Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxejabe Elkarteak maizter baten aurka jo nahi du, bizikidetza arazoak sortzen dituelako

Etxejabe Elkarte batean bizi naiz, eta orain dela hilabete batzuk pisu bat alokatu zitzaion gizonezko bati. Ordutik hona, bizikidetza arazoak sortzen ari da: zaratak egiten ditu ordu txikietan, musika oso ozen jartzen du, patiora zaborra botatzen... Zerbait egin dezakegu?

  Hiri Errentamenduen Legeak dio, 1994koak, etxearen jabeak duela ahalmena maizterra auzitara eramateko hark sortzen dituen eragozpenak direla-eta, edo eraikinari edo besteri sortu dizkiok kalteak direla medio. Eta Jabego Horizontalaren legeak dio, 7.2 artikuluan, pisuaren edo lokalaren jabeak eta okupatzaileak ezin dutela gauzatu, ez han eta ez eraikineko beste eremuetan ere, estatutuek galarazten duten jarduerarik: kaltegarriak gertatzen direlako eraikinarentzat edo ez dituztelako errespetatzen jarduera trabagarrien, osasunaren kontrakoen, kaltegarrien, arriskutsuen edo legez kanpokoen gaineko xedapen orokorrak. Etxejabe Elkarteko presidenteak eskatuko dio jarduera galaraziak egiten ari denari horiek berehala eten ditzala (bai presidenteak berak hala erabaki duelako edo beste norbaitek egin dezan galdetu diolako).

Burofax bat bidali behar zaio maizterrari, agiripean ziurtatua eta hartu izanaren adierazpena duena, edo bestela, notario bidez jakinarazi berehala bukatu behar dituela jarduera trabagarri, deseroso, antihigieniko, osasunaren kalterako direnak... eta egin ezean auzitara eramango dugula. Eskari hori Etxejabe Elkarteko presidenteak egin behar dio. Maizterrak bereari eusten badio, presidenteak auzitara eraman ahal izango du; aurrez, hala ere, Etxejabeen Batzordeari deialdia egin behar zaio gai hori aztertzeko, eta aktan jaso behar da baimena ematen zaiola presidenteari auzibideak hasteko. Salaketa bat aurkezten denean, bezeroari egin zaion eskariaren kopia bat aurkeztu behar da, eta Etxejabe Batzordeak hartu duen erabakiaren kopia bat ere bai. Hori dela eta, lege-betebeharrak egoki zaindu behar dira Batzordearen deialdia egiterakoan (gai zerrenda eta abar), zitazioak aurkezterakoan... Behar izanez gero, abokatu batengana jo liteke. Epaileari galdegin dakioke agindu dezan berehala buka daitezela jarduera trabagarriak eta zaratak; halaber, eska dakioke ken diezaiola bezeroari etxebizitza erabiltzeko eskubidea (gehienez, hiru urterako galaraz diezaioke han bizitzea, eta betiere, arau-haustea eta kalteak zenbaterainokoak izan diren hartu behar da aintzat), edo/eta behin betiko baliogabetzat jo ditzala alokatu duen etxebizitzaren gainean dituen eskubide guztiak eta etxetik bidal dezala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du