Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ibilgailurik gabeko bizimodua: Autorik gabe ere bizi daiteke... eta komeni ere bai

Egunero-egunero lantokira autoz joateak gastu ugari eragiten ditu; biltegia erregaiz hornitu behar izaten da, baina ez da hori bakarra: autoari mantentze-lanak egin behar zaizkio, asegurua, eta bidesarietan eta aparkalekuetan ere ordaindu beharra izaten da

  Etxeko atea ireki eta lantokira bidean jartzen da jende asko astelehenetik ostiralera. Autoaren atea irekitzea izaten da lehen urratsa, baina autoaren ateak ez dira beste gabe irekitzen: aseguru etxearen bulegoan jo behar izaten da atea lehenbizi, konponketa-garajean ere bai maiz, eta aterik handiena ere zain egoten da noiznahi, bankukoa, alegia.

Espainiako Sustapen Ministerioak 2008an egin duen inkesta batek erakusten duenez (Mugikortasun Inkesta da), egunero 18 milioi lagun joaten dira lanera Espainian, eta gehien-gehienek autoz egiten dute bidea (11 milioi herritarrek baino gehiagok); beste 4 milioi bizikletaz joaten dira, 3 milioik garraiobide publikoak erabiltzen dituzte (autobusean edo trenean ibiltzen dira, edo bietan), eta milioi bat oinez joaten dira.

Askorentzat autoa da aukerarik erosoena, eta beste zenbaitek ohituraz hartzen du autoa, baina inor gutxi joango da autoz lanera irtenbiderik merkeena horixe zaiolako. Autoan egiten dugun kilometro bakoitza 20 euro zentimo baino gehiago kosta dakiguke, eta kontuak egiten hasita, 5.000 euro inguru izango lirateke urtean. Garesti ateratzen zaigu, beraz, eta are garestiago ordaindu behar izaten du ingurumenak: errepideetan dabiltzan ibilgailuek egiten dituzte gas-isuri kutsagarrien erdiak baino gehiago. Hainbat eta hainbat ekimen jarri dituzte abian erakunde publikoek jendea horretaz ohartarazteko, baina ikusiak ikusi, ezin esan emaitza on-onik eman dutenik, eta jendearen kontzientzia ekologikoa ere apal samar ibili da... krisia iritsi den arte. Kataluniako Automobil Errege Kluba (RACC) elkarteak ikerketa bat egin berri du Espainiako hiri nagusietan, ikusteko zenbateraino eragin duen krisiak herritarren mugikortasun-ohituretan. Gidarien % 66k esan dute lehen baino gutxiago erabiltzen dutela autoa edo motorra, eta % 44k jakinarazi dute orain maizago hartzen dituztela garraiobide publikoak. Krisiak, beraz, izan du eragina herritarren jokabidean, ohartu direlako, nonbait, autoz lanera joatea dirutza handi samarra ateratzen dela hilabetean. Garraiobide merkeagorik ba ote den pentsatzeko garaia da, inondik ere.

Nola gutxitu gastuak: zenbait alternatiba

Autoaren aseguruak eramaten du dirurik gehien urtero-urtero. Egokia izan liteke begiratzea konpainia batean eta bestean zer eskaintzen duten, eta on line edo sarean aritzen diren aseguru etxeen aukera ere aztertzekoa izan liteke. Garajean leku bat alokatuta badaukagu, pentsatu egin beharko dugu ea merezi ote duen etxetik urrunxeago dagoen aparkaleku batean uztea autoa eta gutxiago ordaintzea aparkalekua. Autoari erregaia botatzen ere diru dezente joaten da; Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Espainiako Institutuaren arabera (IDAE), ohitura egoki batzuk hartu eta modu eraginkorragoan gidatuko bagenu, % 20 erregai gutxiago xahutzera irits gintezke, eta autoaren mantentze-lanetan ere sumatuko genuke hori, autoa ez baikenuke hainbeste behartuko (batik bat, galgatze-sistema, enbragea, aldagailu-kutxa eta motorra). Aurrezteko biderik onena, hala ere, garraiobide publikoak erabiltzea da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto