Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek aurrekontua eskatu zion hotz klinika bati, sei inplante egiteko. 17.000 euroko aurrekontua eman zioten eta onartu zuen. Baina sei beharrean, zortzi inplante egin behar izan zizkioten, eta klinikak 27.000 euro eskatu zizkion. Kontsumitzaileak 21.000 euro ordaindu zizkien guztira, bi inplanteak barne, baina uko egin zion 27.000 euro ordaintzeari. Klinikak salaketa jarri zuen haren aurka, baina galdu egin zuen epaiketa. Valentziako Probintzia Auzitegiko zazpigarren atalaren iritziz, erabiltzaileak jarri zuen diruak ongi ordaintzen zuen aurrekontuz kanpo egin zioten lana, eta halaber baieztatu zuen enpresaburu eta profesionalen zeregina dela obra-errentamenduko kontratuetan informazio egokia ematea kostuari buruz eta aurreikusitako emaitza lortzea (kasu honetan, kontratu mota hori zuten egina). 2008ko maiatzaren 7koa da epaia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa