Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxera ekarri dioten plataforma bibratzailea ez dabil, eta enpresak ez du bere gain hartzen erantzukizuna

Plataforma bibratzaile bat erosi nuen atez ateko salmentan aritzen diren enpresa horietako batean (978 euro ordaindu nuen). Muntatu genuen eta ez zebilen. Esan ziguten oinarria aldatuko zigutela. Egin zuten, baina berdin jarraitzen zuen. Etengabe eskatu diet plataforma alda diezadatela edo irtenbideren bat eman. Deitzen dut telefonoz, hartzen dute eta hantxe edukitzen naute zain, gero teleoperatzaile batek arduradun batekin jarriko nauela esaten dit, eta berriz ere zain egon behar, arduradunak hartzen du eta ziurtatzen dit aldatuko didatela eta hamar minuturen buruan deituko dutela... horrela ibili naiz eguna joan eta eguna etorri. Azkenik, dirua itzul diezadatela eskatu diet, eta esan didate epe bat zegoela hori egiteko eta pasatu zaidala. Jakina, aldaketak egin bitartean eta abar, produktua itzultzeko epea agortu da, bermeari zigilua jartzekoa ere bai... eta hemen inork ez du hartzen erantzukizunik. Zer egin dezaket?

  Kaltea jasan duen pertsonak eska dezake plataforma berria eman diezaiotela zaharraren ordez, edo kontratua baliorik gabe utzi nahi duela (plataforma itzuliko luke eta dirua emango liokete). Horretarako, burofax zertifikatu bat bidaltzea komeni da, eta han saltzaileari jakinaraztea produktua hondatuta etorri dela eta ez dabilela, nahiz eta oinarria aldatu dioten. Kontratua bete ez izana egotzi behar genioke saltzaileari (plataforma matxuratua egon da, ez du informaziorik eman atzera egin ahal izateko eskubideari eta epeei buruz), eta bermeari dagozkion arauak ere ez dituela bete leporatuko genioke.

Plataformak bi urteko bermea du, legez, etxera ekarri diguten egunetik hasita. Lehen sei hilabeteetan, akats guztiak jatorrizkotzat jotzen dira, eta kontsumitzaileak eskubide osoz eska dezake konpon diezaiotela, alda diezaiotela edo kontratua baliorik gabe utzi eta diru guztia itzul diezaiotela. Bermeak ematen dituen eskubideak gauzatzeko, ez da nahitaezkoa berme-dokumentu bati zigilua ematea; aski da erosketa-ordainagiriarekin. Kontsumo Bulego batera ere joan zaitezke, handik egin dezaten zure erreklamazioa eta lagun zaitzaten.

Idatziz bidaltzen zaizkien erreklamazioei jaramonik egiten ez badiete (telefonoz egindakoek ez dute balio), ahozko epaiketa zibil batera jo dezakezu. 900 eurotik gorako kopurua eskatzen duzunez, abokatua eta prokuradorea kontratatu beharko dituzu, baina horiek gabe moldatu nahi baduzu ere, egin dezakezu: salaketa-agirian esan behar duzu uko egiten diozula 900 eurotik gorako kopuruari (zure herriko epaitegian aurkituko dituzu inprimakiak).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du