Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Alaba edo seme bakarrak: Bakarraren aberastasuna

Alaba edo seme bakarra izatea, berez, ez da abantaila edo eragozpen norberarentzat; gurasoek nola hezten dituzten, zein balio erakusten dizkieten eta zein jarrera sustatzen dituzten, horren baitan dago guztia

  XXI. mende honetan, alaba edo seme bakarra daukate Espainiako familien % 30ek. Garai bateko argazkia bestelakoa zen. Orduan, seme-alaba sail handiak izaten ziren etxe askotan, baina horiek zuri-beltzeko argazkietan geratu dira, alderik alde eta elkarren ondoan ezin kabituz. Egungo argazkia, berriz, estatistikek ematen dute: Familia-Politikako Espainiako Institutuak (IPF) eman dituen datuen arabera, familia bakoitzak gero eta kide gutxiago ditu (2,9), eta bost kide edo gehiagoko familiak asko gutxitu dira 1980tik 2007 bitarte. Garai hartan % 29 ziren, eta orain % 7.

Egungo gizartean, alabarik edo semerik gabeko familiak dira bostetik bat, eta alaba edo seme bakarra duten bikoteak ere ugari dira. Aldiz, hiru seme-alaba dituzten familiak % 4 inguruan dabiltza. Egungo bizimoduak ekarri gaitu horretara: gure bizi-erritmoak aukera gutxi uzten digu familia eta lana bateratzeko, guraso egiteko adina atzeratu egin dugu, bikoteak gero eta azkarrago bereizten dira, seme-alabak edukitzea gastu handi bihurtzen da... Arrazoi horien guztien eraginez, alaba edo seme bakarreko familiak utzi egin diote gauza bitxi izateari soziologia ikuspegitik. Alaba edo seme horiek, ordea, haur izaten jarraitzen dute, eta gurasoen lana da horiek heztea. Tradizioz, ume berekoi, gaizki hazi eta apetatsutzat jo izan dituzte alaba eta seme bakarrak.

Haur gutxi jaiotzen da

Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroak (CIS) makroinkesta bat egin zuen 2007. urteko martxoan, Ugalkortasuna eta Balioak XXI. mendeko Espainian izenekoa, eta han ageri denez, familia-egitura bat lehenestekotan, bikoteak eta bi seme-alabak osatzen dutena lehenesten dute Espainian, nahiz eta gero eta traba eta muga gehiago sortzen ari diren helburu hori gauzatzeko; ondorioz, alaba edo seme bakarreko familia-egituren aldeko joera gero eta handiagoa da. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emandako azken datuen arabera, behin ama izan diren emakumeen % 57k ez dute asmorik beste seme-alabarik edukitzeko.

Europako Batasuneko herrialdeetan (EB), Espainiak du jaiotza-tasarik apalenetakoa; Europan Familiak izan duen Bilakaera Neurtzeko Txostenak (2008) eta Familia-Politikako Espainiako Institutuak eman dituzten datuen arabera, emakume bakoitzeko 1,39 haur jaiotzen dira Espainian (2007ko datua da); EBko batez bestekoaren azpitik dago (1,5 haur emakumeko), eta belaunaldi berritzea gertatzeko mailatik oso behera (2,1 haur jaio behar lukete emakume bakoitzeko). Hainbat arrazoi daude hori horrela izan dadin: batetik, Espainian, 30,9 urterekin egiten dira emakumeak guraso lehen aldiz, eta EBn herrialde gutxitan atzeratzen da hainbeste haurrak edukitzeko adina (Italian 30,8rekin izaten dute lehen haurra eta Herbehereetan, 30,6rekin); bestetik, arazo ekonomikoak ere hor daude, familia-bizitza eta lana bateratzeko zailtasunak ere ez dira gutxi, bikote harremanek gero eta gutxiago irauten dute, indibidualismoa nagusitzen ari da, eta guraso bakarreko familiak ere gero eta gehiago dira.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto