Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ileak kentzeko 4 argizari-banda, 4 argizari eta 4 krema aztertu ditugu: Argizari-bandak dira merkeenak etxean ileak kentzeko

Belaunetik beherako ileak argizariz kentzea garestiagoa da argizari-bandekin edo kremekin egitea baino (bi halako balio du, batez beste). Ileak behin betiko kentzea, berriz, 600 euro kostatzen da, gutxienez, eta diru horrekin, 5 urtez kendu ahal izango genituzke ileak argizariz estetika-zentro batean

  Historiaurreko gizonek burdinazko eta kobrezko labanak erabiltzen zituzten bizarra egiteko, antzinako Egiptoko emakumeek azukrez egindako argizariak erabil-tzen zituzten ileak kentzeko, eta greziarrek, berriz, argizaria eta apar-harria erabiliz, buruko ileak erretzen zituzten. Gizateria, beraz, beti saiatu da ilea desagerrarazteko metodoak bilatzen. Denborarekin, medikuntza eta kosmetika industriak aurrerapen handiak egin ditu, eta ilea luzaro samarrean desagerrarazteko metodoak sortu ditu (fotodepilazioa, depilazio elektrikoa, laser bidezkoa...); etxean erabiltzeko argizari hotz eta erdi-hotzak ere asmatu dituzte, ileak erraz-erraz kendu ahal izateko. Tamalez, ileak errotik ateratzean sentitzen den mina desagerrarazterik ez dute lortu oraindik.

CONSUMER EROSKI-k ileak kentzeko hiru sistema aztertu ditu, Veet, Taky, Byly eta Daen etxeetakoak: argizari-bandak, argizaria eta kremak. Horrez gain, hiru apaindegitan galdetu dugu zenbat balio duen ileak argizariz kentzeak, eta hogeita hamar estetika- eta mediku-zentrotan izan gara, jakiteko zenbat kostatzen den fotodepilazio saioa bat egitea (argi pultsatuarekin) eta laser bidez ileak kentzea. Kontsumitzaileek antzeko iritzia eman dute argizari-banden eta argizariaren inguruan, nahiz eta prezioz, bandak merkeagoak izan (bandekin, batez beste, 1,75 euro kostatzen da belaunetik beherako ileak kentzea, eta argizariekin, 3,60 euro). Kremetan eta argizarietan, Byly etxekoak gailendu dira kalitate-prezioetan, eta argizari-bandetan, Daen etxekoak. Luzerako depilazioa egiteak 600 euro baino gehiago balio du fotodepilazioa erabiliz gero, eta 1.000 euro inguru laser bidez eginez gero; aukera onak dira, hala ere, apaindegietara maiz joaten direnentzat ileak argizariz kentzera. Bost urte baino ez lituzkete beharko inbertsioa amortizatzeko.

Bandak: aukerarik merkeena

Argizari hotzak dira bandak, eta ez da horiek berotzen ibili beharrik. Bi xafla malguren artean egoten da argizaria; xaflak bereizi, larruazalean itsatsi eta horiei tira eginez kentzen dira ileak. Etxean erabiltzeko sistemen artean, hauxe da merkeena: batez beste, 1,75 euro balio du belaunetik beherako ileak argizari hotzezko bandekin kentzeak, eta Daen etxeko bandak erabiliz gero, euro batekin egin liteke. Etxe guztiek bi eskuzapitxo ekarri dituzte ileak kendu ondorenerako (Veet etxekoak beste bat gehiago eman du opari). Daen etxekoak, gainera, eskuzapi geldotzailea eduki du, eta Taky-k, berriz, depilazio-aurrerako bi.

Byly etxekoak eduki du argizari zerrendarik luzeena (14,8 zentimetro, batez bestekoak baino bi gehiago), eta zabalena, berriz, Daen etxekoak (6,6 zentimetro eta batez bestekoak 5,9 zentimetro). Argizari-gainazalik handiena ere Byly etxekoak eduki du (78,4 zentimetro koadro), baita argizari-gramo gehien ere (235,9 gramo/cm2); hau da, Byly-k eman du argizari kopuru handiena larruazal eremu bakoitzeko, eta, beraz, eraginkorrena izan da. Erabilera proban ez da antzeman alde esanguratsurik; Veet etxekoak 6,4 puntu lortu ditu, eta 6 puntu Daen eta Byly etxekoek. Kalitate-prezioetan, Daen izan da onena: merkeena da, zabalena, argizari-gainazal gehien eduki duenetakoa, eta eskuzapitxo geldotzaileak dituen bakarra.

Argizariak: hobe arrabolarekin

Ileak kentzeko argizariak produktu kimikoak dira, erle-argizariaren antzekoak (kolofonia edo azukrea eduki ohi dute). Berotan ematen dira larruazalean, poroak irekitzen dituzte, eta tiraldi bat kemenez eginda kentzen dituzte ileak. 30 emakumerekin egin dugun proban, argizari bidezko sistema gertatu da garestiena etxean erabiltzekoen artean: batez beste, 3,60 euro kostatzen da belaunetik beherako ileak kentzea. Etxetik etxera, hala ere, alde nabarmenak ikusi ditugu (Daen etxekoarekin 1,63 euroan irteten da, eta Taky etxekoarekin, 5,89 euro). Apaindegi batean, berriz, 14 euro baino zertxobait gehiago kobra-tzen dute ileak argizariz kentzea, etxean egitea halako hiru, beraz.

Lau etxeetako produktuek ongi emanak eduki dituzte etiketak, baina CONSUMER EROSKI-k arrisku bat ikusi die Byly eta Taky etxekoei: txokolate usaina du Byly-k eta fruitu gorrien lurrina Taky-k, eta horrek oso erakargarri egiten ditu haurrentzat. Daen etxekoak etiketan esaten du eskuzapi txikiak dakartzala, ilea ez dadin hain azkar atera, baina guk erabili ditugun batzuek ez dute eduki.

Taky argizaria zuzenean tira eginez kentzen da larruazaletik, eta beste hirurek oihal banda luzeak ekarri dituzte, argizaria zabaldu ondoren gainean itsatsi eta tira egiteko. Daen eta Byly etxekoek arraboltxo bat edo argizaria zabaltzeko roll-on sistema bat eduki dute, eta hori oso egokia iruditu zaie kontsumitzaileei.

Byly, Daen eta Veet etxeetako argizariak epelak dira; sakarosa eta glukosa dituzte osagai nagusi, eta tenperatura txikietan urtzen dira. Beraz, larruazaletik kendu eta oso erraz jar daitezke berriz erabiltzeko moduan. Taky etxekoak, aldiz, erretxina-oinarri bat dauka, eta ez da guritzen 55 ºC-tara iritsi arte. Haren konposatuak, gainera, ez dira uretan disolbatzen, eta zailagoa gerta daiteke hondarrak eta orbanak garbitzea. Argizaria 70 ºC-tan berotu dugunean (gutxieneko tenperatura hori erabili dugu proba hau egiteko), Taky etxekoa biskosoagoa izan da azukre-oinarriak dituzten argizariak baino. Horrez gain, oinarrian urik ez duenez, ezin da jakin zer pH daukan. Gainerako argizari guztiak azidoagoak dira larruazal osasuntsuak eduki ohi duen pH-arekin konparatuaz gero (5,5). Azkenik, Taky etxekoari antzeman diogu estraktu lehor gehien (osagai aktibo gehien), nahiz eta guztiak ere oso goitik ibili diren (% 90 baino gehiago eduki dute).

Erabilera proban ez da izan alde handirik batzuen eta besteen artean; Taky-k lortu du emaitzarik onena (7,1 puntu 9tik), baina kalitate-prezioak aintzat hartuta, Byly gailendu da. Merkeena izan da, erraz zabaltzen da, eta emaitza ona lortu du erabilera proban (6,3 puntu 9tik).

Kremak: depilazio kimikoa

Agerian geratzen den ilea kentzen dute krema hauek. Azido tioglikolikoa eduki ohi dute, eta 12 inguruko pHa edo handiagoa, horren eraginez, ilea oso azkar hidrata-tzen da, eta eten egiten da. Bizarra egiteko makina edo labanatxoa erabiltzea baino egokiagoa da, ez baita izaten arriskurik ebakiak egiteko edo larruazala urratzeko (besapeetan, adibidez, kosta egiten da makinarekin edo labanatxoarekin asmatzea). Hori bai, azala baino nabarmen alkalinoagoak direnez etiketak agintzen duen denbora pasatzen denean, berehala kendu behar dira.

Batez beste, 3,28 euro kostatzen da bi zangoetan ileak belaunetik behera kentzea; argizaria erabiliz baino merkeago irteten da, baina bandekin baino garestiago. Byly etxekoa izan da kremarik merkeena (1,86 euro); kalitate azterketan emaitza bikaina lortu du, eta horrexegatik gailendu da kalitate-prezioetan. Tioglilolato gehien Byly etxekoak eduki du (% 4,2), eta Veet etxekoarekin batera, baita estraktu lehor gehien ere (proportzioan, beraz, horiek eduki dute osagai gehien eta ur gutxien). Biskositate gu-txien ere Byly etxekoak eman du (Taky etxekoa izan da biskosoena), eta pH apalena ere bai (11,5). Erabilera proban, ordea, 5,2 puntu lortu ditu 9tik, eta urrun geratu da beste hiruretatik: Veet (7,2 puntu), Taky (6,8 puntu) eta Daen (6,2 puntu).

Behin betiko depilazioa amortizatu

Ileak bistatik kendu nahi dituenak, behin betiko, depilazio elektrikoaren bidez egin dezakete, edo teknologia aurreratuagoa eta min gutxiago ematen duena nahi badu, laser bidez ken ditzakete ileak edo argi pultsatuaren bidez bestela (argi polikromatiko bat da, laserraren antzekoa, eta emaitza ere berdintsua lortzen du).

Metodo garestiak dira: estetika-zentro batean, 600 euro inguru kostatzen da fotodepilazioa egitea (757 euro mediku-zentro batera joanez gero); laser bidez ileak kentzea, berriz, 900 euro izaten da estetika-zentro batean, eta 100 gehiago mediku-zentro batean. Tarifa horiek aintzat hartuta, ileak etxean kentzen dituen pertsona batek 41 urteko beharko lituzke inber-tsioa amortizatzeko bandak erabiltzen baditu, 20 urte argizariak erabiltzen baditu eta 11 kremekin egiten badu etxean depilazioa. Estetika-zentro batera joateko ohitura duenak, berriz, 5 urtean egingo luke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto