Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek salaketa jarri zuen kostu txikiko hegazkin konpainia baten aurka, eta ahozko epaiketa egiteko eskatu zuen, ez baitzitzaion egokia iruditu konpainiak 20 euro kobratu izana maletak garraiatu izanagatik Bilbo eta Paris arteko joan-etorrian. Bilboko Merkataritza Epaitegiko 1. aretoak atzera bota zuen salaketa, konpainiak legerik hautsi ez zuelako, epailearen ustez. 2009ko urtarrilaren 29koa da epaia, eta hauxe dio: konpainiak prezio merkeagoak eskaintzen dizkio eskuko ekipajea soilik daraman bidaiariari, eta ezin da esan gehiegikeriaz jokatu zuenik, salatzaileak ongi baitzekien, kontratua onartu aurretik, zein tarifa mota zeuden. Epailearen esanetan, bidaiari bakoitzak aukeratzen du gehien komeni zaion tarifa, eta konpainiak ez du eragozpenik jartzen norberak bere ekipajea eraman dezan eta erregistratu. Horretarako eragozpenik jarri izan balu, orduan bai, legea hautsiko zukeen, baina ez bestela.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa