Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: Erleak, ezti eta bioaniztasun ekoizleak

Erle kopurua nabarmen gutxitzen ari da gure planetan, eta askok uste izango ez duten arren, arazo handia da hori. Eztia, nektarra, propolioa eta argizaria sortzen dituzte erleek, baina hori baino askoz gehiago egiten dute: nagusiki eurek polinizatzen dituzte uztak eta laboreak. Erlerik gabe, beraz, arriskuan egongo lirateke fruta arbolak, barazkiak eta bazkalekuak.

  
Ruben García Blázquez

Erreginak eta erlamandoek eusten diote espezieari

Erle langileek eta erlamandoek ordena handiz lan egiten dute erlauntz barruan, eta bizi ere halaxe egiten dira. Haien jarduera halakoxea delako zaintzen dute ekosistema hain modu eraginkorrean. Arrautzak albeoloetan erruten ditu erreginak, eta handik jaiotzen dira erleak. Arrautza ernaldu egiten bada, emeak jaioko dira, hau da, erle langileak; arrautza ernaldu gabetik, berriz, arrak edo erlamandoak sortuko dira. Eta behin ernalduta, arrautza erregina-gelaxka izeneko albeoloan badago (kupula itxurakoak izaten dira), eta erregina-jelearekin elikatzen bada metamorfosi guztian, erregina jaioko da. Erregina-gelaxka bat baino gehiago eduki ditzake erlauntz bakoitzak, baina erregina bakarrak iraungo du bizirik, eta horretarako, elkarren artean borrokatzen dira, bakarra geratu arte (gainerakoak hil egiten dira borroketan). Erregina garailea erlauntzetik irteten da gero, eta eztei-hegaldia egiten du; inguruan dabiltzan erlamandoekin gurutzatu, eta hil egingo ditu gero. Espermaz ongi hornituta, bere feromona zabalduko du erlauntzean. Arrautzak errun eta errun ariko da (egunean 2.000 ere jar ditzake aldirik oparoenean), eta bere familia osatuko du: ehunka erlamando eta milaka erle langile.

  
Ruben García Blázquez

Erle langileak, zazpi asteko bizia lanean emateko sortuak

Erle langileak 70.000 izatera irits litezke erlauntz batean. Zazpi aste eskaseko bizia izaten dute, eta lan eta lan aritzen dira, atsedenik hartu gabe (negu sasoian, bost hilabete ere iraun dezakete bizirik, orduan izaten baitute lanik gutxien). Lehen lau egunetan, gelaxkak garbitzea izaten da haien lana; hamargarren eguna bitarte, larbak elikatzen aritzen dira (erregina-jelea, eztia eta polena ematen dizkiete), eta bi aste dituztenean, polena biltegiratzeari ekiten diote, harik eta sabelaldea heldu eta argizaria sortzeko gai bihurtzen diren arte (abaraskak berrosatzeko erabiltzen dute argizari hori). Lan hori egiteaz gain, zaindari ere jarduten dute, eta erlamandoak eta gainerako intsektuak eztenarekin uxatzea izaten da haien lana. 22 egun behar izaten dituzte erle heldu bihurtzeko, Apis melífica, eta horretara iritsita, uzta biltzera ateratzen dira. Lorez lore ibiliko dira hegan, hil arte.

  
Ruben García Blázquez

Hegaldi emankorra eta hizkuntza berezia

Landareak loretan dauden garaian, egunean gutxienez hamar joan-etorri egiten dituzte erleek erlauntzera (erreginaren usain bereziak esaten die zein den euren erlauntza). Erleek hizkuntza berezia dute, kodetua eta zehatza: dantzaren bidez mintzo dira. Elikagai iturriren bat aurkitu badute, erlauntzera itzultzen direnean, dantza egiten dute; dantza batzuk zirkularrak dira, eta besteak 8 zenbakia irudikatzen dutenak. Dantza horiekin eta gorputz enborrari dardara eginaraziz, elikagaia aurkitu dutela jakinarazten dute, eta zein distantziatara dagoen ere bai. Eta han joaten dira erleak nektarra biltzera, larbak elikatzeko, baina uzta bildu ez ezik, zabaldu ere egiten dute: basa espezieek eta landareek fruitua emateko behar dituzten substantziak barreiatzen dituzte erleek, eta bioaniztasunari arnasa ematen diote era horretan. Erleen hegaldi polinizatzaileari esker, landare eta zuhaitzen loreak ernaldu egiten dira, eta orduan sortzen dira fruitu eta haziak. Gizakiak aspalditik du horren berri; antzinako Egipton, adibidez, erleak hazten zituzten.

  
Ruben García Blázquez

Erlezaintza: aspaldi-aspaldiko jarduna, iraunkortasun eredua

Erleak hazi egiten ditu gizakiak, beste abere batzuk bezala, eta erlezainak, ondorioz, abeltzainak dira; baina laborari ere badira, eztia biltzen dute eta. Antzinako garaietan, erlean eztia eskuratzeko, abaraskak zatitu egin behar izaten zituzten, baina 1941ean, Lorenzo Lorraine Langstroth erlezaina ohartu zen erleek sei milimetroko tartea uzten dutela argizari abarasken artean, eta koadro higikorren sistema sortu zuen hortik, zeinak aukera ematen baitu eztia ateratzeko bizi-zikloa eten gabe. Etenik ez sortzea lehenesten dute, beraz, eta honako arau honi jarraitzen diote orduz gero: ez dute eztirik biltzen, ziurtatu arte erle-koloniak ez duela haren beharrik izango neguan, eta biltzen duten hori erleei sobera geratu zaiena izaten da, euren beharrak ase ondoren gelditu dena. Iraunkortasunaren legeak agintzen du hala jokatzeko: erleek ez badute jangairik negua pasatzeko, hiltzea baino nahiago izango dute beste norabait emigratzea.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Eztia, beste gabe

Uda hasieratik uda erdialdea bitartean lortzen da lehen eztia. Koadroak erlauntzetik atera eta eskuila pasatzen zaie, erleak askatzeko. Abaraskak argizarizko operkuluz edo tapakiz estalita egoten dira, eta horiek kentzea izaten da hurrengo urratsa. Hori egin ondoren, abaraskak zentrifugatu eta horrelaxe ateratzen zaie eztia. Ontziratu aurretik, hala ere, iragazi egin behar da, zikinkeriak kentzeko.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Eta propolioa, eta argizaria, eta polena...

Neguko hotzetik babesteko, erretxina-substantzia batekin tapatzen dituzte erleek erlauntzaren zuloak, propolioarekin, alegia. Urte sasoi epelagoak iristen direnean, babes-funtzio hori galdu egiten du propolioak, eta gizakiok elikagai bihurtzen dugu, organismoaren defentsak indartzeko. Polena, berriz, lapurtu egiten zaie erleei (bi kilo, gehienez ere, sasoi bakoitzean); atexka moduko bat jartzen da erlauntzerako sarbidean, erleek polena barrura eraman ez dezaten. Sendagai bezala erabiltzeko izaten da polena, baina negua larregi luzatzen bada, erleak elikatzeko ere erabiltzen du erlezainak. Eta argizaria, berriz, operkuluetatik eta abaraska zaharretatik lortzen da. Erleek jariatu egiten dute argizaria, ez ekoitzi, eta eztia atera ondoren biltzen da, sobera geratu den hori, betiere.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto