Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Duela gutxi, etxebizitza bat alokatu dut. Galdara matxuratu da, eta jabeak esan dit nik ordaindu behar dudala, sinatu nuen kontratuak esaten duelako errentariari dagokiola matxurak ordaintzea. Legezkoa da hori?
Hiri-Errentamenduen Legeak esaten du, 21. artikuluan, errentatzailea behartuta dagoela behar diren konponketa guztiak egitera, etxea bizi-baldintza egokietan egon dadin eta adostutako erabilerari erantzun diezaion, eta hori egitegatik ez duela eskubiderik errenta igotzeko. Salbu eta errentariaren erruz gertatu bada matxura. Eta esaten du, halaber, eguneroko erabilerak eraginda egin behar izaten diren konponketa txikiak errentariak hartu beharko dituela bere gain.
Matxura ez bada sortu errentariaren erruz, jabeak ordaindu behar du hura konpontzea, nahiz eta kontratuak esaten duen errentariak bere gain hartuko dituela konponketa-gastu guztiak. Hiri-Errentamenduen Legeko 21. artikulua nahitaez betetzekoa da, eta aldeek ezin dute aldatu euren borondatez. Lege horren 6. artikuluak esaten duenari jarraiki, legearen bigarren tituluko arauak errentariaren kaltetan edo azpierrentariaren kaltetan moldatzen dituzten xedapenak baliogabeak dira; eta 21. artikulua, hain zuen, bigarren tituluan dago.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa