Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Lagunei banku-bermea ematearen arriskuak

Lagun min batek eta haren senargaiak eskatu didate ea emango ote diedan bermea bankuari mailegu pertsonal bat eskatzeko. Zein arrisku izan lezake horrek?

  Bermea ematen duenak, oro har, bere hain hartzen du ardura bat: zordun nagusiek kuota adostuak ordaintzeari utziko baliote, berme-emaileak egin beharko luke. Kontuan hartu behar da beste hau ere: zorra ordaintzen duen berme-emaileak dirua itzultzeko eska diezaioke mailegua eskatu duenari.

Banku-maileguek argi esaten dute berme-emaileari eskatuko diotela ordaindu gabe dagoen zorrari aurre egin diezaiola, eta hark ezin izango diola uko egin ordaintzeari, nahiz eta zordun nagusiek ondasunak badauzkatela frogatzeko modua eduki, mailegu pertsonaletako polizetan berariaz baztertzen baita aukera hori.

Zalantzarik izanez gero, komeni izaten da mailegu-hartzaileek eta berme-emaileek abokatu bati informazioa eskatzea, bakoitzak jakin dezan zein diren bere eskubideak eta betebeharrak. Mailegu-hartzaileen bikote-harremana ez badago behar bezain sendotua, gerta daiteke desadostasunak agertzea eta ezin ados jarri izatea zeinek zein portzentajetan ordaindu behar duen kuota bakoitza. Egoera horrek kalte egin diezaioke berme-emaileari.

Bi berme-emaile jartzeko aukera ere badago, eta horrek are segurtasun handiagoa ematen dio bankuari; zordunek ordaintzen ez badute, bi berme-emaileetako edozeini eskatu ahal izan dio zorra ordain dezala, edo biei bestela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du