Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek bigarren eskuko ibilgailua erosi zuen garaje batean, 11.000 euro ordainduta. Erosi ondotik, hainbat matxura izan zituen autoak, eta 8.000 euro ordaindu behar izan zituen. Erreklamazioa jarri zuen, burofax bidez, baina ez zioten erantzun, eta autoa erosi eta handik hiru urte baino gehiagotara, auzitara jo zuen, eta eskatu zuen kontratua baliorik gabe utz zezatela (autoa itzuliko zuen eta ordaindutako dirua emango zioten), eta eskatu zuen, gainera, kalte-ordaina eman ziezaiotela, matxurak konpontzen gastatu behar izan zuenagatik. Eta irabazi egin zuen epaiketa, nahiz eta ez zioten onartu eskatu zuen guztia. 2008ko azaroaren 28an, kontratua baliorik gabe utzi zuen Badajozko Probintzia Auzitegiko hirugarren atalak; Berme Legea bete ez izana erabili zuen argudiotzat epaileak, matxura asko izan zituelako autoak saldu ondoren eta saltzaileak horiei erantzun ez zielako. Autoak, ordea, balioa galdu zuen erosi zenetik salaketa jarri bitartean, eta horrexegatik, bere garaian ordaindu zuenaren % 70 ematera zigortu zuen saltzailea, eta kalte-ordaina ere txikitu zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa