Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hegazkin txartelak web batean hartu eta agindu baino garestiago jarri dizkiote azkenean

Hiru lagunentzako hegazkin txartelak erosi nituen web orri batean. Pantailan prezio bat ageri zen joan-etorria egiteko, tasak eta gainerako zerga edo gehigarriak barne. Hurrengo orrira igarota, ordea, beste prezio bat ageri zen, garestiagoa. Mezu elektroniko bat bidali nien eta eskatu nien errespeta zezatela agintzen zuten prezioa; onartu zidaten akatsa eurena izan zela, baina, azkenean, gehiago ordaindu behar izan nuen. Egin dezaket erreklamaziorik?

  Kontsumitzaileen Legeak honako hau esaten du: ondasunen eta zerbitzuen eskaintzak, promozioak eta publizitateak bat etorri behar dute beren izaera, ezaugarri, erabilera edo helburuarekin eta kontratazioaren baldintza juridiko eta ekonomikoekin. Eta gehiago ere esaten du: bai eskaintza, promozio edo publizitatearen edukia eta bai ondasun edo zerbitzu bakoitzari berez dagozkion ezaugarriak, baldintza juridiko edo ekonomikoak eta eskainitako bermeak, horiek guztiak eskatu ahal izango dituzte kontsumitzaile edo erabiltzaileek, nahiz eta ez berariaz agertu elkarrekin sinatu duten kontratuan edo jasotako dokumentu edo egiaztagirian, eta kontuan hartu beharko dira kontratu orori atxiki ohi zaion adostasun-printzipioa zehazterakoan.

Horixe bera ezartzen ahal zaie Internet bidezko eskaintzei. Kasu honetan, bezeroak ezin izan zion onespenik eman web orrian ageri zen eskaintzari, akats baten erruz, hain zuzen, baina bidali zuen mezu elektroniko bat, eta han eskatu zuen agindutako baldintzetan sal ziezazkiotela txartelak, eta, beraz, zilegi da pentsatzea onespena eman ziola hasierako eskaintzari. Kontratua, azkenean, garestiagoa gertatu da; alegia, ez litzateke bat etorriko eskaintzaren edukiarekin, eta saltzaileak ez luke bete izango kontratua, salbu eta epe jakin bateko iraupena edukiko balu eskaintzak. Akats batek ez luke baliogabetuko eskaintza.

Kaltea jasan duen pertsonak bere udalerriko edo herrialdeko Kontsumo Zerbitzuetara jo dezake, eta handik eska dezake errespeta ditzatela eskaintzan agindu dituzten prezioak, eta, ondorioz, itzul diezaiotela handik gora ordaindu duen dirua. Bide horretatik deus lortuko ez balu, auzitara jotzea izango litzateke hurrengo urratsa. Eta erreklamazioa 900 eurotik beherakoa bada, ez da behar izaten ez abokaturik eta ez prokuradorerik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du