Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Epe luzerako aurrezki-produktu batzuek errentagarritasun gutxiago ematen dute, baina arriskua ere txikiagoa izaten da, eta kapitala hobeto babesten dute
Erretiroan lasai bizi ahal izateko aurrezten du dirua hainbat jendek. Gero zer izango den ez dakigu, baina ezin uka orain baino lasaiago ibili dela jendea lehen. Egoera zaildu egin da, eta garai bateko aurreikuspenak baliorik gabe gelditu dira. Etekin onak nondik atera, hori zen oraintsu arteko jokoa, baina jokoa errenta ez den seinale, inbertitu den dirua ez galtzea da oraingo apustua; eusteko garaiak dira...
Jendeak segurutik jo nahi du, eta halakoxe produktuak hartzeko joera nagusitu da: ustezko maukak ahantzi, eta segurtasuna eskaintzen duten aurrezki-produktuak jo ditu begiz. Orain arte, nagusiki pentsio planak egin izan ditu jendeak erretiro sari publikoak diruz zertxobait osatzeko, baina mota horretako plan gehienek ez dute bermatzen kapital inbertitua, eta inbertsiogile asko berme horren bila hasiak dira, hau da, aurrezkia babestu eta, merkatuan gertatzen dena gorabehera, inbertitu duten guztia itzuliko dieten produktuen bila. Eta badira halakoak ere, jakina: Norbanakoek Sistematikoki Aurrezteko Planak (PIAS), Aurreikuspen Plan Bermatuak (PPA), variable annuities direlakoak, pentsio plan bermatuak... eskaintza ugaria da, eta askotarikoa. Eta zein da produkturik onena? Hainbat alderdi hartu behar dira kontuan galdera horri erantzuteko: zein adin dugun, zenbat daukagun aurreztuta, zenbateko arriskua hartu nahi dugun, zein esperientzia daukagun inbertsiogile moduan, zer prestakuntza finantzen arloan... Guk gidatxo bat eskainiko dugu, produktu bakoitzak zer ezaugarri dituen jakiteko, eta erretirorako bidean ez galtzeko.
Pentsio planen ezaugarri guztiak dituzte, eta honako berezitasun hau eskaintzen dute: dirurik ez badugu ateratzen finantza erakundeak jarri duen epea baino lehen, kapital guztia bermatuko digute.
Aurreikuspen Plan Bermatuak aurrezki-aseguruak dira, eta pentsio planek bezalako zerga-abantailak izaten dituzte, eta dirua ateratzeko ere baldintza berak bete behar dira: inbertsiogileak erretiroa hartzea, langabezian geratzea, gaixotzea...
2007ko urtarrilean indarrean sartu zen zerga erreformak arautzen ditu Norbanakoek Sistematikoki Aurrezteko Planak. Urtean 8.000 euroraino inbertitu daitezke, eta produktuak irauten duen epe guztia aintzat hartuta, 240.000 euroko inbertsioa egin daiteke, gehienez ere.
Ekono miaren atzerakadarekin jendeak jarritako dirua Bermatuko duten inbertsioak nahi ditu, jubilazioari begira
PIAS direlakoak bezala, produktu hauek ere berri samarrak dira Espainian (2007an iritsi ziren). Errenta aldakorreko aurrezki-aseguruak dira Variable annuities direlakoak, eta kapital inbertitu guztia bermatzen dute, baldin eta mugaeguna iritsi arte edukitzen bada dirua han sartuta. Horrez gain, burtsan eta inbertsio-funtsetan inbertitzeko aukera ematen dute, eta errentagarritasun handiagoa lor daiteke; Aurreikuspen Plan Bermatuek eta PIAS izenekoek ez dute eskaintzen halako aukerarik (errenta finkoko produktuak dira).
Espainian merkaturatzen diren variable annuities guztiek kapital inbertitua bermatzen dute, eta errentagarritasun gehigarri bat ere bai (bi aukeraren artean onena dena ematen diote bezeroari):
Pentsio plan bermatuek bezala, variable annuities direlakoek ere inbertsio-epe bat eduki ohi dute. Epea bete aurretik atera nahi badu dirua, inbertsiogileak galdu egingo du kapitalaren bermea, eta, ondorioz, dirua gal dezake.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa