Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Animaliak babesteko etxeak: Espainiako 18 hiriburutako egoitzak aztertu ditugu, udalek kudeatuak, kontratatuak edo diruz lagunduak: Udal txakurtegiek zerbitzu onargarria ematen dute, baina gabeziak dituzte langileen eta informazioaren ataletan

- Nabarmentzekoa da babes-etxe horietako garbitasuna eta segurtasuna
- Animalia bat abandonatzea 210 euro kosta dakioke jabeari, eta adoptatzea, 85 euro
- Alde handiak antzeman ditugu hiri batzuetatik besteetara
- Lauk soilik onartu dute animaliak hiltzen dituztela

Animalia adoptatzeko tramitea eta konparatzeko taula

  Datuak eman dizkiguten 15 hirietan 2008an abandonatu zituzten animalien % 40ri beste etxe bat aurkitu zieten. Gasteizen % 91rentzat aurkitu zuten etxea, Valladoliden % 80rentzat eta Bartzelonan, lau animaliatatik hirurentzat. Hiri horietan izan ziren emaitzarik onenak, eta Malagan eta Murtzian kaskarrenak: bost animalia abandonatutatik, bakarrari aurkitu zioten etxe berria.

Lau babes-etxetatik hirutan, animalia hartuko duenak 18 urte edo gehiago eduki behar ditu (A Coruñan, Malagan, Donostian, Cadizen eta Granadan aztertu ditugun etxeetan ez dute jartzen halako baldintzarik). Horrez gain, kontratu bat sinarazten diete jabe izan nahi dutenei (animalia bat edukitzeak zer betebehar dituen ageri da eta nola zaindu behar den ere bai), eta arriskutsu jotzen den animaliaren bat eraman nahi duenak, baimen berezi bat sinatu behar du. Babes-etxe guztietan parasitogabetuta ematen dituzte animaliak, eta hirutatik bitan, txertoa jarrita (Valladoliden, Sevillan, Alacanten, Oviedon, Granadan eta Kordoban ez), eta mikrotxipa ere hirutatik bik jartzen diete (Valladoliden, Sevillan, Alacanten, Granadan, Kordoban eta Gasteizen ez).

Animalia bat babes-etxetik hartzea ez da doan izaten. Bi lekutan soilik onartzen dute doan eramatea, Murtzian eta Valladoliden. Gainerako lekuetan, ordaindu egin behar izaten da mikrotxipa jartzea (derrigorrezkoa bada eta lehendik ez badauka), eta eman dizkioten albaitari-zerbitzuak ere bai (txertoa jartzea, antzutzea, parasitogabetzea...). Tarifak aldatu egiten dira hiritik hirira.

Eman diguten informazioa: zalantza asko

Azken ondorio moduan, babes-etxeetako langileek eman dieten informazioari eta tratuari erreparatu diote han izan diren teknikariek, eta beren iritziz animaliak zein egoeratan dauden ere adierazi dute. Atal horiek zenbakietara ekarriz, honako datuak ageri zaizkigu: udalek eta babes-etxeek eurek eman diguten informazioa, batez beste, 'onargarria' baino ez da (emaitza horixe lortu dute, hain zuzen, Iruñeak, Kordobak, Malagak, Oviedok, Valladolidek eta Zaragozak), nahiz eta salbuespen onak ere aurkitu ditugun: emaitza 'oso ona' lortu dute Madrilek eta Bartzelonak, eta 'ona' A Coruñak, Bilbok, Donostiak, Gasteizek, Murtziak, Sevillak eta Valentziak. Ezin dute gauza bera esan Alacanteko, Cadizko eta Granadako babes-etxe eta udalek (emaitza 'txarra' atera dute'); informaziorik apenas eman diguten udaletatik, eta langileek ere oso azalpen gutxi eman dizkiete teknikariei (gogoan hartu behar da animalia bat eramateko asmoa azaldu dutela). //

Ongi aztertzekoa

Etxe-animalia bat adoptatzen edo erosten duena erantzukizun baten jabe egiten da. Halako animalia bat ez da jostailu bat, ezpada izaki biziduna, eta behar jakinak izaten ditu. Hori dela eta, animalia bat ekarri aurretik, ongi aztertu behar da gaia, eta galdera ba-tzuen erantzunak argi eduki behar dira, erabaki okerrik ez hartzeko:

  1. Etxeko guztiek nahi dute animalia ekartzea? Zenbaitetan, etxe-animalia bat ekartzeko asmoa bulkada baten ondorio izaten da (gehienetan, haur baten bulkada), eta ez da kontuan hartzen zenbateko erantzukizuna eskatzen duen izaki bizidun bat etxean sartu eta hura zaintzeak eta hezteak. Aintzat hartu behar da, halaber, familiako inork ba ote duen alergiarik edo asmarik: animalien ileak (zehazki, horietan egoten diren akainek) alergiak sor ditzake, katuenak, txakurrenak, karraskarienak eta zaldienak, adibidez.
  2. Aski denbora badugu animaliari arreta jarri eta paseatzera ateratzeko? Animaliek ez dute ulertzen gu nekatuta edo haserre egotea. Egunero jarri behar zaie arreta, jana eta ura eman, egunean hirutan atera paseatzera (txakurrak), ariketa egitera eraman, haiekin denboratxo bat igaro... Besteak beste, familian toki bat egin behar zaie, dieta osasungarria eman eta ariketak egiteko aukera eman. Eta oporretan ere hori guztia behar izaten dute.
  3. Animalia bat edukitzeak sortzen dituen gastuei aurre egiteko prest gaude? Janaria, albaitaria, osagarriak... horiek guztiak ordaindu behar dira. Etxe-animalia bat edukitzea dirua kostatzen da: urtean behin, gutxienez, azterketa egin behar dio albaitariak (hortik kanpo geratzen dira gaixotasunak, ebakuntzak, bestelako tratamenduak...). Bizi osorako konpromisoa da, eta legeak betebehar batzuk jartzen dizkie jabeei: hiriko erroldan izena ematea, mikrotxipa jartzea, albaitari-zaintza ematea eta baldintza duinetan edukitzea.
  4. Animalia batekin bizitzeko prest gaude? Bizikidetza guztiz egokia izan dadin, animalia hezi egin behar da nahitaez (kumea dela egitea da onena). Etxe-animalia batekin bizitzeak afektu-lotura sendoak sortzen ditu eta sentimendu gogorrak ere bai (hiltzen denean, adibidez, edo haserrarazten gaituenean).
  5. Zein animalia mota ekarri nahi dugu? Ongi aztertu behar da zer nahi dugun eta zergatik. Txakur batek pozik lagunduko gaitu paseatzera, baina etxean gelditu zaleak bagara, hobe dugu katu bat ekar-tzea. Ongi bereizi behar da zer arraza nahi dugun, bakoitzak ditu-eta bere jokabide-ezaugarriak. Bi hilabete eginak dituzten kumeak ekartzea komeni da, lehenago amaren esnea behar izaten dute eta. Adoptatu egingo badugu, galdetu behar dugu zein txerto jarri dizkioten eta zein ez. Animalia osasun egoera onean dagoela ziurtatzeko, eskatu behar dugu mikrotxipa jarria eduki dezala, parasitogabetua egon dadila eta esterilizatua. Hala ez bada, lehenbailehen joan behar dugu albaitariarengana, eta osasun-betebehar guztiak gauzatu.

KONPARAKETAKO TAULA

Animaliak babesteko etxeen emaitza orokorrak eta atalez atalekoak (CONSUMER EROSKI-ren arabera)
HIRIA Etxearen azpiegiturak1 Zerbitzuak eta aniTxarra ien zaintza2 Instalazioen garbiketa eta mantentze-lanak3
A Coruña Onargarriak Onak Oso Onak
Alacant Onak Onargarriak Oso Onak
Bartzelona Oso Onak Oso Onak Oso Onak
Bilbo Onak Oso Onak Txarrak
Cadiz-Rota Onak Onak Onak
Kordoba Onargarriak Hola-halakoak Txarrak
Granada Onargarriak Onargarriak Oso Onak
Madril Oso Onak Oso Onak Oso Onak
Txarra aga Onargarriak Hola-halakoak Oso Onak
Murtzia Onak Onargarriak Onak
Oviedo Onak Hola-halakoak Txarrak
Iruñea Onak Onargarriak Onargarriak
Donostia Oso Onak Onak Oso Onak
Sevilla Onak Onak Oso Onak
Valentzia Onak Onargarriak Oso Onak
Valladolid Onargarriak Onargarriak Oso Onak
Gasteiz Onargarriak Onak Onak
Zaragoza Onak Onargarriak Oso Onak
Batez bestekoa Ona Onargarria Ona
HIRIA Instalazioen segurtasuna4 Eman diguten informazioa5 Emaitza orokorra
A Coruña Txarra Ona Hola-halakoa
Alacant Onargarria Txarra Onargarria
Bartzelona Oso Ona Oso Ona Oso Ona
Bilbo Onargarria Ona Hola-halakoa
Cádiz-Rota Ona Txarra Onargarria
Kordoba Ona Onargarria Hola-halakoa
Granada Ona Txarra Onargarria
Madril Oso Ona Oso Ona Oso Ona
Malaga Onargarria Onargarria Onargarria
Murtzia Ona Ona Ona
Oviedo Txarra Onargarria Hola-halakoa
Iruñea Ona Onargarria Onargarria
Donostia Oso Ona Ona Oso Ona
Sevilla Oso Ona Ona Ona
Valentzia Oso Ona Ona Ona
Valladolid Oso Ona Onargarria Onargarria
Gasteiz Ona Ona Ona
Zaragoza Muy Ona Onargarria Ona
Batez bestekoa Ona Onargarria Onargarria

1. Etxearen azpiegiturak: zenbat bizitegi eta kaiola dituzten aztertu dugu, zein ordutegi daukaten jendearentzat, arraza arriskutsuak hartzen dituzten edo ez eta gainerako animaliekin batera bizi diren, kanpoaldean eremurik baduten edo ez paseatzeko edo ariketak egiteko, eta albaitari-gelarik baduten edo ez.

2. Zerbitzuak eta animalien zaintza: hau izan da atalik garrantzitsuenetakoa, eta hor aintzat hartu ditugu zein osasun-kontrol egiten dituzten, zein maiztasunekin ematen dieten jaten, kaiolak zabalak diren, animaliak lotuta egoten diren edo ez, eta zenbat langileren artean zaintzen dituzten animaliak.

3. Garbiketa eta mantentze-lanak: bizitegiak eta guztiek erabiltzeko eremuak garbi ote dauden aztertu dugu, tenperatura ere bai, argitasuna, hedadura eta mantentze-lanak

4. Instalazioen segurtasuna: aldizkariko teknikariek egiaztatu dute ea hesi egokiz inguratua egon diren babes-etxeak, segurtasun kamerarik eduki duten edo ez, gauez zainduta egoten diren edo ez, eta suteak itzaltzeko neurriak hartu ohi dituzten.

5. Eman diguten informazioa: Udalak emandako informazioa eta laguntza hartu dugu aintzat, eta babes-etxeko arduradunek emana ere bai. Ingurua erakusterakoan langileek zein jarrera eta gogo izan duten ere aztertu dugu (animalia bat hartzeko asmoz joandako herritar gisa aurkeztu dute beren burua teknikariek).

Hirietan abandonatu, bildu eta adoptatu duten animalia kopurua. 2008. urtea
Hiria Bildu dituzten animaliak (2008) Bildu dituzten animalien bilakaera 2007-2008 2008an bildu dituzten animaliak, egun bakoitzeko 2008an abandonatu dituzten animaliak
A Coruña 899 -3,95% 2,46 788
Alacant No facilitado No facilitado No facilitado No facilitado
Bartzelona 2.103 10,35% 5,76 1.522
Bilbo 851
  • -1,7% (txakurrak)
  • 14% (katuak)
2,33 707
Cadiz-Rota(1) No facilitado No facilitado No facilitado No facilitado
Córdoba 4.392 -8,40% 12,03 4.125
Granada Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi
Madril 5.222 -10% (txakurrak)
14,6% (katuak)
14,31 4.119
Malaga 3.004 18,38% 8,23 3.004
Murtzia 4.979 -8% 13,64 3.126
Oviedo(1) 1.150 5% 3,15 1.150
Iruñea(1) 592 0% 1,62 536
Donostia(1) 748 1,90% 2,05 748
Sevilla 1.740 20% 4,77 1.919
Valentzia 3.388 -9,60% 9,28 3.240
Valladolid 816 0,80% 2,24 506
Gasteiz(1) 1.599 1% 4,38 1.599
Zaragoza 1.628 -0,70% 4,46 1.302
GUZTIRA 33.111 - 90,72 28.391
Hiria 2008an abandonatu dituzten animaliak, egun bakoitzeko 2008an adoptatu dituzten animaliak Adopzioak (%), 2008an(2)
A Coruña 2,16 267 34%
Alacant Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi
Bartzelona 4,17 1.141 75%
Bilbo 1,94 416 59%
Cadiz-Rota(1) Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi
Kordoba 11,30 1.473 36%
Granada Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi Ez digute jakinarazi
Madril 11,28 1.481 36%
Malaga 8,23 574 19%
Murtzia 8,56 631 20%
Oviedo(1) 3,15 340 30%
Iruñea(1) 1,47 121 23%
Donostia(1) 2,05 493 66%
Sevilla 5,26 938 49%
Valentzia 8,88 1.091 34%
Valladolid 1,39 406 80%
Gasteiz(1) 4,38 1.461 91%
Zaragoza 3,57 587 45%
GUZTIRA 77,78 11.420 40%

1. Oviedoko, Cadizko, Donostiako eta Gasteizko babes-etxeek probintzia guztira hedatzen dute zerbitzua, eta Iruñekoak, Iruñerriko Mankomunitatera.

2.Adopzio portzentajea: abandonatu dituzten animalietatik zenbat adoptatu dituzten, ehunekoetan.

Animalia babes-etxean uzteak zer balio duen
Hiriak Animalia babes-etxean uzteak zer balio duen
A Coruña 49,06 euro (barne hartzen ditu biltzea, garraiatzea eta, behar balitz, erraustea)
Alacant Ez digute jakinarazi
Bartzelona Ezin da utzi babes-etxean
Bilbo 74,95 eta 142,65 euro artean (txakurrak) eta 64,25 eta 107 euro artean (katuak)
Cadiz-Rota Ez digute jakinarazi
Kordoba Doakoa da
Granada Ez digute jakinarazi
Madril 32,75 euro
Malaga Doakoa da
Murtzia Doakoa da
Oviedo Doakoa da
Iruñea 50 euro
Donostia 210 euro (jabeak ezin badu ordaindu, animalia onartzen dute)
Sevilla Doakoa da
Valentzia Ezin da utzi babes-etxean
Valladolid Doakoa da
Gasteiz 86,70 euro (heldua) eta 24,77 euro (kumea)
Zaragoza Doakoa da (eutanasia eskatzen bada, 17,95 euro)
Babes-etxeko animalia bat adoptatzek zer balio duen
Hiriak Animalia bat adoptatzek zer balio duen
A Coruña 52,57 euro (identifikatzea, txertoa ematea eta parasitogabetzea)
Alacant Ez digute jakinarazi
Bartzelona 30 euro (identifikatzea eta osasun-zerbitzuak ematea)
Bilbo Doakoa da
Cadiz-Rota Ez digute jakinarazi
Kordoba 18 euro (mikrotxipa jartzea eta parasitogabetzea)
Granada Ez digute jakinarazi
Madril 24 euro (mikrotxipa jartzea eta txertoa ematea)
Malaga 41,71 euro (identifikatzea eta errabiaren aurkako txertoa ematea)
Murtzia Doakoa da
Oviedo 45 euro, gutxi gorabehera (mikrotxipa jartzea eta txertoak ematea)
Iruñea 10 euro (animalia adoptatzeagatik ezartzen duten tasa)
Donostia 85 euro (txakurrak: mikrotxipa jartzea + txertoa ematea +esterilizatzea); 65 euro (katuak: esterilizatzea soilik)
Sevilla 36,78 euro (mikrotxipa jartzea, txertoa ematea eta albaitari-txartela egitea)
Valentzia 40 euro
Valladolid Doakoa da
Gasteiz 24,99 euro (mikrotxipa jartzea)
Zaragoza Albaitari-zerbitzuen araberakoa da

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du