Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Animaliak babesteko etxeak: Espainiako 18 hiriburutako egoitzak aztertu ditugu, udalek kudeatuak, kontratatuak edo diruz lagunduak: Udal txakurtegiek zerbitzu onargarria ematen dute, baina gabeziak dituzte langileen eta informazioaren ataletan

- Nabarmentzekoa da babes-etxe horietako garbitasuna eta segurtasuna
- Animalia bat abandonatzea 210 euro kosta dakioke jabeari, eta adoptatzea, 85 euro
- Alde handiak antzeman ditugu hiri batzuetatik besteetara
- Lauk soilik onartu dute animaliak hiltzen dituztela

  Txakurtegiek ez daukate irudi on-onik. Jendeak animalia krakatsuak irudikatzen ditu pilan, zaunka eta ulu, noiz hilko dituzten zain. Guk ikusi duguna, ordea, ez dator bat aurreiritzi horiekin. Oro har, azpiegitura zabalak dauzkate eta zakurrek ez dute leku faltarik, jakiz ongi hornituta daude eta higienearen atala ere ongi zaindua dute. Egoera onargarrian daude, nahiz eta badiren gabezia nabarmen samarrak ere. Honako hauek, bereziki: langilez urri samar dabiltza eta herritarrei ematen dieten informazioa eta eskaintzen dieten arreta asko hobetu litezke. Halaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k 18 hiriburutako udal txakurtegiak aztertu ondotik (udalek kudeatuak dira batzuk, kontratatuak beste batzuk eta diruz lagunduak beste zenbait). Beste ondorio bat ere atera dugu: txakur bat abandonatzea ez da doan izaten. Aztertu ditugun 18 hirietatik seitan norbaitek txakurra kendu nahi badu eta txakurtegi hauetako batera jotzen badu, 25 euro ordaindu beharko ditu gutxienez baina 210 euro ere kosta dakioke hori egitea. Hiru hiritik bitan txakurra adoptatu nahi duenari ere ez zaio merke-merke aterako, 85 euro ere kobratzen ahal diote. Txakurra galdu eta udal zerbitzuek atzeman eta zaindu badute ere, diruz ordaindu beharko du jabeak (zenbat egun egon den txakurtegian, horren araberakoa izango da prezioa). Lanik ez da falta txakurtegietan. Affinity fundazioak emandako datuen arabera, 2008. urtean 120.000 txakur bildu zituzten Espainian, eta lautik bat soilik adoptatu zuten. Datu horiek ikusita, beraz, behar-beharrezkoak dira txakurtegiak edo txakurrentzako babes-etxeak (uneotan, 300 ari dira lanean Espainian).

CONSUMER EROSKI 18 hiriburutan izan da, eta hango udalek kudeatzen, kontratatzen edo diruz laguntzen dituzten beste hainbeste txakurtegi aztertu ditu. Zehazki, honako hiri hauetakoak: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Alde batetik, informazioa eskatu dugu 18 udaletan, eta, bestetik, aldizkariko teknikariak babes-etxeetara joan dira eta, bezeroaren itxurak eginez, katu bat edo txakur bat adoptatu nahi luketela jakinarazi diete hango langileei (uztailean izan zen hori). Era horretan aztertu ahal izan dugu zein egoeratan dauden babes-etxe horiek, ongi zainduak eta garbi ote dauden, eta animaliak nola dauzkaten. Horrez gain, zerbitzuz eta langilez nola hornituak dauden ere ikusi ahal izan dugu, eguneroko elikadura zertan den, eta zer-nolako heziketa eta osasun-arreta eskaintzen dieten.

  Emaitzarik onena ('oso ona') lortu duten babes-etxeak Bartzelonakoak, Donostiakoak eta Madrilgoak izan dira. Beste bost hiritakoek (Gasteiz, Murtzia, Sevilla, Valentzia eta Zaragoza) emaitza 'ona' lortu dute. Valladolid, Malaga, Iruñea, Granada, Cadiz eta Alacantek emaitza 'onargarria' baino ez dute erdietsi, eta, azkenik, azterketa gainditu gabe gelditu dira A Coruñako, Bilboko, Kordobako eta Oviedokoak ('nola-halako' emaitza atera dute). Animaliek euren behar bereziak izaten dituzte (garbitu egin behar dira, txertoak eman behar zaizkie, jaten eman behar zaie...), eta langileak behar dira horiei guztiei egoki erantzun ahal izateko. Babes-etxe horietan, oro har, albaitari bat eta hiru bitartean aritzen dira lanean. Langilez ongien hornituak Madrilgo eta Bartzelonako babes-etxeak egon dira (50 langile), eta Madril zein Gasteizeko etxeek ere langile nahikotxo izan dituzte (zazpi, batez beste). Babes-etxe bakoitzak zenbat animalia har ditzakeen ere aztertu dugu. Honako hiri hauetan aurkitu ditugu handienak: Madril (500 animalia), Donostia (440), Oviedo (350), eta Malaga, Kordoba eta Bartzelona (300 bakoitzean). Gainerako guztietan, 150etik behera hartzen dituzte, eta Bilbokoan, esaterako, 30 baino ez (hori izan da txikiena, baina handitzekotan dira). Zenbait hiritan, behar baino animalia gehiago hartzen dituzte: horixe gertatzen da Granadan, Sevillan, Valladoliden, Alacanten eta Valentzian (lehen hiruretan, 10 animaliaren gorabehera daukate, baina beste bietan, lekuak halako bi dira txakurrak eta katuak).

Hil egin behar dira animaliak?

  Zer egin gainezka egiten dutenean? Guk aztertu ditugun babes-etxeetatik, lautan soilik onartu dute animaliak hiltzen dituztela (Kordoba, Murtzia, Donostia eta Zaragoza). Beste batzuek adopzio-kanpaina bereziak antolatzen dituzte (A Coruña, Gasteiz eta Oviedo) edo beste babes-etxe batzuetara eramaten dituzte (Bartzelona, Bilbo, Iruñea, Madril, Malaga, Valentzia eta Valladolid). Granadako eta Sevillako udalek eta babes-etxeek ez digute eman informazio hori, baina hango arautegiek esaten dute, behin dagokien denbora igaro ondoren, animaliak eman egingo dituztela edo hil. Animaliaren bat oso oldarkorra bada edo gaixotasun eta/edo infekzio larriak baditu edo zauri handiak eragin badizkiote, orduan hil egiten dute babes-etxe guztietan.

Etxe-animaliak horrela hiltzeak eztabaida handia eragiten du. Animalia bat abandonatu eta inork hartu nahi ez duenean, gehien-gehienetan, hil egiten dituzte babes-etxeetan. Badira, ordea, bestelako ahalegin aitzindariak ere, Bartzelonako Udalarena, esaterako: legez galarazi dute babes-etxeetan etxe-animaliak hiltzea, eta beste neurri batzuk sustatu dituzte, jendea kontzientziatzea eta kontrol kanpainak egitea, besteak beste, inork animaliarik abandona ez dezan. Udalek eta babes-etxeetako arduradunek eman dizkiguten datuen arabera, 2008. urtean 10.362 etxe-animalia hil zituzten informazio hori eman diguten 12 babes-etxeetan (gainerakoek esan digute ezin dizkigutela eman datu horiek).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto