Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Airbag-a ez da ibili eta istripuak are ondorio larriagoak eragin dizkio

 Zirkulazio istripua eduki zuen pertsona batek, eta airbag-a ez zitzaion atera; ondorioz, salaketa jarri zuen auto ekoizlearen aurka. Kalte-ordaina eskatu zuen jasan zituen kalteengatik, berez ez baitzukeen halakorik edukiko segurtasun neurri hori behar bezala ibili izan balitz. Epaiketa irabazi egin zuen, baina enpresak helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, eta adierazi zuen gidariaren erruz gertatu zela istripua, desegoki gidatu zuela eta segurtasun uhalik gabe. Goreneko lehen aretoak atzera bota zuen helegitea, 2008ko azaroaren 7ko epaian. Epaitegiak nabarmendu zuen bidaiariak babestea dela airbag-aren egitekoa, eta ez duela axola gidariak nola gidatu duen. Produktu akastunak gaizki funtzionatu zuen, eta oinarri horrekin, erantzukizun zibila eska daiteke. Segurtasun uhala ez erabiltzeko arduragabekeria izan ote zen edo ez jakiteko, ekoizleak ez zuen frogarik aurkeztu, eta ezin izan zen egiaztatu arrazoi horregatik hartu zuela min edo larritu zitzaizkiola ondorioak, eta, beraz, argudio hori baliorik gabe utzi zuen. Hori guztia kontuan hartuta, 128.000 euroko zigorra jarri zion konpainiari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du