Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

7 izozki, txokolatezko lau eta 'stracciatella' zaporeko hiru: Izan litezke osasungarriagoak: kaloria eta gantz saturatu ugari dituzte

Elikagarriak dira, zaporetsuak eta freskagarriak, baina gantz eta azukre asko dauzkate, eta esnez egindako beste postre batzuk baino kaloria gehiago ematen dituzte. Gantz gehienak, gainera, saturatuak dituzte, eta horiek ez dira osasungarrienak

  Txokolate eta stracciatella zaporeko izozkiak aztertu ditugu (banilla edo esne-gaina eta txokolate zatiak, horixe da stracciatella). Oro har, ongi prestatuak egon dira, osasun eta higiene egoera egokian, osagai transgenikorik gabe, kalitate-arauak ongi beteta eta, salbuespenen bat kenduta, etiketa ongi emanda. Hainbat osagai izaten dituzte izozkiek, oinarrizkoenak hauek: esnea, landare olioak, esne-gaina, gurina, azukreak, emultsionatzaileak, egonkortzaileak eta lurrinak. Gozatzeko jaten direnez, garrantzi berezia hartzen dute ezaugarri organoleptikoek (zaporea, testura, usaina, kolorea). Guk aztertu ditugun zazpi izozkietan, oso desberdinak gertatu dira ezaugarri horiek, eta ezin da esan prezioaren araberakoak direla.

Neurrian jatekoak

Izozkiak ez dira, besterik gabe, jaki edo gozoki freskagarriak; elikadura-balioa ere badute, eta ez txikia, gainera: gantz, proteina eta karbohidrato dezente ematen dituzte. Neurrian jatekoak dira, beraz. Batetik, kaloria asko dituztelako: ehun gramo bakoitzeko, oro har, 210 kaloria ematen dituzte txokolate eta stracciatella zaporeko izozkiek, baina badira 150 ematen dituztenak ere (azukre gabeak), eta 260 baino gehiagokoak ere bai (gantz gehien dutenak). Esnez egindako beste postre gozo batzuekin alderatuta (jogurta, flana, arroz esnea edo kakoa irabiakia), alde nabarmena dago kaloria kopuruan, beste horiek guztiak 100 kaloriaren inguruan baitabiltza, ehun gramo bakoi-tzeko. Izozkiak neurrian jateko beste arrazoia, gantza ugari dutela eta gehienak saturatuak, kaltegarrienak. Azukreak ere ugari dituzte, eta, beraz, ez dira egokiak diabetesa, gizentasuna edo hipertriglizeridemia dutenentzat. Eta esnea eta esnearen eratorriak ere eduki ohi dituztenez, ezin dituzte jan laktosarentzat intolerantzia dutenek eta kaseinarentzat alergia (esnearen proteina da kaseina). Arrautza eta fruitu lehorrak ere botatzen diete izozki batzuei (kontuz, beraz, osagai horientzat intolerantzia dutenek), eta etiketan ageri ez diren osagaiak ere bai: gari almidoia lodigarri moduan erabiltzen dute zenbait izozkik, eta zeliakoek kontu handiarekin ibili behar dute.

Izozkiak ez dira jaki edo gozoki freskagarriak, elikadura-balioa dute, eta ez txikia

Ondorio nagusi horiek atera ditugu zazpi izozkirekin egindako gure analisi konparatiboan eta dastatze proban (proba berezia egin dugu izozki mota bakoitzarentzat). Izozki horietako bi -txokolatezkoak biak- desberdinak izan dira: Ben & Jerry´s etxekoa izozki-denda batean hartu dugu; handizka saldu digute, eta ontziak ez du jarri zein izen duen salgaiak eta zein osagai dituen. Häagen Dazs etxekoa, berriz, "krema-izozkia" izan da (gutxienez, % 8 dauka koipekia; esne koipea izan behar du, hain zuzen, eta proteinak, % 2,5 eduki behar ditu gutxienez, horiek ere esne jatorrikoa). Beste bostak, aldiz, "izozki" izenarekin saltzen dira, eta legediari jarraiki, gantzen % 5, gutxienez, ez dituzte izaten esne jatorrikoak, eta proteinak esnearenak izan behar dute (horretan gutxienekorik ez du ezar-tzen legeak). "Krema-izozkia" delakoan, esne-gaina da osagai nagusia, eta beste seiek ("izozki" izena dute, beste bereizgarririk gabe), landare gantzak erabiltzen dituzte nagusiki, nahiz eta beste gantz mota batzuk ere eransten dizkieten, kakao gantza eta gurina, esaterako. Izozkiek, izenaren arabera, lege-betekizun batzuk izaten dituzte:

  • Esne izozkia: gehienez, % 2,5 eduki dezake esne koipekia, eta gutxienez % 6 eduki behar du esne-estraktu lehorra.
  • Esne gaingabetuzko izozkia: gehienez, % 0,30 eduki dezake esne koipekia, eta gutxienez % 6 eduki behar du esne-estraktu lehorra.
  • Ur izozkia: gutxienez, % 12 eduki behar du estraktu lehorra osotara.
  • Sorbetea: gutxienez, % 15,5 eduki behar du fruta, eta estraktu lehorra, berriz, % 20 osotara.

Gehigarri gutxien eduki duen izozkia -naturalena, beraz- Häagen Dazs etxekoa izan da. Lipidoen izaera ere besteek baino osasungarriagoa eduki du (proportzioan, horrek eduki du gantza saturatu gutxien, % 67), baina ñabardura bat egin behar zaio horri: gantz kopuru handieneko izozkia izan da (produktuaren % 20 gantza da), eta proportzioan gantz saturatu gutxien eduki arren, kopuruak osotara hartuta, beste seiek baino gehiago eduki ditu gantz horiek ere (13 gramo, ehun gramo bakoitzeko). Häagen Dazs etxeko izozkia dezente garestiagoa da: litroak 12,28 euro balio du, La Lechera etxekoak halako hiru baino gehiago, eta Carte D´Or etxekoak halako bi, baina dastatze proban emaitza apalena lortu du, txokolatezkoenen artean. Merkeenak, berriz, La Lechera etxeko txokolatezko izozkiak (3,35 euro balio du litroak), oso emaitza ona lortu du dastatze proban, eta gantz gutxienekoa eta kaloria gutxienekoa ere bera izan denez, kalitate-preziorik onenekotzat jo dugu txokolatezkoen artean. Stracciatella zaporezkoetan, berriz, Carte D´Or gailendu da kalitate-prezioetan: merkeena da (4,55 euro litroa) eta onena dastatze proban.

Proteinak, gantza, azukreak...

Izozkiek ura izaten dute gehienbat; guk aztertu ditugunetan, batez beste, produktuaren % 54 izan da ura. Royne etxekoak eduki du gehien (% 66) eta Häagen Dazs-ek gutxien (% 45). Urarekin batera, gantza ere asko samar eduki ohi dute: % 11 daukate, batez beste, baina Häagen Dazs etxekoa % 20ra heldu da, eta % 8tik behera ibili dira La Lechera etxeko txokolatezkoa eta stracciatella zaporeko bi, Royne eta Carte D´Or. Gantz hori esnetik dator, landare gantzetik, esne-gainetik, kakao gantzetik eta gurinetik, baina baita esne gaingabetutik eta arrautzatik ere (badira osagai horiek guztiak ez dituzten izozkiak ere). Karbohidratoak are gehiago izaten dituzte izozkiek, eta azukreak izaten dira nagusiki, izozkiei gozo zaporea emateko erantsiak.

Azukreak, batez beste, % 23 eduki dituzte guk aztertu ditugun zazpi izozkiek, baina banan-banan aztertuta, denetarik aurki liteke: Royne etxekoak % 7 eduki ditu (eztitzaileak erabiltzen ditu azukrearen ordez), % 28 La Lechera-k eta % 35 Carte D´Or-ek (azken biak stracciatella zaporekoak dira); gainerakoetan, % 20 eta 25 artean dabiltza azukreak. Hotzak ez du uzten jakien zaporea bete-betean dastatzen, eta dastamen-papilak ere moteldu egiten ditu; hain zuzen horrexegatik erabiltzen dute hainbeste azukre izozkiek. Izozkien proteina kopurua ere aipagarria da (% 3 eta 5,5 artean dituzte; Häagen Dazs eta Ben & Jerry´s etxekoek gehien); balio biologiko handikoak dira, gainera, eta esne jatorrikoak (halaxe izan behar dutela dio legeak). Legeak, izan ere, argi esaten du izozki mota bakoitzak zenbat gantz eta proteina eduki behar dituen eta zein jatorritakoak izan behar duten; alde horretatik, guk aztertu ditugun zazpi izozkiek ongi bete dute araua. Azkenik, mineral eta bitaminetan, honako hauek nabarmendu dira izozki hauetan: kaltzioa eta fosforoa mineraletan, eta bitaminetan, B1, B2, B3, A eta D.

Kaloriei dagokienez, ez da gauza bera izozki bat jan edo bestea: zazpi horietako batek, adibidez, 148 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko (eztitzaileak erabiltzen ditu azukrearen ordez), baina bada 300 kaloria baino gehiago ematen dituen bate ere (Häagen Dazs, txokolatezkoa), eta beste bat 265 kalorien mailara iristen da (Ben & Jerry´s, txokolatezkoa). Beste laurek 210 kaloria inguru ematen dituzte ehun gramo bakoitzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto