Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur eskolak eta haurtzaindegiak: 164 aztertu ditugu, pribatu eta publikoak: Haurtzaindegi publikoetan ez dago leku nahikorik

·Kalitate maila ona erakutsi dute orohar haurtzaindegiek zein haurrentzako eskolek, bai pribatu eta bai publikoek
·Hezitzaileen trebakuntza eta eskura duten hornidura egokiak dira

  Oraindik ez duzue haurtzaindegirik bilatu?" Seme-alaba berria besoetan, erditzearen izerdiak pasa direlako pozik, guraso berri askok zur eta lur hartzen dute ingurukoen eta lagunen galdera, behin eta berriz errepikatzen zaiena. Haurtzaindegia erraz aurkituko dutela uste dute guraso asko eta askok baina errealitateak ezetz dio, ez dutela hain erraz lortuko, bereziki plaza publikoa lortu nahi badute. 2008-2009 ikasturtean, sei urte arteko ia milioia eta zortzirehun mila haur joan ziren Espainian dauden 6.843 haur-eskola edo haurtzaindegietariko batera. Horietatik % 67ak zentro publikoa aukeratu zuen eta beste guztiek pribatura jo zuten, askok, nahita baino egoerak behartuta, ez bai-tzuten plaza publikorik aurkitu. CONSUMER EROSKI-k 164 haur eskola eta haurtzaindegi aztertu ditu (83 publikoak, 69 pribatuak eta 12 kontzertatuak), Espainiako 18 lurraldetan eta kalitatea ez, kantitatea, horixe dela arazoa ikusi du. Eskaintza publikoak ez du asebetetzen gizartearen eskaera, eta hobetu ere, apenas hobetu da. Izan ere, 2005an antzeko beste ikerketa batek egoera oso antzekoa eraku-tsi zuen. Ez da edonolako arazoa, kontutan izan behar baita eskola publikoan lekua askoz merkeagoa dela eta orohar, baita hobea ere, nahiz eta zentru pribatuen maila egokia den.

Prezioei begiratzeko orduan, denetarik dagoela esan behar da. Gurasoen maila ekonomikoari begiratzen zaio normalean kobratzeko orduan eta beraz, era guztietako prezioak aurki daitezke, famili-egoeraren arabera. Pribatuen kasuen, haurra egun osoan uzten bada, bazkari eta askaria ordainduta, batez-besteko prezioa 310 euro izaten dira hilean (2005an 254 euro ziren, % 22 gehiago orain). Baina aurkitu ditugu 200 eurotakoak zein 400dik gora euro kobratzen dutenak. Alde horiek lurralde batetik bestera nabarmenak dira (Bartzelonan, adibidez, 410 euro kostatzen da zerbitzua batez-beste eta Kordoban, ostera, 200 euro eskas) baina lurralde berean ere aurki daitezke. Murtzia, Sevilla eta Alacaten, adibidez, 240 euro kosta-tzen da hilean zerbitzurik garestiena eta merkeena, berriz, 45 euro baino ez. Bizkaian 60 eurokoa aurkitu dugu eta Errioxan, beste horrenbeste. Gehiago ordaintzeak, gainera, ez du esan nahi zerbitzu hobea jasoko dugunik. Eskola publikoetan, batez-beste, hezitzaile gehiago dituzte guk aztertu ditugun hiru adin-taldeetan (urtea egin arteko umeak, urte bete eta bi artekoak eta bitik hiru bitartekoak). Eskola publikoak dira, halaber, patio eta lorategi propio gehiago dituztenak. Ordutegiak, ostera, malguagoak dira zentru pribatuetan eta ordutegi ofiziala 8 ordu badira ere, zentroaren jabetza pribatua denean hamar ordu ere gera litezke haurtxoak eskolan. Haurtzaindegi publikoen % 96ak onartzen dituzte hezkuntza behar bereziak dituzten umeak (2005an proportzioa berdina izan zen) eta pribatuetan berriz, por-tzentaia % 88koa da (hobetu egin da, hala ere, % 81 zen duela lau urte). Gurasoak lasai egon daitezen zera esan daiteke, bai pribatu bai publikoetan, hezitzaileen maila eta trebakuntza egokiak direla (Haur Heziketako Irakasleak dira, Haurtzaindegietako Teknikari Adituak edo Haur Heziketako Goi Teknikariak).

CONSUMER EROSKI-k 164 haur eskola aztertu ditu, beraien ezaugarriak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak. 83 ziren publikoak, 69 pribatuak eta 12 kontzertatuak. Honako lurralde hauetan: A Coruña, Araba, Alacant, Asturias, Bizkaia, Bartzelona, Errioxa, Gipuzkoa, Granada, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Seme edo alabarentzat leku bila zeuden gurasoen itxura eginez, aldizkari honetako teknikariek banan-banan bisitatu zituzten 164 zentruak eta hori baino lehen telefonoz eskatu zuten beharrezko informazio guztia, haurtzaindegietako arduradunekin hitz eginez (eskola publiko batzuetan ezin da bisitarik egin ez bada lehenik eta behin zuzendariaren edo erakunde publikoen baimena eskatzen eta kasu horietan teknikoek esan egin behar izan zuten CONSUMER EROSKI-rentzat ari zirela).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto