Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Unibertsitatea, bidegurutzean

Unibertsitate sistema aldatu egingo da datorren ikasturtetik aurrera; Bolognako Adierazpena indarrean sartuko da, eta hari jarraitu beharko zaizkio unibertsitate guztiak, derrigorrean. Nor bere erritmoan egokituko da sistema berrira, eta gaur-gaurkoz, ikusmina eta zalantza dira nagusi

  Unibertsitatean lehenengoz matrikula egin dutenentzat, dena berria izaten da, oro har; inguruak, giroak, heziketa-metodoak... zerikusi gutxi izaten dute ordu arte ezagutu dutenarekin. Egokitu egin behar izaten dute, eta horrek denbora eskatzen du. Aurten unibertsitatean hasiko direnentzat, gainera, are gogorragoa gerta daiteke jauzia, ikasturte berezia baita aurtengoa: unibertsitate sistema bera ere egoera berri baten aurrean dago, eta egokitze aldi bete-betean. Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura moldatu beharra dauka, edo, bestela esan, Bolognako Adierazpena deitzen den horretara. Orain arte, nagusiki lizentziak eta diplomak eskaintzen zituen unibertsitateak, baina 2010-2011 ikasturtetik aurrera desagertu egingo dira horiek, eta graduek eta masterrek hartuko dute haien lekua. Zalantza, eztabaida eta ikusmin ugari sortu du ekimenak (1999. urtean jarri zituzten lehen oinarriak), eta esan liteke bidegurutzean dagoela unibertsitatea: orainaldi nahasi samarra ikusten zaio eta etorkizuna inoiz baino irekiagoa.

Espainian 75 unibertsitate daude, eta bakoitzak bere estrategiak finkatu ditu trantsizio aldi honetarako. Batzuek dagoeneko guztiz egokitu dute euren eskaintza, eta beste batzuek mantsoago joatea erabaki dute, eta azken ordua arte itxarotea titulazioak moldatzeko. CONSUMER EROSKI-k urtero berritzen du Unibertsitateen Gida Praktikoa (www.universidades.consumer.es), eta ikusi dugunez, honako unibertsitate hauek moldatu dute euren heziketa-eskaintza Bolognak ezartzen dituen arauetara (gradu eta graduondokoetara): IE Unibertsitatea (Segovia), Madrilgo Urruneko Unibertsitatea (UDIMA), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta San Jorge Unibertsitatea (Zaragoza). Beste zenbait unibertsitatek, aldiz, oraindik ez dute eskaintzen gradu titulurik (lizentzien eta diplomen pareko dira). Zortzi daude egoera horretan: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Salamancako Unibertsitate Pontifizioa, Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea, Valladolideko Unibertsitatea, Las Palmasko Kanaria Handiko Unibertsitatea eta Avilako Unibertsitate Katolikoa.

Datorren ikasturterako (2010-2011), unibertsitate guztiek egokituta egon beharko dute Europako esparrura, ordurako egon behar baitu amaituta Bolognako Prozesuak. Unibertsitateei ez ezik, ordea, ikasleei ere eragingo die egoera berriak, bai aurten matrikulatu direnei eta bai etorkizunean egingo direnei.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du