Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur eskolak eta haurtzaindegiak: 164 aztertu ditugu, pribatu eta publikoak: Haurtzaindegi publikoetan ez dago leku nahikorik

·Kalitate maila ona erakutsi dute orohar haurtzaindegiek zein haurrentzako eskolek, bai pribatu eta bai publikoek
·Hezitzaileen trebakuntza eta eskura duten hornidura egokiak dira

Hezitzaileen trebakuntza eta zentroen hornidura

Hezitzaileen trebakuntza egokia da

  Zentro hauetan lan egiten duten profesionalen trebakun-tza egokia dela esan liteke (denak dira Haur Hezkuntza egin duten Magisteritza diplomatuak, Haurtzaindegietako Tekniko Adituak edo Haur Hezkuntzan Goi Teknikariak). Hiru eskolatik batek psikomotrizitatean adituren bat dauka eta psikologoa ere bai. Baina % 11ak bakarrik terapeutaren bat. Hala ere, era honetako aditurik ez duten lekuetan kanpoko aholkularitza izaten dute beharrezkoa denean, pediatren laguntza (zentruen % 41ak), elikaduran adituena eta logopedian adituena (% 45a, bi kasuetan).

Ikasketa egokiak izateaz gain, bada beste irizpide garrantzitsurik umeak ondo jagonda daudela jakiteko. Hezitzaile bakoitzak zenbat umeren kargu hartzen duen, alegia. Zenbait autonomi erkidegotan exijitzen diren gutxienekoak zabalagoak badira ere, adituen iritziz, hauek dira bete beharreko kopuruak: urte betetik beherako haurren kasuan, hezitzaile bat zortzi haurrentzako eta umeak 8 urte baino zaharrogoak badira, hezitzaile bat 13 umerentzako. Beti ere, gutxienekoez ari gara, eta bi urte edo hiru urte izatearen artean alde handia dago. Bi urtetik beherako umeen kasuan hogeiren ardura izan dezake pertsona bakarrak, hiru urte eta sei artean hogeitabost ere har ditzake.

CONSUMER EROSKI-ren txostenak erakutsi duenez, hezitzaile bakarra dago haurtzaindegi publikoetan 6,3 ume bakoitzekiko eta 6,9 ume bakoitzekiko haurtzindegi pribatuetan. Urte betetik beherako haurren kasuan beti ere. Urrengo taldean ere (urte bete eta bi urte arteko taldean), egokia da hezitzaile eta ume kopuruaren arteko harremana, 9 umeekiko hezitzaile bakarra publikoetan eta pribatuetan 9,8 umeekiko bat. Bi eta hiru urte arteko umeen kasuan ere, hezitzaileek ez dute behar baino ardura handiagorik. Hezitzaile batek 12 umeren kargu hartzen du, batez-beste, berdin publiko zein pribatuetan.

Zentroak oso seguruak dira, garbiak eta txukunak

Bisitatu ditugun eskolak seguruak direla esan dezakegu eta segurtasuna hobetu egin dela 2005ko txostenarekin alderatuta. Zentro gehienetan larrialdietarako plana dute, nahiz eta erdiak soilik (publiko zein pribatu) egin zuten aurreko urtean sute-itxurarik. Zentro gehienetan daude su- itzalgailuak, larrialdi irteera ongi argiztatuak eta alarma egokiak, baina faltan bota ditugu suaren kontrako ateak eta ke detektagailuak.

Ume txikienek eskatzen dituzten segurtasun neurriak ere betetzen direla ikusi dugu. Loki edo entxufeak babestuta daudela, berogailuak ere bai, ateak ez direla kolpe hutsarekin indarrez ixten eta leihoak gorago jarrita daudela. Zoluak ere ez direla labainak ikusi dugu, ez gelan bertan, ezta komunetan ere.

Nola dakit nik eskola haurrarentzat egokia dela?

  Gurasoentzako gogorra izan da ume txikia beste inoren esku uztea eta maiz, beste ezerk baino gehiago ardura die eskola egokiarekin asmatzeak. Beldurra ematen du beti hautaketak eta beldurra uxatzeko modu bakarra eskola egokia aukeratzeari denbora eskaintzea da. Komeni da, hori egiterakoan, honako alderdi hauei erreparatzea:

Zentroa

  1. Eskola edo haur eskola bat baino gehiago bisitatu: zerbitzuak, azpiegiturak, ordutegiak konparatu.
  2. Etxetik urbil dagoena aukeratu, posible denean. Haurrari on egiten dio bere inguruarekin harremanetan egoteak.
  3. Ordutegi malgua duten zentroak hobeak dira gurasoentzako. Jakina, beti ere, norbere ordutegiekin eskolakoei ezin zaiela trabarik egin argi izanik.
  4. Jantokia badu, garbi dagoela bermatu behar da eta haurrei ematen zaizkien menuak elikadura ikuspegitik begiratuta egokiak direla ikusi.

Hezitzaileak eta heziketa-programa

  1. Haurrak adinaren araberako talde txikietan banatuta egon behar dira. Hona hezitzaile bakoitzak bere ardurapena euki beharko lituzkeen haurrak:
    1. 0 eta urte bete arteko haurrentzat: hezitzaile bana zortzi haurrentzako.
    2. Urte bete eta 2 arteko haurrentzat: hezitzaile bana 13 umerentzako.
    3. Urte 2 eta 3 urte artean: 18 edo 20 umeren kargu har dezake hezitzaileak.
  2. Hezitzaileak Haur Heziketako Irakasleak, Haurtzaindegietako teknikari adituak edo Haur Heziketako Goi Teknikariak izan behar dira.
  3. Haurrekin lan egiteko pazientzia behar da, xamurtasuna eta irmotasuna. Haurrak nola tratatzen dituzten begiratu.
  4. Eskolak hezkuntza programa izan behar du: experimentazioari bideratutako jarduerak, materiale desberdinak deskubritzeko jokuak eta musika zein zentzumenekin harremana duten ariketak egin. Hizkuntzak irakasten badituzte, hobe.
  5. Gurasoei haurrari buruzko ze informazioa ematen den galdetu.

Azpiegiturak

  1. Arretaz begiratu eskola non dagoen, hezkuntzarako prestatuta dagoen eraikinen baten edo beste nonbait. Hala bada, bere sarrera propia duen begiratu behar da.
  2. Era berean, udalak baimena emateko behar duen osasun egoeran egon behar du, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintza gutxienekoak errespetatu behar ditu.
  3.   Geletan argia sartu behar da, argi naturala, ahal dela. Eta zabalak eta garbiak izan behar dira. Bakoitzak bere ikasketa eremua izan behar du eta urte birik beherako haurrentzat atseden lekua izateaz gain, jolastokia ere izan behar dute, beste haur nagusiagoen lekutik bananduta, beti ere.
  4. Gela bakoitzean komuna dagoen begiratu. Hezi-tzaileek erabiltzen dituzten komunak eta haurrenak ongi banatuta egon behar dira.

Segurtasuna

  1. Begiratu arretaz zolua eta hormei: zoluak epela izan behar du eta ondo egina egon, estropozurik ez egiteko moduan. Garbitzeko errazak izan behar dira eta labain egiten ez dutenak. Hormak leunak izan behar dira eta horiek ere, garbitzeko errazak, inolako eragozpenik gabeak.
  2. Umeek jolasteko erabiliko duten lekuari begiratu. Kanpoan egongo badira, lurra laua izan behar da, ez gogorregia, eta segurua. Harri koxkorrik eta harerik gabea. Zauri eta infekzioei aurre hartuko zaie horrela.
  3. Leihoak umeen eskuetatik urrun egon behar dute edo, hesituta. Kristalak apurtzen ez direnak izan behar dira.
  4. Eskaileretan ume txikienek oratzeko altueran jarriko da eskudela.
  5. Ateak hatzamarretan minik ez hartzeko moduan eginda egongo dira.
  6. Loki edo entxufeak umeen eskuetatik urrun egongo dira.
  7. Osasunerako kaltegarri edo arriskutsu den edozer giltzaz itxitako arasean gordeko da.
  8. Mahaiek eta bestelako altzairuek ezingo dute ertz arriskutsurik euki.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto