Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ordenagailu eramangarria lau aldiz matxuratu zaio, eta zerbitzu teknikoak ez du aintzat hartu nahi bermea

 Kontsumitzaile batek ordenagailu eramangarri bat erosi zuen, eta lehen sei hilabeteetan hiru matxura handi izan zituen. Laugarren aldiz matxuratu zitzaionean, zerbitzu teknikoak uko egin zion bermea ezartzeari, urtebete igaro zelako erosi zuenetik eta, horrez gain, azpialdeko tapa eskuztatua zuelako eta horrek bermea galtzea zekarrelako. Kontsumitzailearen Bulegotik erreklamazioa bidali zioten zerbitzu teknikoari, baina deus lortu ez zuenez, kontsumitzaileak auzitara eraman zituen saltzailea eta ekoizlea, eta eskatu zuen erositako ondasuna alda ziezaiotela eta ordaina eman ziezaiotela kalte-galerengatik. Eta irabazi egin zuen epaiketa. Honako hau argudiatu zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiaren hamahirugarren atalak (2008ko urriaren 28koa da epaia): kontuan hartu behar zela ordenagailua behin eta berriz matxuratu zela; saltzaileak uko egin ziola zaharraren truk berria emateari; Kontsumitzailearen Bulegoan erreklamazioa jarri zuela; geroztik egindako konponketek ere bazutela beren bermea (hiru hilekoa), bi urteko bermeaz gain; ez dela ekoizlearen edo saltzailearen zeregina bermearen aldiak mugatzea edo zehaztea, edo erosleei aukera bakarra inposatzea (ordenagailua konpondu beste irtenbiderik ez eskaintzea, alegia), eta are gutxiago aurrez egindako konponketek emaitza onik eman ez zutela ikusita; eta ordenagailua gaizki erabili zuelako salaketak ez zeudela frogatuta, eta susmo eta usteetan baino ez zirela oinarritzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du