Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxejabe elkarte batek bi igogailu jartzea erabaki zuen, gehiengoa -hiru bostenak- horren alde agertu baitziren batzarrean. Etxejabe guztiek ordainduko zutela erabaki zuten, baita behealdekoek ere, eta igogailua jartzeak kalteak eragingo zizkionez ondoko lokal bati, haren jabea gastu batzuetatik libre utzi zuten (igogailua konpontzeko, ordezkatzeko eta mantentzeko gastuetatik, alegia). Behealdean bizi den jabeetako batek, ordea, salaketa jarri zuen etxejabe elkartearen aurka, eta bi akordioak baliorik gabe utz zitzala eskatu zion epaileari, berak ordaindu beharrik ez izateko. Baina galdu egin zuen epaiketa. Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen, 2008ko abenduko epai batean, bi akordioak baliozko direla, eta argudiatu zuen erabaki horiek ez direla zertan aho batez hartu. Igogailu zerbitzua jartzeari buruzko arau espezifikoa aipatu zuen, eta honako oharpen hau gehitu zuen, gainera: arau hori garaian garaiko gizarte-egoeraren arabera interpretatu behar dela (Kode Zibilaren 3. artikulua). Eta gaur egun, eraikuntza berriei buruzko arauetan, igogailua derrigorrezkotzat jotzen da eraikinak hiru solairu edo gehiago baditu; eraikin zaharretan, berriz, pertsona ezinduen beharrei erantzuteaz gain, eraikin jabeei ere, guzti-guztiei, onura egiten die igogailuak, bai haien ongizate materialari dagokionez, bai eraikin osoaren balioari dagokionez.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa