Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur eskolak eta haurtzaindegiak: 164 aztertu ditugu, pribatu eta publikoak: Haurtzaindegi publikoetan ez dago leku nahikorik

·Kalitate maila ona erakutsi dute orohar haurtzaindegiek zein haurrentzako eskolek, bai pribatu eta bai publikoek
·Hezitzaileen trebakuntza eta eskura duten hornidura egokiak dira

Prezioak eta ordutegiak

Hileroko kuota... eta beste hainbat gastu

  Hamar eskola pribatutik bederatzik matrikula egiteagatik kobratu egiten dute. Batez-beste 127 euro izaten dira (duela bost urte baino % 48 gehiago), baina alde nabarmenak daude (215 euro kobratzen dira batez-beste Araban eta 65 euro Asturiasen). Gainera, zentruen % 10ean ez da matrikularik ordaindu behar.

Izen ematea, ostera, lehenbiziko gastua baino ez da, bereziki eskola pribatua aukeratu duten gurasoentzat. Gero etorriko dira uniformearen gastua, kanpora egiten diren ibilaldiena, igeriketa klaseena (igerilekua duten eskoletan), jaiena (Gabonetan eta ikasturte amaieran egiten direnena), psikomotrizitate klaseena, psikologoarena, Guraso Elkartearen kuota eta baita berogailuarena ere. Aztertu ditugen hamar eskolatik zortzitan (denak pribatuak ziren), umeei janaria berotzen bazaie kobratu egiten eta, nahiz eta etxetik ekarritakoa izan. Sevillako bost eskoletan, eta Zaragoza, Asturiaseko eta A Coruñako banatan 10 eta 80 euro artean kobratzen dituzte hilean esandakoagatik: janaria berotu edota haurrari emateagatik.

Haurtzaindegi publiko eta pribatuen prezioak

Haurtzaindegi publikoetan 3 urtetik beherako haurrentzat leku nahikorik ez dagoenez, guraso asko eta asko kanpoan geratzen dira. Erkidego autonomoen arteko arauak bateratzeko, Administrazioak ezartzen ditu denentzako irizpideak, gutxi-gora-beherakoak behintzat. Nori ematen zaion plaza? Ba, gurasoek irabazten dutena hartzen da kontutan, etxetik urbil edo gurasoen lantokitik gertu dagoen zentroa zein den, ume bakarra ala seme-alaba asko ote diren etxean, gurasoen lan egoera zein den, ezindurik ote dagoen familian edo eskola berean beste anai-arrebarik ote duen umeak. Irizipide hauexek erabiliko dira hileroko kuota ordaintzeko eta horiexek baita ere garraioaren, izen ematearen eta jantokiaren gastuak kobratzeko. Eskola publiko gehienetan hilero ordaintzen denarekin umeak egun osoa egin dezake eskolan eta jantokia erabili. Prezio aldaketa nabarmenak ikusi ditugu guk, hala ere (367 euro Gasteizen eta 136 Murtzian) eta erkidego autonomo batek edo besteak, nork duen eskuduntza, hori ere nabaritu dugu (279 euro kostatzen dira Andaluziako Juntak jarritako eskolak eta 198 euro Eusko Jaurlaritzaren esku daudenak).

Prezio publiko hauek, ostera, gehien-gehienezko tarifak dira eta oso gutxitan kobratzen dira. Leku nahikorik ez dagoenez diru gutxien duten familien beharrak hobesten dira eta beraz, gastuaren zati bat diruz lagunduta izaten dute.

Ordutegietan, denetarik

  Zortzi orduz egoten dira zabalik, normalean, eskola publiko zein pribatuak. Hala ere, egon baduade sei orduz bakarrik aritzen diren zentruak eta hamar orduz ateak zabalik dituzten eskolak ere, gehienak pribatuak. Aztertu ditugun eskolen erdietan gera daitezke umeak hasieran adostutako orduak baino gehiago (pribatuen % 70ak ematen du aukera hau eta publikoen % 39ak soilik). Hori bai, gurasoek zerbitzu hori erabiltzen badute, ordaindu egin behar dute, batez beste, 35 euro hilean, duela lau urte baino 9 euro gehiago.

Beste aukera bat irteera eta sarrera ordutegi malgua da. Modu horretan, haurrak adostutako orduak baino ez dute egingo gelan baina gurasoen ordutegira moldatu ahal izango ditu. Duela lau urte eskolen % 94ak ematen zuen aukera hau, baina orain % 47,5ak baino ez du ematen. Beharbada, azalpena dirudien baino errazagoa da: eskola horietako asko eta askok ordutegi malguaren ordez, ordutegi zabala eskaintzea erabaki dute. Oraindik orain, eskola pribatuak dira malguenak, % 69ak ematen du aukera hau eta publikoek artean, % 25ak soilik.

Hamarretik zazpi haur eskola edo haurtzaindegik irailetik uztailera egiten dute lan (% 10ak abuztuan ere zabalik izan ditu ateak, gehinetan pribatuek). Baina askok udako hilabete horietan ordutegi laburragoa dute eta Aste Santuan, Gabonetan eta herriko jaietan itxi egiten dute.

Gurasoen ardura ere bada haurra egokitzea eta gustora egotea

  Haurraren heziketa osoan zehar, baina bereziki jaiotzetik hiru urte bitartean, gurasoak ezin bestekoak direla esan beharrik ere ez dago. Eskolak badu, jakina, hezitzeko ardura baina familiarekin batera egin behar dio aurre erantzunkizun horri. Haur txikiari bere 'egokitze prozesuan' laguntzeko, hona hemen zenbait aholku:

  1. Lehenbiziko egunetan umeak ordu gutxi egingo ditu bakarrik haurtzaindegian eta ordutegia zabaltzen joango da, pixkanaka. Zenbait eskolatan gurasoak bertan geratzen dira, haurra inguru berrira egokitu arte.
  2. Ulertu egin behar da umearen deserosotasuna. Egokitzeak denbora eskatzen du.
  3. Ez da komeni agur esateko unea luzatzea. Eta umea denboraz eraman behar da eskolar, presaka ibili beharrean.
  4. Klaseak bukatzen direnean, haurrari galdetu egin behar zaio zer egin duen eta aurrerakuntzak ilusioz hartu.
  5. Duda edo kezkarik badugu, hortxe daude hezitzaileak. Trebaturiko profesionalk dira eta lasaitu egingo gaituzte.

Haurra eskolan dagoen bitartean, gurasoek bere garapenari buruzko informazioa behar dute. Azken baten, eskolan irakasten zaiena eta etxean esaten zaiena, bide beretik joan behar dira eta bat etorri.

  1. Haurra eskolan hasi baino lehen, guraso eta hezitzaileen arteko elkarrizketa antolatzea komeni da. Umea ezagutzeko eta haurraren ingurukoak ere ezagutzeko lehen pausua izango da.
  2. Gurasoek noizean behin zentrua bisitatzea komeni da, haurra nola dabilen jakiteko, hezitzaileek ze tratu duten berarekin, ze eratako jolasak antolatzen dituzten... etabar.
  3. Joan egin behar dute gurasoek hezitzaileek antolatutako bileretara eta beharrezko ikusten badute, beraiek ere bilerak eska ditzakete.
  4. Zentroak antolatzen dituen jardueretan parte hartu behar dute gurasoek.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto