diseinua, osaketa, xurgatze-gaitasuna eta eraginkortasuna egokiak direla esan genezake. Salbuespen bakarra, Silvercare etxeko konpresa eta tanpoiak (% 100 kotoia diren bakarrak). Emaitza kaskarragoa eman dute biek, bereziki, konpresek (besteekin konparatu eta haien hirurena baino ez duela xurgatzen ikusi dugu). Silvercare etxeak zera esaten du "ziurtagiria duen kotoi ekologikoa erabiltzen dugu, usairik gabea, klororik eta dioxinarik gabea, biskosarik bakoa, biodegradagarria eta hipoalergenikoa". Hori irakurrita norberak pentsa dezake produktu ekologikoa direla, naturalagoa edo hobea osasunerako baina CONSUMER EROSKI-ren ustez ezin da esan kotoia naturarentzat zein emakumeen azalarentzat zelulosa baino hobea denik. Beste konpresa edo tanpoien osagaiei alergia dieten andreentzat izango dira hobeak Silvercare produktuak. Bestalde, tanpoien erabilera probak zera erakusten du, emakumeek nahiago dituztela tanpoi konpaktuak, txikiak eta plastikozko aplikagailua dutenak, Tampax Compack, bereziki. Konpresen artean, aldiz, Silvercare izan zen gutxien gustatu zitzaiena eta beste guztiek oso antzeko notak lortu zituzten, denak onak. Azken urteotan kontrako zurrumurruak egon badira ere, analisiak argi erakusten du tanpoiek ez dutela dioxinarik. Egoera mikrobiologikoa egokia izan zen Evax, Ausonia eta O.B-ren kasuan eta hobetzeko modukoa Silvercare etxekoan. Araurik ez badago ere, CONSUMER EROSKI-ren ustez mikroorganismoen maila altuegia du azken honek, patogenoak ez badira ere (gaixotasunak ekartzen dituztenak). Kalitate-prezioan Tampax Compack gailendu da tanpoien artean, garestienak badira ere, eta konpresen artean, Evax fina y segura, merkeena da, txikiena ere bai eta erabilera proban emaitza ona lortu du.

Zerekin daude osatuta?

Egitura eta materialen aldetik, konpresak haurrentzako pixoihalen antzekoak dira eta tanpoiak, aldiz, zilindro itxura dute eta biskosa zein kotoia prentsatuta egiten dira. Gehien saltzen diren konpresek zelulosazko muina dute eta zelulosarekin batera nahasten dute SAP izeneko polimero oso xurgatzailea. Bustia dagoenean polimore horrek gel itxura hartzen du eta konpresari sakatuta ere, likidoari ez dio ateratzen uzten. Azala ukitzen dagoen kanpoko geruza, berriz, ehun sintetikoz egina dago, jarioa ahalik eta arinen muinera hel dadin eta konpresa jarri duen emakumearen azalak lehor jarrai dezan. Tanpoiak, orohar, biskosa edo antzeko ehun sintetikoekin egiten dira eta horien xurgatze-gaitasunak erabakiko du tanpoiaren neurria. Zenbat eta gehiago xurgatzeko gai izan, txikiagoa izango da tanpoia. Erabilera proba egiteko hartu ditugun andreek nahiago izan dituzte tanpoi txikiak eta horiek dira ikuspuntu ekologikotik ere onenak, ehun gutxiago behar da haiek egiteko eta errazago garraitzen dira.

Zelulosa eta SAP, horiexek dira konpresei xurgatze-gaitasuna emateko erabiltzen diren osagai nagusiak. Biskosa bera ere zelulosatik lortzen da, nahiz eta kotoi hutsez ere egin daitezkeen konpresa zein tanpoiak (hala egiten du Silvercare etxeak). SAP izeneko polimero ultra-xurgatzailea ezagutzen diren materiale guztien artean dagoen eta xurgatzaileena da. 800 aldiz bere pisua xurga dezake eta horregatik erabiltzen da konpresetan baina ez tanpoietan. Izan ere, tanpoietan Shock Toxikoaren Gaitza deitu denarekin lotzen da. 1970ean deskribatu zen lehen aldiz halako gaitz hilgarri zein arraroa, oso-oso gutxitan ematen dena. Tanpoi ekoizleek, SAP eta gaitzaren arteko harremana ikusita, polimero hau ez erabiltzea erabaki zuten baina hala ere, tanpoietan gaitzari buruzko informazioa ematea adostu zuten. Guk aztertu ditugun lauretan hala egiten dutela frogatu dugu. Beraz, polimero honeki ez bada, zerekin dauden tanpoiak eginda? Ba, Tampax Compak eta O.B. biskosarekin, Tampax biskosa eta kotoiarekin eta Silvercare kotoi hutsez.

Tanpoiak

Egon badaude aplikagailurik gabeko tanpoiak nahiago dituzten andreak baina gure erabilera proban gehienek aplikagailua nahiago zuten, plastikozkoa zein kartoizkoa, tanpoia errazago jartzeko. Plastikozkoaren abantaila, hondartzan edo igerilekuan erabilgarriago izan litekeela, bustita ere berdin jartzen baita. Azterketa honetan begiratu ditugun lau tanpoiak emakumeen isuria ohikoa denerako pentsatuak dira (ez ugaria, ezta urria ere) eta etxe berberak egun horietarako bi eratako tanpoiak zituenean gutxien xurgatzen zuena aukeratu genuen. O.B. etxeak hiru tanta izendapena duten tanpoiak gomendatzen ditu (9-12 gramokoak) ohiko isuriarentzat eta beste hirurek, ostera, bi tanta izendapena duten tanpoiak isuri beretsua xurga-tzeko (6-9 gramo). Ekoizleearen iritzia alde batera utzita, zera esan genezake, laurek egoki betetzen dutela beraien funtzio nagusia. O.B. etxekoak bestea baino gehiago xurgatzen du baina horrek ez du hobea egiten. Hobea, berez, emakume horren beharrak betetzeko xurgatze-gaitasun nahikoa duena litzateke. Bestalde, gehiago xurgatzen duen tanpoia txikiagoa izan daiteke eta erosoagoa. Zentzu horretan bai, zentzu horretan O.B. da besteak baino hobea, tanpoiaren gramo bakoitzeko 4,9 gramo likido xurgatzeko gai delako. Tanpoi txikiena, ostera, Tampax Compak da, honako neurri hauekin: 44 mm luzera (besteek 47, 48 eta 50 dituzte) eta 10 mm zabalera (besteek 13 mm dituzte). Berez, likidoa xurgatu ondoren ere, tanpoiak ez luke itxuraldu beharko eta forma mantendu beharko luke baina ezinezkoa da hori eta denak aldatzen direla ikusi dugu. Tampax Compak etxekoaren diametroa da gehien zabaltzen dena, % 117. Tampax gutxien, % 28. Luzeran ere, Tampax Compak hazten da gehien, % 44 eta O.B. gutxien, % 3 baino ez. Lau tanpoien sokak ere probatu genituen eta denak eutsi zioten egindako indarrari.

Dioxinarik ez

Bi zurrumurru, zein baino zein gogorrago zabaldu ziren duela ez horrenbeste urte. Tanpoiak dioxinak zituztela bata (minbizia eragin dezaketen konposatu toxikoak dira dioxinak) eta bigarrena, ekoizleek nahita asbestoa jar-tzen zietela, andreen odol isuria hazi eta negozio gehiago egiteko. Zurrumurru larria horrenbeste zabaldu zenez, AEB-tako FDA erakundeak gezurtatu egin behar izan zuen (Jakiak eta Drogak kontrolatzen dituen Administrazioaren saila da FDA). Asbestorik ez zela erabiltzen esan zuen lehenik (legez kontrakoak zirela gogoratuz) eta dioxinarik ez egoteko neurriak arautu zituztela ekoizleekin. CONSUMER EROSKI-k bere azterketa egin ondoren lasai egoteko moduan gaudela esan dezake, tanpoien dioxina maila hu-tsala baita. Miloi bakoitzeko 0,75 zati onartzen dira jakientzako araurik zorrotzenaten eta horren oso azpitik daude guk aurkitu ditugun kopuruak.

Konpresak

Txikia, zapala eta asko xurgatzen duena. Horixe litzateke konpresa borobila. Baina hiru ezaugarriak estuen betetzen dituen konpresa (Evax Fina y Segura) ez zen izan kontsumitzaileen gustukoena erabilera proban. Azken baten, gaur egungo materialei esker konpresa guztiek xurga-tzen dute jario ugaria eta denak dira meheak. Silvercare da lodiena (2,8 mm) eta kontsumitzaileei gutxien gustatu zaiena. Konpresaren alde itsaskorra ere neurtu egin dugu, zenbat eta zabalago hobeto eutsiko diolako bere lekuari. Kasu honetan ere, Silvercare eskasena, 27 cm2 ditu eta beste hirurek 64 eta 79 cm2 artean. Erabilera proban, azpiko galtzetan itsatsita geratzen bada galdetu genuenean nota eskasak lortu zituen gainera. Garrantzitsua da eta hori ere galdetu genuen, azala ukitzen duen geruza leuna izatea. Silvercare konpresan kotoizkoa da geruza hori eta besteetan plastikozkoa. Ba, kotoizkoa gustatu zitzaien gutxien proba egin zuten emakumeei.

Kontsumitzaileen iritziak izan du berebiziko garrantzia azterketa honetan

Konpresaren eraginkortasuna neurtzeko hiru alderdi aztertu genituen: jarioak, itzulera, edukitzea. Nola? Eserita zein zutik zeuden manikiak hartu eta emakumearen isuriaren antzeko 12 gramo likido bota genituen. Evax, Evax Fina y Segura eta Ausoniak arazorik gabe xurgatu zuten dena baina Silvercare konpresarekin 1,6 gramo ez ziren xurgatu manikia zutik zegoenean eta 1,5 eserita zegoenean. Behin likidoa xurgatua berriz azaleratzen ote zen ere jakin nahi genuen. Evax, Evax Fina y Segura eta Ausonia etxeko konpresetan 12 gramo horietatik 1 baino ez zen azalera itzultzen (emaitza egokia, beraz) baina Silvercare konpresak ez dira gai likidoa barruan gortzeko eta 7,50 gramo azaleratzen ziren (zutik hori, eserita are gehiago). Azkenik, edukitzeari begiratu genion, hau da, konpresa muinean geratzen den likidoari konpresa kentzen denean, adibidez, edo tolestu. Evax, Evax Fina y Segura eta Ausoniak 6-7 gramo eduki ditzateke eta Silvercare etxekoak, ostera, 2,3 gramo baino ez. Erabilera proban ere emaitza kaskarra lortu zuen emakumeei konpresarekin sentitzen zuten babesa nahikoa ote zen galdetu genienean. //

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto